Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3203

AGINDUA, 2009ko apirilaren 2koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren patronatuaren osaeran, karguetan eta estatutuetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen dituena.

«Fundación Laboral San Prudencio» delakoak aurkeztutako espedientea aztertu da. Izan ere, patronatuaren osaeran eta karguetan egindako zenbait aldaketa inskribatzeko eta estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko eskatzen da hartan, eta ondoko aurekariak kontuan izanik,

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2009ko martxoaren 9an, Cristina Yera andreak «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren izenean aurkeztutako eskabidea sartu zen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Erregistroan. Dokumentazio hau zeraman erantsita:

1.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Maximiano Pascual Arrazuria jaunak 2006ko abenduaren 22an izenpetuak, non argi adierazten baitu egun horretatik aurrera uko egiten diola «Fundación Laboral San Prudencio» delakoaren patronatuko kide izateari.

2.- Bi ziurtagiri, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Miguel Ángel Verástegui Sacristán fundazioko idazkariak 2007ko urtarrilaren 31n emanak, lehendakariaren oniritzia jasoa dutenak. Gaia: Patronatuaren 2007ko urtarrilaren 29ko bilera, hor erabaki baitzen, besteak beste, Jesús Ignacio Fernández Caramés jauna patronatuko kide izendatzea, Maximiano Pascual Arrazuria jaunak bolada batez hutsik utzitako postua betetzeko.

3.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Jesús Ignacio Fernández Caramés jaunak 2007ko otsailaren 28an izenpetuak, non argi adierazten baitu onartu egiten duela «Fundación Laboral San Prudencio» delakoaren patronatuko kidea izatea.

4.- Fundazioaren erabakiak publiko egiteko eskrituraren kopia baimendu bat. Eskritura José Luis Ojea Alvarellos jaunak eman zuen, 2009ko otsailaren 23an, «Fundación Laboral San Prudencio» delakoaren izenean eta ordezkaritzaz, Francisco Rodríguez-Poyo Segura notarioaren aurrean (659 protokolo-zenbakia). Patronatuak 2007ko maiatzaren 28an izandako bileraren aktaren egiaztagiria erantsi zaio eskriturari, fundazioko idazkari Miguel Ángel Verástegui Sacristán jaunak lehendakariaren oniritziarekin egindakoa 2004ko ekainaren 23an. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren estatutuetako 1., 4., 5., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 27., 28., 29. eta 30. artikuluak aldatzeko erabakia hartu zen.

Eskriturari estatutuen testu bategin berria erantsi zaio.

5.- Bi ziurtagiri, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Miguel Ángel Verástegui Sacristán fundazioko idazkariak 2007ko uztailaren 23an emanak, lehendakariaren oniritzia jaso zutenak. Gaia: Administrazio Batzordeak 2007ko ekainaren 28an egindako bilera, hor, besteak beste, erabaki hau hartu baitzen:

«Patronatuak hartutako 15/01/07 erabakia berrestea, hain zuzen ere Michelin España Portugal SA enpresako Jesús Ignacio Fernández Caramés patronatuko kide sozialaren kooptazio bidezko izendapenari buruzkoa.»

6.- Bi ziurtagiri, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Miguel Ángel Verástegui Sacristán fundazioko idazkariak 2007ko ekainaren 29an emanak, lehendakariaren oniritzia jaso zutenak. Gaia: Administrazio Batzordeak 2007ko ekainaren 28an egindako bilera, hor, besteak beste, pertsona hauek patronatuko kide izendatzea erabaki baitzen:

- Santos Gil Martínez jauna (2. hauteslekuko mahaikide ekonomikoa).

- Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna (3. hauteslekuko mahaikide ekonomikoa).

- Ángel Rodríguez Cortijo jauna (2. hauteslekuko mahaikide soziala).

- José Villa Berrio jauna (4. hauteslekuko mahaikide soziala).

7.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, José Villa Berrio jaunak 2007ko uztailaren 2an izenpetuak, non argi adierazten baitu onartu egiten duela «Fundación Laboral San Prudencio» delakoaren patronatuko kide soziala izatea.

8.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Ángel Rodríguez Cortijo jaunak 2007ko uztailaren 2an izenpetuak, non argi adierazten baitu onartu egiten duela «Fundación Laboral San Prudencio» delakoaren patronatuko kide soziala izatea.

9.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Santos Gil Martínez jaunak 2007ko uztailaren 2an izenpetuak, non argi adierazten baitu onartu egiten duela «Fundación Laboral San Prudencio» delakoaren patronatuko kide ekonomikoa izatea.

10.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Miguel Ángel Verástegui Sacristán jaunak 2007ko uztailaren 2an izenpetuak, non argi adierazten baitu onartu egiten duela «Fundación Laboral San Prudencio» delakoaren patronatuko kide ekonomikoa izatea.

11.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, fundazioko lehendakari José Luis Ojea Alvarellos jaunak 2007ko uztailaren 19an izenpetuak, non argi adierazten baitu Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren patronatuko eta administrazio-batzordeko lehendakariorde izendatua izan dela.

12.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Miguel Ángel Verástegui Sacristán jaunak 2007ko uztailaren 2an izenpetuak, non argi adierazten baitu onartu egiten duela «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren patronatuko eta administrazio-batzordeko lehendakariordea izatea.

13.- Bi ziurtagiri, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, hiru sinadura hauek dituena: orain arte idazkari izandakoarena (Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna), idazkari berriarena (Ángel Rodríguez Cortijo jaunarena) eta lehendakariarena. Ziurtagiriak 2007ko uztailaren 20an eman ziren eta patronatuak 2007ko uztailaren 19an egindako bileraz ari dira. Han, besteak beste, Ángel Rodríguez Cortijo jauna fundazioko idazkari izendatzea erabaki zen.

14.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Ángel Rodríguez Cortijo jaunak 2007ko uztailaren 20an izenpetuak, non argi adierazten baitu onartu egiten duela «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren patronatuko eta administrazio-batzordeko idazkaria izatea.

15.- Bi ziurtagiri, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Ángel Rodríguez Cortijo fundazioko idazkariak 2008ko ekainaren 1ean emanak, lehendakariaren oniritzia jaso zutenak. Gaia: patronatuak 2008ko maiatzaren 26an egindako bilera, hor, besteak beste, Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna fundazioko lehendakari izendatzea erabaki baitzen.

16.- Bi ziurtagiri, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Ángel Rodríguez Cortijo fundazioko idazkariak 2008ko uztailaren 2an emanak, lehendakariaren oniritzia jaso zutenak. Gaia: administrazio-batzarrak 2008ko ekainaren 26an egindako bilera, hor, besteak beste, Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna fundazioko lehendakari karguan berrestea erabaki baitzen.

17.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Miguel Ángel Verástegui Sacristán jaunak 2008ko ekainaren 28an izenpetuak, non argi adierazten baitu onartu egiten duela «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren patronatuko eta administrazio-batzordeko lehendakaria izatea.

18.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, fundazioko lehendakari José Luis Ojea Alvarellos jaunak 2008ko uztailaren 27an izenpetuak, non argi adierazten baitu Santos Gil Martínez jauna «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren patronatuko eta administrazio-batzordeko lehendakariorde izendatua izan dela.

19.- Agiri pribatu baten bi ale, notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti, Santos Gil Martínez jaunak 2008ko uztailaren 28an izenpetuak, non argi adierazten baitu onartu egiten duela «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren patronatuko eta administrazio-batzordeko lehendakariordea izatea.

Bigarrena.- 2009ko martxoaren 31n, «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioak eskabide berri bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistroan. Eskabide horri, Ángel Rodríguez Cortijo fundazioko idazkariak 2008ko uztailaren 28an emandako ziurtagiri bat erantsi zitzaion. Ziurtagiriak lehendakariaren oniritzia zuen eta patronatuak 2008ko uztailaren 28an egindako bilerari buruzkoa zen. Bilera horretan, besteak beste, Yolanda Berasategui Epelde fundazioaren patronatuko kide izendatzea erabaki zen (harik eta administrazio-batzordearen hurrengo bileran berretsi arte), Miguel Ángel Verástegui Sacristán jaunak hutsik utzitako lekua bolada batez betetzeko.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hauek dira horretarako kontuan hartutako

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedientea agindu baten bidez erabakitzea. Hala dago aginduta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. artikuluetan eta bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan ere.

Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak.

Fundazioaren patronatuan egindako aldaketei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 10., 11. eta 12. artikuluetan ezarritakoa betetzen da, baita ekainaren 19ko 101/2007 Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Arautegiaren 40., 41., 32. eta 33. artikuluan ezarritakoa ere.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretua eta orokorrean aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioari irekitako erregistro-orrian inskribatzea Maximiano Pascual Arrazuria jaunaren kargu-uztea, berak hala eskatutakoa, hala baitio notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti duen agiri pribatu batek, Maximiano Pascual Arrazuria jaunak 2006ko abenduaren 22an izenpetuak, non argi adierazten baitu uko egiten diola fundazioaren patronatuko kide izateari.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioari irekitako erregistro-orrian inskribatzea Jesús Ignacio Fernández Caramés jauna fundazioko patronatuko kide modura, berak hala eskatutakoa, hala baitio notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti duen ziurtagiri batek, Miguel Ángel Verástegui Sacristán fundazioko idazkariak 2007ko urtarrilaren 31n izenpetuak, lehendakariaren oniritzia jasota daukanak. Ziurtagiria patronatuak 2007ko urtarrilaren 29an egindako bilerari buruzkoa da.

Hirugarrena.- Fundazioaren estatutuetako 1., 4., 5., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 27., 28., 29. eta 30. artikuluen aldaketa onartu eta inskribatzea, agindu honen datarekin, fundazioaren erabakiak publiko egiteari buruzko eskrituran ezarritakoaren arabera. Eskritura hori Francisco Rodríguez-Poyo Segura notarioaren aurrean (659 protokolo-zenbakia) gauzatu zen 2009ko otsailaren 23an.

Aldaketaren ondorioz, fundazioaren estatutuak, aipatu eskriturari publikoari erantsitako estatutuen testu bateginak jasotako moduan geratzen dira.

Laugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Laboral San Prudencio» delakoarentzat irekita dagoen orrian, ondoren adierazten diren fundazioko kideen kargu-uztea inskribatzea, beren agintaldia bukatu denez gero:

- Santos Gil Martínez jauna.

- Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna.

- Ángel Rodríguez Cortijo jauna.

- Alberto Vicente Quintana Olalde jauna.

Bosgarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioari irekitako erregistro-orrian inskribatzea honako mahaikide hauek fundazioko patronatuko kide izendatuak izan direla, hala baitio notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti duen ziurtagiri batek, Miguel Ángel Verástegui Sacristán fundazioko idazkariak 2007ko ekainaren 29an emanak, lehendakariaren oniritzia jasota daukanak. Ziurtagiria administrazio-batzordeak 2007ko ekainaren 28an egindako bilerari buruzkoa da.

- Santos Gil Martínez jauna, mahaikide ekonomikoa, 2. hauteslekuak izendatua.

- Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna, mahaikide ekonomikoa 3. hauteslekuak izendatua.

- Ángel Rodríguez Cortijo jauna, mahaikide soziala, 2. hauteslekuak izendatua.

- José Villa Berrio jauna, mahaikide soziala, 4. hauteslekuak izendatua.

Seigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioari irekitako erregistro-orrian inskribatzea Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna fundazioaren patronatuko lehendakariorde modura, José Luis Ojea Alvarellos fundazioko lehendakariak 2007ko uztailaren 19an sinatutako agiriarekin bat etorriz. Agiri horretan jasota dago Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna fundazioaren patronatuko eta administrazio-batzordeko lehendakariorde izendatua izan dela.

Zazpigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioari irekitako erregistro-orrian inskribatzea Ángel Rodríguez Cortijo jauna fundazioko patronatuko idazkari modura, hala baitio notario aurrean egiaztatutako sinadura eta guzti duen ziurtagiri batek, Miguel Ángel Verástegui Sacristán fundazioko orain arteko idazkariak eta Ángel Rodríguez Cortijo idazkari berriak izenpetuak. Ziurtagiri hori 2007ko uztailaren 20an eman zen eta patronatuak 2007ko uztailaren 19an egindako bilerari buruzkoa da.

Zortzigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Laboral San Prudencio» delakoarentzat irekita dagoen orrian, fundazioko lehendakari José Luis Ojea Alvarellos jaunaren kargu-uztea inskribatzea, bere agintaldia bukatu denez gero.

Bederatzigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Laboral San Prudencio» delakoarentzat irekita dagoen orrian, fundazioko lehendakari Miguel Ángel Verástegui Sacristán jaunaren izendapena inskribatzea, fundazioaren patronatuko lehendakari izendatu baitute, eta ondorioz, mahaikide ekonomikoaren kargua utzi behar izan du. Inskripzio hori 2008ko ekainaren 1ean emandako ziurtagiriarekin bat etorriz egin zuen Ángel Rodríguez Cortijo fundazioko idazkariak, eta lehendakariaren oniritzia jaso zuen; gaia: patronatuak 2008ko maiatzaren 26an egindako bilera. Halaber, fundazioko idazkariak 2008ko uztailaren 2an egindako ziurtagiriarekin bat etorriz egin zen inskripzioa, lehendakariaren oniritzia jaso zuela; gaia: administrazio-batzordeak 2008ko ekainaren 26an egindako bilera, hor, besteak beste, Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna fundazioko lehendakari karguan berrestea erabaki baitzen.

Hamargarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioari irekitako erregistro-orrian inskribatzea Santos Gil Martínez jauna fundazioaren patronatuko lehendakariorde modura, José Luis Ojea Alvarellos fundazioko lehendakariak 2008ko uztailaren 27an sinatutako agiriarekin bat etorriz. Agiri horretan jasota dago Santos Gil Martínez jauna fundazioaren patronatuko eta administrazio-batzordeko lehendakariorde izendatua izan dela.

Inskripzio horren eta aurreko beste batzuen arabera, honela dago osatuta patronatua:

Kargua Izena Karguaren iraupena / Izaera

Lehendakaria: Miguel Ángel Verástegui Sacristán jauna 2014-06-26ra arte.

Mahaikide-idazkaria: Ángel Rodríguez Cortijo jauna 2011-06-28ra arte / Patronatuko kide soziala, 2. hauteslekuak izendatua.

Mahaikide-lehendakariordea: Santos Gil Martínez jauna 2011-06-28ra arte / Patronatuko kide ekonomikoa, 2. hauteslekuak izendatua.

Mahaikideak: Juan M.ª Concha Aspiroz jauna 2009-06-30era arte / Patronatuko kide ekonomikoa

Patronatuko kide ekonomikoa, administrazio-batzordeak berretsi behar duena 2011-06-28ra arte / Patronatuko kide ekonomikoa, 3. hauteslekuak izendatua.

José Villa Berrio jauna 2011-06-28ra arte / Patronatuko kide soziala, 4. hauteslekuak izendatua.

Álvaro Anguisola Rojo jauna 2009-06-30era arte / Patronatuko kide ekonomikoa

Margarita Alzola Ladrón de Guevara andrea 2009-06-30era arte / Patronatuko kide soziala

Jesús Ignacio Fernández Caramés jauna 2009-06-30era arte / Patronatuko kide soziala

Hamaikagarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 2a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala