Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
3227

IRAGARKIA, 162/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzea.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zk-ko Epaitegian, Miguel Angel Escalante Boleasek, prozedura laburtuaren bidez, 162/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 28ko 352/2008 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezestearen aurka. Ebazpen horren bidez argitaratu zen oposizioaldia gainditu zuten izangaien behin betiko txanda askeko zerrenda, azken puntuazioaren arabera, Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeko Medikuen kategorian (Barne-medikuntzako Fakultatibo Espezialisten lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destino duten pertsonal estatutario izendatzeko.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala