Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
3233

EDIKTUA, 196/08 espedientean bideratutako jakinarazpen-zedularena.

ZITAZIO-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Moreno, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Fdo. Morales Herranzek eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Transmeta SLren aurka bideratutako 196/08 espedientean, honakoa ebatzi dela: egin bekio zitazioa alderdi demandatua den Transmeta SLri ahozko ikustaldian agertzeko. Egintza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak Bilboko Kale Nagusiko 50ean duen Aretoan izango da (7. solairua), 2009ko ekainaren 17ko 09:30ean.

Transmeta SL enpresari zitazioa legearen arabera egiteko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraituz, idazki hau egin dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Bilbao, 2009ko apirilaren 21a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala