Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3049

LEHIAKETA. Iragarkia, «Bermerako Nekazaritza Funts Europearraren (FEAGA) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) kontu-ziurtagiria» helburu duen administrazio mailako zerbitzu-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/008/2009 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ekonomia, Aurrekontu eta Kontrol Ekonomikoko sailburuordea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espedientearen zenbakia: C02/008/2009

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bermerako Nekazaritza Funts Europearraren (FEAGA) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) kontu-ziurtagiriari buruzko Auditoria Plana (2009. eta 2010. finantza urteei dagokiena) betetzea.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea ez dago lotetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2011ko urtarrilaren 31.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 279.654,69 euro + BEZa (44.744,31 euro); hortaz: 324.400,00 euro guztira.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 76.

e) Faxa: 945 01 89 50.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko ekainaren 19ko 10:00etan.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

a) Egiaztatzeko moduak: azken hiru ekitaldietako guztizko negozioen urteko zenbatekoa adierazten duen lizitatzailearen deklarazioa.

b) Betebeharrak: azken hiru ekitaldi bakoitzeko negozio-kopuru orokorra 1.200.000 eurokoa izatea.

Gaitasun teknikoa:

a) Egiaztatzeko moduak: lizitatzailearen aitorpena, non adieraziko baitu talde profesional egokia duela; eta aditzera emanez, halaber, kide bakoitzaren izen-abizenak, titulu akademikoak eta esperientzia profesionala.

b) Betebeharrak: gutxienez honen ondoren adierazten diren profesionalez osatutako taldea duela:

- Gutxienez 5 urteko esperientzia duen lan zuzendari bat.

- Gutxienez 4 urteko esperientzia duten bi talde-arduradun.

- Gutxienez urtebeteko esperientzia duen 4 laguntzaile.

- Laginketa estatistikoetarako aditu bat.

- Sistema informatikoen analisian aditua den teknikari bat.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko ekainaren 19ko 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik kontatzen hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLko 136.3 artikuluan aipatutako izapideak (balore ezohikoak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2009ko uztailaren 17a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.- Bestelako argibideak. Balorazio irizpideak: modu laburrean aipatzen dira honen ondoren, nahiz eta guztien erredakzio osoa karatularen 30.2 puntuan lortu behar den.

ª% Egindako proposamen ekonomikoa (Balorazioa: 0tik 50 puntura arte).

ª% Eskainitako epe osoa (Balorazioa: 0tik 5 puntura arte).

ª% Lan egitasmoaren kalitatea eta azalpen memoria (gehienezko puntuak: 50,00 puntu).

ª% Edo proiektuaren plangintza eta aurkezpena (balorazioa: 0tik 10 puntura arte).

ª% Edo Lan-metodologia: (Balorazioa: 0tik 15 puntura arte).

ª% Edo ebaluazio- eta amaiera-faseen deskripzioa (Balorazioa: 0tik 15 puntura arte).

ª% Edo kontratuaren helburua hobetzeko egokiak diren proposamenak (Balorazioa: 0tik 5 puntura arte).

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 08-05-2009.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: kontratugilearen profila: www.contratación.info.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 8a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala