Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2009ko ekainaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
3197

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 121/2009 Dekretua, maiatzaren 12koa, Garraio eta Herri Lan sailburuordea kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluak honako hau ezartzen du: «Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta».

Horrelako hutsak ikusi dira maiatzaren 12ko 121/2009 Dekretuan (2009ko maiatzaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 89. zk.). Dekretu horren bidez, Garraio eta Herri Lan sailburuordea kargutik kentzea xedatu zen. Honela zuzendu da:

- 2009/2587 (1) orrialdean, euskarazko idazpuruan,

honela dio:

«120/2009 DEKRETUA, maiatzaren 12koa, Garraio eta Herri Lan sailburuordea kargutik kentzea xedatzen duena.»

Baina honela esan behar du:

«121/2009 DEKRETUA, maiatzaren 12koa, Garraio eta Herri Lan sailburuordea kargutik kentzea xedatzen duena.»


Azterketa dokumentala