
99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3056
IRAGARKIA, Zehapen prozedurako instrukzio-egileak 2009ko martxoaren 30ean emandako 48.ª 001-77-2008 48-OK-E-2008-77 espedientearen zehapen prozedura ebazteko proposamena Yadira Cánsales Delgadori jakinarazten diona.
Ezinezkoa izan denez aipatutako proposamena Yadira Cañizalez Delgadori jakinaraztea -zeinaren azken helbide Autonomia kaleko 16a baita- iragarki hau argitaratzen da.
Arau-haustea:
Bat.- 2008ko apirilaren 29an, Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiko Lurralde Bulegoan 2714424 zenbakiko erreklamazio-orria jaso zen (eta erantsitako dokumentazioa ere bai), «Inmobiliaria Bizkaipisoak» delakoaren aurka Mario González jaunak aurkeztutakoa,
«Seinalea itzultzea»
«...400 euroko seinale bat jarrita erreserbatu genuen pisua, eta erreserbako bi orri sinatu genituen (orri bat eta bere fotokopia). 2008-03-19an egin genuen hori. Pisua 2008ko martxoaren 20an erakutsi zidaten, jabea bertan zela. Hasiera batean, hitzartu genuen kontratua zerean sinatuko genuela...»
2008ko maiatzaren 30ean, Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiko Lurralde Bulegoko Merkataritza, Kontsumo eta Turismoko Ikuskaritzak bisita bat egin zion «Bizkaipisoak» higiezinen agentziari, Barakaldoko Autonomia kaleko 16an baitago, eta horren titularra Yadira Cañizalez Delgado zen, eta 3385 zenbakiko aktan hauxe jaso zen,
«1) Agerraldia egin duenak adierazi du Mario González jaunak 400 euro entregatu zituela enpresan, maiatzaren hasieran sinatu behar zen etxebizitza-alokairuko kontratu bat zela eta.
2) Agerraldia egin duenak adierazi du kontratu hori ez zela sinatu, hain zuzen ere, González jaunak ez zuelako hala nahi izan.
3) González bezeroaren eta enpresa honen artean sinatutako kontratua nolakoa den ikusirik, agerraldi-egileak adierazi du entregatutako 400 euroak itzuliko dizkiotela, eta horretarako, bezero horrekin harremanetan jarriko direla».
2008ko irailaren 29an, Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiko Lurralde Bulegoko Kontsumo eta Merkataritzako koordinatzaileak honako zehapen-espediente hau proposatu zuen:
«... erreklamatuak 400 euroei eustea -diru horri eustea bidezkoa ez dela aitortuagatik-, inolako arrazoirik gabe, eman gabeko zerbitzu batzuk emateagatik halako kargu bat ezartzea da (etxebizitza bat alokatzea da zerbitzu hori)».
Zehapen-espedientea irekiko dela dioen ebazpena eman zen egunean, egiaztatu gabe zegoen aipatutako errekargua itzulia izan zela.
Bi.- 2008ko urriaren 29an, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak Yadira Cañizalez Delgadori zehapen-espedientea irekitzeko ebazpena eman zuen.
Hiru.- Zehapen-prozedurari ekiteko ebazpena itzuli egin zuen Posta Zerbitzuak. Hori dela-eta, 2009ko martxoaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (46. zenbakia) argitaratu zen, eta 2008ko azaroaren 28tik abenduaren 17ra, Basauriko udaletxeko iragarki-oholean jarri zen.
Arau-haustearen deskripzioa:
Bat.- Interesdunak erantzun ez duenez, aurrera doa espedientea, interesdunari entzun barik.
Bi.- Gertakari horiek abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4.e) artikuluan xedatutakoarekiko arau-hausteak dira (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zenbakia), izan ere, kontsumoaren arloan honakoa arau-haustetzat jotzen da:
«Kontsumitzaileari edo erabiltzaileari bidegabeko baldintza, gainordain edo kobratzeak, eskatu ez diren zerbitzu osagarriak edo gutxieneko kantitateak arrazoirik gabe ezarriz egindako transakzioak; eta legeak onartzen dituen edo eskaintzen diren ordaintzeko bideak ez onartzea».
Hiru.- Administrazio arloko arau-hauste hori arintzat sailkatu behar da, abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 52.2. artikuluan agindutakoaren arabera (2003ko abenduaren 30eko EHAA, 254. zenbakia).
Lau.- Aipatu arau-haustea Yadira Cañizalez Delgadori egotzi dakioke.
Bost.- Adierazitako arau-hausteari 25.000 eurora arteko diruzko zehapena dagokio, 6/2003 Legearen 53.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bestalde, aipatu 54. artikuluan ezartzen denez, zehapenaren zenbatekoa jakiteko, honakoa izan beharko da kontuan: legez kanpoko jarduerak sortutako salmenta-kopurua, legez kanpo lortutako etekinaren zenbatekoa, arau-hausteak prezioei egin ahal izan dien kaltea, tarteko diren sektoreei egin ahal izan dien kaltea eta merkatuan izandako nagusitasun-egoera.
Zehapena:
- 1.500 euro.
Legezko ohartarazpenak:
Ohartarazten zaio hamabost eguneko epea duela -iragarkia argitaratu eta biharamunetik kontatuta- espedientea aztertzeko eta egokitzat jotzen dituen alegazio, agiri edo ziurtagiriak formulatu edo aurkezteko. Espedientea Bizkaiko Lurralde Bulegoan egongo da ikusgai (Concha kalea, 23, Bilbao).
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.
Bilbao, 2009ko apirilaren 7a.
Lurralde Bulegoko burua,
JESUS MARI EIZMENDI ZIALTZETA.
RSS