Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3051

IRAGARKIA, «Merkataritzari laguntza teknikoa eskaintzeko kabineterik ez duten udalerrietako merkatariei, merkatari-elkarteei, udalei eta gainerako agenteei merkataritza-laguntza doakoa ematea» helburu duen kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (ICT 31/35/08 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: ICT 31/35/08.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Merkataritzari laguntza teknikoa eskaintzeko kabineterik ez duten udalerrietako merkatariei, merkatari-elkarteei, udalei eta gainerako agenteei merkataritza-laguntza doakoa ematea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2009ko urtarrilaren 27ko EHAA, 18. zenbakia.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren aurrekontua, gehienez, berrehun eta hogeita bost mila (225.000,00) eurokoa izango da, BEZa barne.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009ko apirilaren 1a.

b) Kontratista: Consultoría Tecnológica para el Comercio, S.L. (Consultec).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa. 211.120,00 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 20a.

Berrikuntza eta Energia sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala