Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3044

EDIKTUA, titulu judizialak betearazteko bideratutako 378/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 378/08 titulu judiziala betearazteko.

Alderdi demandatzailea: Komunikazio Biziagoa SAL.

Alderdi demandatua: Txema Egiguren Alberdi.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta bere xedapen-zatia honakoa da:

«1.- Txema Egiguren Alberdiren aurka eta alderdi betearazlea den Komunikazio Biziagoa SALek eskatuta, ondoko zenbatekoak hartzen dituen betearazpena abiarazten da: 16.804,92 euro, eta interesei eta kostuei dagokien 5.000,00 euro, behin-behinekoz kalkulatuta.

2.- Alderdi exekutatuaren ondasunak eta eskubideak enbarga bitez, erreklamatutako erantzukizunak betetzeko neurrian.

3.- Bertan interesatutakoaren arabera, bidal bekio eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiari, betearazitakoaren ondarea aztertu dezan Erregistro Kontsultako Zerbitzuaren bidez.

4.- Alderdiei jakinaraz bekie prozesu hau gauzatzen den bitartean helbidea aldatzen badute, epaitegi honetan jakinarazi beharko dutela, Prozedura Zibilaren Lege berriaren 155.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (PZLb).

5.- Jakinaraz bekio ebazpen hau alderdi betearaziari, eta betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopiak entregatu, epatzerik eta zitaziorik egin gabe, hain justu ere, edozein unetan betearazpenean azaltzeko aukera izan dezan.

Ebazpen hau irmoa da, eta bere aurka ezin daiteke aurkeztu errekurtsorik (PZLb-ko 551.1. artikulua), hala ere horrek ez du eragotziko zordunek agindu den exekuzioari aurka egitea, auto hau jakinarazten den egunetik harako hamar eguneko epearen barruan.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura»

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, behean adierazten den eguneko probidentziaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, autoaren xedapen zatiaren alde betearaziaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Irun (Gipuzkoa), 2009ko apirilaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala