Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3050

IRAGARKIA, «Nagusi 2009» Nagusientzako Aisia, Zerbitzu eta Jardueren 19. erakusketan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren stand-a antolatzeko zerbitzu-kontratua esleitzeko dena (9A/09 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: 9A/09.

2.- Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: «Nagusi 2009» Nagusientzako Aisia, Zerbitzu eta Jardueren 19. erakusketan Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren stand-a antolatzea.

b) Entregatu beharreko ale-kopurua:

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: erakusketa 2009ko urriaren 15etik 18ra bitartean izango da.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: gehienezko aurrekontua laurogei eta hemeretzi mila bederatziehun eta laurogeita hamar euro (99.990,00), BEZa barne.

5.- Bermeak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZ gabe.

6.- Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Gizarte Ongizateko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 - Lakua I - Solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 64 07.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko ekainaren 12a.

g) Kontratu honi buruzko informazio guztia web orri honetan dago eskuragarri: www.contratacion.info.

7.- Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.

b) Bestelako betebeharrak:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: finantza-erakunde baten beharrezko adierazpena aurkeztuta bermatuko da, kontratu honen izenburua berariaz aipatuz.

Kaudimen teknikoa: enpresek, azken hiru urtean egindako zerbitzu edo lan nagusien zerrenda bat aurkeztu beharko dute. Zerrenda horretan, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta onuradun publikoak nahiz pribatuak aipatu behar dira. Lan horien bidez bermatuta geratu beharko da behar besteko jakintza dagoela kontratu honen eragiketen antzeko gaietan. Eskatzen da, orobat, hirugarren adinekoentzako ekitaldiren bat antolatzeko antzeko lan bat egina izatea.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko ekainaren 15a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» kartazalak aurkeztu beharko dira, administrazio baldintza berezien pleguan aurreikusitako edukia dutela.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1 - Lakua I eraikina. Solairuartea, B.

3) Herria eta posta-kodea: 01010, Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete.

e) Aldaerak onartzea: ez da onartuko aldaerarik aurkeztea.

f) Hala badagokio, eskaintzak aurkezteko deia zenbat enpresari (gehienez eta gutxienez) egingo zaien (prozedura mugatua). ez da halakorik.

9.- Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, beheko solairua, 1. aretoa.

c) Herria: 01010, Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2009ko uztailaren 10a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez da halakorik.

12.- Kontratua esleitzeko irizpideak.

a) Prezioa: 51 puntu.

b) Egin beharreko lanaren edukiaren balio teknikoa: 15 puntu.

c) Lan-plangintzan aurkeztutako antolaketaren kalitatea: 34 puntu.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 7a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala