Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3057

EDIKTUA, Familia Zuzendari andrearena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa.

María Montserrat Rejado Corcuerak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Familia Zuzendariak ediktu hau eman du:

EDIKTUA

María Rosa Dos Santos Regada andreari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua jakinarazi, nahiz eta bi aldiz saiatu garen interesdunak H-2009-20-786-I espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau argitara ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak beteaz; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

Eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean erroldatuta izanaren ziurtagiria, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda eta guzti (Daniel Dos Anjos Dos Santos barne).

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze Zuzendaritzan aurkez dezan (Donostia-San Sebastián kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 29a.

Familia zuzendaria,

MARÍA MONTSERRAT REJADO CORCUERA.


Azterketa dokumentala