Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3215

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 272/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 272/08 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Juana Sertucha Larena.

Abokatua.

Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.

Demandatua: Roberto Odriozola Sertucha.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Juana Sertucha Larenak -Prokuradore Bilbaok ordezkatuta eta Macho letratuak lagunduta- Roberto Odriozola Sertucharen aurka aurkeztutako demanda, eta alderdi demandatua 2.548,38 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi legezko interesak, interpelazio judizialetik hasita. Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio beren-beregi.

Roberto Odriozola Sertucha demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Getxo (Bizkaia), 2009ko apirilaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala