Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
3205

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 23koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, 2009ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) kontabilitate bulegoak hautatzeko dena.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren zuzendariaren 2009ko martxoaren 2ko Ebazpen bidez 2009ko ekitaldian Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako kontabilitate-emaitzak eta -informazioa lortzeko laguntza teknikoko lanak egiten dituzten kontabilitate-bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egin zen.

Ebazpen hori 2009ko martxoaren 26ko 59. zk.ko EHAAn argitaratu zen.

Honako enpresa hauek aurkeztu dute eskabidea adierazitako epearen barruan:

- Agricultores y Ganaderos de Álava, Sociedad Cooperativa, «AGA, S. Coop.» (IFK: F-01031277), Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 85.2.068 zk.rekin inskribatuta.

- Lorra, Sdad. Coop., (IFK: F-48212880), Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 86.4.217 zk.rekin inskribatuta.

- Sergal, S. Coop., (IFK: F-01375948), Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2004.0.082 zk.rekin inskribatuta.

- Abelur Koop. E., (IFK: F-20835609), Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2007.0.003 zk.rekin inskribatuta.

- Lurgintza Koop. E., (IFK: F-20035846), Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 88.3.482 zk.rekin inskribatuta.

Eskabideak aztertuta egiaztatu da horiek guztiek deialdiko bigarren puntuan zehaztutako baldintzak betetzen dituztela. Izan ere, erregistro ofizialean inskribatuta egoteaz gain, lana behar bezala gauzatzeko behar beste elementu pertsonal eta material dituzten erakundeak direla egiaztatu dute, eta, gutxienez, hirurogei nekazari edo abeltzainen konpromisoa aurkeztu dute idatziz; bertan adierazi dute kontabilitate-bulego horiek beren ustiategien emaitza teknikoak eta kontabilitateari dagozkionak aztertzea nahi dutela.

Horiek horrela, kontuan hartu da 1.2 artikuluan zehaztutakoa, Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Sarea sortu zuen Kontseiluaren 1965eko ekainaren 15eko 79/65/EEE Erregelamenduaren (1965-06-23ko EBAO, 109.zk.) 5.2 eta 6.1.c) artikuluei dagokienez.

Ikusi da Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarea (NKAES) ezarri zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren 8. artikulua. Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- 2009ko ekitaldian Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietako kontabilitate-emaitzak eta -informazioa lortzeko laguntza teknikoko lanak egiten dituzten kontabilitate-bulegoak hautatzea, zeintzuk eta hauek:

- AGA, S. Coop.

- Lorra, S. Coop.

- Sergal, S. Coop.

- Abelur Koop. E.

- Lurgintza Koop. E.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek eta, bereziki, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrek horren berri izan dezaten hautatutako kontabilitate-bulegoetako bat aukeratzeari begira.

Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aurrean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 23a.

Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala