Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
3059

IRAGARKIA, 147/09 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei honakoa jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Javier Azkuenaga Sobrinok, prozedura laburtuaren bidez, 147/09 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 2411/2008 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa isiltasunaren bitartez ezestearen aurka. Ebazpen horren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izan eta hutsik geratu diren lanpostuak betetzeko esleipena egiten da Erizaintzako Laguntzaileen kategoriari dagokionez (Erizaintzako Laguntzaile eta Osasun mentaleko Monitoreen lanpostu funtzionalak).

Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 2a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala