
151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun eta Kontsumo Saila
4517
3509/2009 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 1449/2009 Ebazpena aldatzen duena. Azken ebazpen horren bidez, Farmazeutikoaren kategorian (Ospitale-Farmaziako fakultatibo espezialistaren lanpostu funtzionala) lotura estatutarioa lortzeko pertsonalaren hautatze probetarako kalifikazio epaimahaia izendatu zen. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.
Horiek horrela, indarrean den legediak izendatzen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 1449/2009 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, fakultatibo medikoen eta teknikarien lanbide-taldeko farmazeutikoen kategorian (Ospitale-Farmaziako fakultatibo espezialistaren lanpostu funtzionala) pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko hautaketa-probetarako epaimahaia izendatu zen; aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzuetako erakundeak ditu destino. Ebazpen horretan honako hau zuzendu behar da:
Honako hau dioen tokian:
«Lehen mahaikidea:
- Titularra: Martínez Bengoechea, María Josefa Azucena.
- Ordezkoa: Samper Ochotorena, Ricardo»
Honako hau esan behar du:
«Lehen mahaikidea:
- Titularra: Martínez Bengoechea, María Josefa Azucena.
- Ordezkoa: Bachiller Cacho, M. Pilar»
Bigarrena.- Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.- Deialdiko oinarri orokorretako 22. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabete izango da ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 10a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIAN PÉREZ GIL.
RSS