Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2009ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
4515

3517/2009 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jon Darpón Sierra jaunak, berak hala eskatuta, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerente izateari uzten diola aditzera ematen duena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 1246/2005 Ebazpenaren bitartez, Jon Darpón Sierra jauna izendatu zen Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerente.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Jon Darpón Sierra jauna Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerente kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.- Ebazpen honek interesdunari jakinarazten zaionetik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.- Ebazpen hau interesadunari eta Basurtuko Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 13a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala