Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
3232

EDIKTUA, 195/08 espedientean bideratutako jakinarazpen-zedularena.

ZITAZIO-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkaria naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Fco. J. Antelo Ferreirok eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Transmeta SLren aurka bideratutako 195/08 espedientean, honakoa ebatzi dela: Egin bekio zitazioa alderdi demandatua den Transmeta SLri ahozko ikustaldian agertzeko. Egintza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak Bilboko Kale Nagusiko 50ean duen Aretoan izango da (7. solairua), 2009ko ekainaren 17ko 09:30ean.

Eta Transmeta SL enpresarentzat legezko zitazioaren balioa izan dezan, idazki hau egiten dut Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraiki, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2009ko apirilaren 21a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala