Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3207

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 5ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, antzerkirako testu berriak egiteko emandako laguntzen berri ematen duena.

2008ko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2008ko abenduaren 10eko Agindua, Kultura sailburuarena, antzerkirako testu berriak egiteko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu honen 10.3 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak hartutako Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo zaien jakinarazpen indibidualizatu bakoitzaren kaltetan izan gabe.

Horiek horrela izanda,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Kultura sailburuaren 2008ko abenduaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 5a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.

ERANSKINA/ANEXO

ANTZERKIRAKO TESTU BERRIAK SORTZEKO LAGUNTZAK

AYUDAS A LA CREACIÓN DE NUEVOS TEXTOS TEATRALES

Euskarazko Antzezlan-testu berriak sortzeko dirulaguntza eman zaienen zerrenda.

Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para la elaboración de nuevos textos teatrales en euskara

Eskatzailea

Solicitante Dirulaguntza jasoko duen ekintza

Actividad objeto de subvención Diru-laguntza

Subvención

Aramburu Arrizabalaga, Nagore Gu geu 8.000,00

Gurruchaga Juanicorena, Ainara Haizearen norabidea 8.000,00

Pérez González, Galder Erleen pokerra 8.000,00

Gaztelerazko Antzezlan-testu berriak sortzeko dirulaguntza eman zaienen zerrenda

Relación de solicitantes a los que se les concede subvención para la elaboración de nuevos textos teatrales en castellano

Eskatzailea

Solicitante Dirulaguntza jasoko duen ekintza

Actividad objeto de subvención Diru-laguntza

Subvención

Bernues Gambarte, Fernando Shakespeare en la pizarra 8.000,00

Iurre Etxarri, Arantxa Paren el mundo (que yo me bajo) 8.000,00

Olmeda Freire, Miguel EnREDados 8.000,00


Azterketa dokumentala