Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3048

LEHIAKETA. Iragarkia, Difteria-Tetanos-Pertussis Azelular-Poliomielitis injektagarri-Haemophilus Influenzae-aren (b mota) aurkako txerto konbinatu pentabalentea (DTPA-VPI-Hib) eta helduentzako Tetanos-Difteriaren aurkako txertoa (td) eskuratzea helburu duen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (KBN C03/008/2008 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C03/008/2008.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Helburua: Difteria-Tetanos-Pertussis Azelular-Poliomielitis injektagarri-Haemophilus Influenzae-aren (b mota) aurkako txerto konbinatu pentabalentea (DTPA-VPI-Hib) eta helduentzako Tetanos-Difteriaren aurkako txertoa (td) eskuratzea.

c) Loteak: bai, bi lote.

1. lotea: Txerto pentabalentea (DTPa-VPI-Hib).

2. lotea: helduentzat Tetanos-Difteriaren (Td) aurkako txertoa.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2009ko otsailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2009ko urtarrilaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2009ko urtarrilaren 24an bidali zen.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko, hainbat irizpide erabiliko dira.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 1.819.090 euro, BEZa barne.

5.- Esleipena.

1. lotea:

a) Eguna: 2009ko maiatzaren 6a.

b) Kontratista: GlaxoSmithKline, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa. 33,80 euro dosiko, BEZa barne.

2. lotea:

a) Eguna: 2009ko maiatzaren 6a.

b) Kontratista: Berna Biotech SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa. 4,68 euro dosiko, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 7a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala