
151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun eta Kontsumo Saila
4516
3519/2009 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Gurutzetako Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea xedatzen duena.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1247/2005 Ebazpenaren bidez, Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Gurutzetako Ospitaleko zuzendari mediko izendatu zen.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 2688/2009 Ebazpenaren bidez, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari mediko Joseba Julen Ballestero Zárraga jaunak ospitale horretako Gerentziako Zuzendaritzaren eginkizunak bere gain hartu zituen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Joseba Julen Ballestero Zárraga jauna Gurutzetako Ospitaleko zuzendari mediko kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.- Ebazpen honek interesatuari jakinarazten zaionetik aurrera izango du indarra; ebazpen honen ondorioz, halaber, Gurutzetako Ospitaleko Gerentziako Zuzendariaren egitekoak betetzeari utziko dio interesatuak.
Hirugarrena.- Ebazpen hau interesatuari eta Gurutzetako Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 13a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIAN PÉREZ GIL.
RSS