Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3226

IRAGARKIA, Logyman SLri 2009ko maiatzaren 5eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Innotek Programa aplikatuz -2005eko ekitaldian- emandako laguntzeei dagokienez ez-betetzeari buruzko espedientea irekitzen da.

<body> <p>Logyman SL entitateari (azken helbidea: Agirre lehendakaria hiribidea, 87, Bilbao) ohiko moduan jakinarazten saiatu arren, ez da lortu eta, ondorioz, argitaratu egiten da, bere edukia oso osorik aditzera emanez:

«Teknologiako zuzendariaren 2009ko maiatzaren 5eko Ebazpenez ez-betetze espedientea irekitzen zaio Logyman SLri (B48504005), hain zuzen ere Innotek programaren esparruan -2005eko deialdian- emandako diru-laguntzari dagokionez.

Espediente zenbakia: IT-2005/00081.

Logyman SLk (B48504005) eskabidea aurkeztu zuen 2005eko uztailaren 29an, zertarako eta, 2005eko ekainaren 27ko Aginduan -garapen teknologikoko eta berrikuntzako egitasmoak gauzatzeari laguntza eskaintzeko programa arautzen duenean- ezarritako laguntzez baliatu ahal izateko.

Teknologiako zuzendariak ebazpena eman zuen 2005eko abenduaren 23an, zeinaren bidez 6.423,74 euroko diru-laguntza ez itzulgarria eman baizitzaion Logyman SLri (B48504005), eta emandako diru-laguntzaren % 70ari zegozkion 4.496,62 euro ordaintzeko agindu baizuen. Gainerako diru-laguntza programa burutu ahala ordainduko zela -agiri bidez justifikatu ostean- adierazten zen.

Logyman SLk (B48504005) " Balore-kateko kalitatea kudeatzeko sistemaren garapena" izeneko proiektuaren agiri bidezko justifikazioa aurkeztu zuen 2006ko martxoaren 31n.

Teknologiako zuzendariak ezin izan dio jakinarazi Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua -nahiz eta birritan saiatu den- Logyman SLri (B48504005), enpresa ez baita aurkitu adierazitako helbidean.

Onuradunak ez du aurkeztu bere zerga-obligazioak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria, eta ez-betetze espedientea ireki zaio, honen aurretik aipatutako arauko 23. artikuluarekin bat etorriz, non xedatzen baita ezen, agindu horretan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzetakoren bat ez badu betetzen onuradunak, organo eskumendunak, ez-betetze espedientearen ondoren -non interesduna entzungo baita-, laguntza bertan behera uzteko erabakia hartuko duela ebazpen administratiboz eta, hala behar bada, jasotako laguntzak eta horien legezko interesak itzultzeko obligazioa.

EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik, zerga-obligaziook bete direla egiaztatu beharko da.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea ezartzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubide eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da " Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gerta dadinean: laguntza edo diru-laguntza eskatu eta eman zeneko zertarakoetarako ez gauzatzea, eskatu zeneko helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea."

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

1.- Zerga-obligazioak bete direla ez egiaztatzeagatik, Logyman SLri (B48504005) ez-betetze espedientea irekitzea; hala, ordaintzeko dagoen diru-laguntza (1.927,12 euro) jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratzeko.

2.- Bere interesen alde egoki deritzona adierazteko, 15 eguneko epea ematen zaio interesdunari.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 5a.

Teknologia zuzendaria,

ALBERTO FERNÁNDEZ GONZÁLEZ.»

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 7a.

Teknologia zuzendaria,

ALBERTO FERNÁNDEZ GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala