Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun Saila
3058

IRAGARKIA 58/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzea.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko Auzietako 3 zk.ko Epaitegian, María Soledad Gómez de Adriánek, prozedura laburtuaren bidez, 58/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 3750/2008 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 00067 lanpostuan izan duen kargu-uztearen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da.

Ondorioz, hirugarren interesdunak izan litezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 31.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala