Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3043

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 20koa, Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Hautaketa Batzordea nortzuek osatuko duten jakitera emateko dena.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiten duen 2009ko martxoaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Kultura Sailaren proposamenak ikusita, hauxe

EBATZI DUT:

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Hautaketa Batzordeko kideen zerrenda argitaratzea. Hauek dira:

- Xabier Sánchez Robles, Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendaria. Batzordeburua izango da eta, kalitate botoa izanik, azken hitza izango du boto berdinketa gertatuz gero.

- Arantzazu Santos Ciriquiain, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzako teknikaria, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Garapen Lankidetzarako zuzendariak izendatua.

- Oscar Arias Roncero, Joana López de Guereñu Ruiz, Emilio López Martínez, Jorge Lago Ruiz, Jon de Lahuerta Fernández, Eva Sánchez Alaña, Ricardo Fernández Quintana, Tomas Aranberri Epelde eta Iñigo Collantes Martínez, Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariak izendatuak. Garapenerako lankidetza-programetan diharduten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariak dira.

- Rosa Gelbentzu Arsuaga, Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da eta hitza izango du, baina botorik ez.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 20a.

Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendaria,

XABIER SÁNCHEZ ROBLES.


Azterketa dokumentala