Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordea
3231

EDIKTUA, 186-187 eta 188/08 espedienteetan bideratutako jakinarazpen-zedularena.

ZITAZIO-ZEDULA

Nik, María de Jesús Caño Morenok, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeko idazkari naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: LGK SL enpresak eskatuta, garraio-kontratua ez betetzeagatik Logistica Inter Distrito 28 SL enpresaren aurka bideratutako 186-187 eta 188/08 espedientean, honakoa ebatzi dela: Alderdi demandatua den Logistica Inter Distrito 28 SLri ahozko ikustaldia egintzarako zitazioa egin behar zaio. Egintza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje Batzordeak Bilboko Kale Nagusiko 50.ean duen Aretoan izango da (7. solairua), 2009ko ekainaren 17ko 09:30ean.

Eta Logistica Inter Distrito 28 SL enpresarentzat legezko zitazioaren balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutakoari jarraiki, idazki hau egiten dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao, 2009ko apirilaren 21a.

Idazkaria,

MARÍA DE JESÚS CAÑO MORENO.


Azterketa dokumentala