Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3039

EBAZPENA, 2009ko apirilaren 28koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, datuak eskatzeko agiri bat ezartzen da, eta agiri hori prebentzio-zerbitzuek erabiliko dute, osasun-arrazoiengatik luzaro lanera joan gabe egon eta gero, lanera itzultzen diren langileen osasuna ebaluatzeko.

Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 37.3.b) 2 artikuluan xedatutakoarekin bat, jarduera sanitarioak osasunaren zaintzan, Laneko Arriskuak Prebenitzeari buruzko 31/1995 Legearen 22. artikuluan ezarritako moduan, honako hauek bildu behar ditu:

Osasun-arrazoiengatik luzaro lanera joan gabe egon eta gero, lanera itzultzen diren langileen osasunaren azterketa, beren lanbide-jatorria ezagutzeko asmoz eta langileak babesteko jarduera egoki bat gomendatze aldera.

Artikulu horren d) atalak dioenez, prebentzio-zerbitzuko langile sanitarioek langileen gaixotasunak ezagutu behar dituzte, bai eta osasunaren gorabeherak direla-eta lanera joaten ez ote diren, hain zuzen ere gaixotasunaren edo ausentziaren jatorriaren eta beharlekuetan osasunak izan ditzakeen arriskuen arteko lotura identifikatzeko.

Betebehar hori aurrezaintzako zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituen uztailaren 27ko 306/1999 Dekretuan ere jasota dago. Dekretu horren arabera, Zerbitzu Sanitarioen Ikuskaritzaren, langileen sanitate-sorospena egiten duten fakultatiboen eta Osalaneko Osasun Laboraleko Unitatearen esku utziko dituzte, aldez aurretik hauetarikoren batek eskatuta, honako hauek: - Langileek dituzten gaixotasunen zerrenda eta osasunaren gorabeherak direla-eta lanera ez joatea, hain zuzen ere gaixotasunaren edo ausentziaren jatorriaren eta beharlekuetan osasunak izan ditzakeen arriskuen arteko lotura identifikatzeko.

306/1999 Dekretuaren 9. artikulu horren 4. atalaren arabera, Aurrezaintza Zerbitzuetako fakultatiboek, eskuratuta dituzten helburuak betetzeko garrantzizkotzat jotzen diren agiriak eska diezazkieke Osakidetzako fakultatiboei, Osasun Saileko Zerbitzu Sanitarioen Ikuskaritzari eta eskaini ditzaketen gainerakoei. Bermatu egin beharko da beti intimitaterako eta langileek euren xehetasun pertsonalak babesteko duten eskubidea, dekretu honetako 17. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaiela.

Bestalde, Gizarte Segurantzako sistemaren lanbide-gaixotasunen zerrenda eta haiek jakinarazteko eta erregistratzeko irizpideak onartzen dituen azaroaren 10eko 1299/2006 Errege Dekretuaren arabera, prebentzio-zerbitzuetako fakultatiboek abisatu beharko dute lanbide-gaixotasuntzat jo daitekeen gaixotasunen bat baldin badago, edo susmatzen bada haren jatorria lanean dagoela.

Aipatutako arauak ikusirik, eta luzaro lanera joan gabe egon den langilearen gaixotasunaren prozesuei eta/edo istripuei buruzko informazio orokorra izateak osasun arloko eginkizun horiek betetzeko duen garrantzia kontuan harturik, erakunde honek lan-agiri bat ezarri nahi du, luzaroko ezintasunen diagnosian eta ebaluazioan parte hartu dutenek emandako datuak jasoko lituzkeena.

Agiri hau halako lan-tresna bat da, afektatutako langileak emandako oniritzian oinarria duena.

Honako hauei zuzenduta egon daiteke: familia-medikua, ikuskatzaile medikoa, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko sendagilea; Osalan LOUkoa, Mutuakoa nahiz beste edozein prebentzio-zerbitzutakoa izan. Alegia, gertakizun arrunt edo profesionalen ondorioz lanera luzaro joan ezina (aldi baterako ezintasuna) eragiten duten gaixotasun edo istripu prozesuetan parte har dezaketen fakultatibo guztiei zuzenduta egon daiteke.

Horregatik, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Osasun-datuak jakinarazteko agiri bat ezartzea, «lan ezintasuna baloratzeko medikuntza- eta lan-fitxa» izena izango duena, I. eranskinean agertzen baita, eta hor beharrezko informazioa bilduko da luzaro lanerako ezintasunak jota egon den langile baten osasunari buruz. Horrela, prebentzio-zerbitzuetako fakultatiboek derrigorrezko zaintza medikua egin ahal izango diote luzaro lanera etorri gabe egon denari.

Bigarrena.- beren kargura dituzten langileen zaintza medikoa baino lehenago luzaro lanera joan gabe lanera itzuli aurretik derrigorrezko osasun-azterketa egiten dituzten prebentzio-zerbitzuetako fakultatiboek informazioa eskatu beharko diete erantsitako dokumentuaren bigarren koadroan dagoen osasun-profesionalei, informaziorik eman badezakete behintzat.

Era berean, eta fitxa-eredu berbera erabiliz, prebentzio-zerbitzuetako fakultatiboek informazioa emango diete aipatutako fitxako bigarren koadroan dauden erakundeetako gainerako fakultatiboei, beren betebeharrak eta eginkizunak betetzen laguntzeko.

Hirugarrena.- Osalaneko Lan Osasuneko Unitatea bitartekari jartzea, informazioa eskatzeko prozesuan gerta daitezkeen gatazkak ebazteko, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituen uztailaren 27ko 306/1999 Dekretuaren 9.3 artikuluan ezarritakoa oinarritzat hartuta.

Barakaldo, 2009ko apirilaren 28a.

Osalaneko zuzendari nagusia,

IGNACIO MURGUÍA MAÑAS.

I. ERANSKINA

LAN EZINTASUNA BALORATZEKO MEDIKUNTZA ETA LAN FITXA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala