Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3038

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena. Honen bidez ebazten da Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vascaren hitzarmen kolektiboa (2008-2010 aldia) erregistratu, gordailatu eta argitaratzea (8602812 hitzarmen-kodea).

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2009ko martxoaren 10ean aipatutako hitzarmen kolektiboari buruzko derrigorrezko dokumentazioa aurkeztu zuten ordezkaritza honetan, enpresaren zuzendaritzak eta, langileen ordezkapenean, enpresa-batzordeak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Langileen Estatutuari buruzko Legeko 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 29ko BOEn argitaratua) aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko 17.f) artikuluak -Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitekoen eta organoen egitura ezartzen duena (2005-10-27ko EHAA)- xedatutakoaren arabera, eta martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuak (1981-04-02ko EHAA) eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuak (1981-06-06ko BOE) -hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoak- xedatutakoaren ildotik.

Bigarrena.- Sinatutako hitzarmen kolektiboak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Honen ondorioz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 24a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

EUSKAL TRENBIDE SAREA-RED FERROVIARIA VASCAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA

2008-2010

Hitzarmen Kolektibo hau Euskal Trenbide Sarea Erakunde Publikoaren, hemendik aurrera ETS, Zuzendaritzaren ordezkarien eta langileen ordezkari diren ELA, CC.OO. eta TRENBIDEGINEN Zentral Sindikalen artean adosten da.

LEHEN KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.- Lurralde-eremua.

Hitzarmen kolektibo hau Euskadiko Autonomia Erkidegoaren eremuan erakundearen jarduera garatzen duten ETS-ko lan zentro eta egoitza guztietan jarriko da indarrean, jadanik eratuta dituenetan eta aurrerantzean era ditzakeenetan.

2. artikulua.- Langileen eremua.

Hitzarmen Kolektibo hau I. eranskinean biltzen den ETS-ko plantillako langile guztiei dagokie.

3. artikulua.- Iraupen-eremua.

Hitzarmen Kolektibo honek hiru urteko iraupena izango du, 2008ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean.

Hitzarmena adostasunez, bi urtez luzatuko da, 2012ko abenduaren 31ra arte, beti ere, 2010eko urriaren 31 baino lehenago amaiera jartzen ez bazaio.

Hitzarmena luzatzeko aukera edota 2008-2010 hitzarmenaren beren-beregiko amaiera baloratu egingo dira 2010eko urriaren lehen hamabostaldian egingo den bileran

4. Artikulua.- Hitzartutako baldintzen helburua eta izaera.

Hitzarmen Kolektibo honen arau eta erabakiek ETS-n lan egiten duten langileen lan harremanak arautuko dituzte, indarrean dagoen bitartean.

Hitzarmen honen baldintzek multzo osoa eta zatiezina osatzen dute. Beraz, arau bat ere ez da indarrean sartuko guztiak batera ez badira onartzen.

Hitzarmen honetan ezartzen diren hobekuntza ekonomikoak beste lege-arau edo arau konbentzional baten bidez onar zitezkeen ordain altxapenak xurgatu eta konpentsatuko ditu. Xurgapena konpentsatzeko, Hitzarmena indarrean jartzearen ondorioz sortutako egoera eta beste edozein arauren aplikazioak sortutako egoera alderatuko dira oro har eta urteko zenbaketa kontuan hartuz.

Administrazio Publikoak Hitzarmen hau onartuko ez balu edo klausularen bat aldatuko balu, edo dagokion Jurisdikzioak hauetako bat edo hauetako batzuk baliogabe aldarrikatuko balitu, indarrik gabe geratuko da bere osotasunean eta Batzorde Negoziatzaileak bere edukia berraztertu egin beharko du.

5. artikulua.- Langileen konpromisoak.

Hitzarmen hau indarrean jartzeak orokorrean eta aurrekoekin alderatuz dakartzan hobekuntzen truke, langileek ondorengo konpromisoak hartzen dituzte:

1.- Lanaren antolamenduaren araberako produktibitatearen igoera orokorra.

2.- Absentismoaren jaitsiera.

3.- Bi alderdiek onartzen dute eta adosten dute ETS-k, bezeroaren beharretara egokitutako kalitate zerbitzua eskaintzeko, une bakoitzean sortzen den zerbitzu eskaerari erantzun azkar bat emateko gaitasuna emango dion ahalmen antolatzaile malgua behar duela, Hitzarmen honetan ezartzen diren prozedura eta arauak alde batera utzi gabe.

4.- Era berean, instalakuntzen eta giza baliabideen optimizazio hobea lortzearren, lana baldintza desberdinetan egiteko aukera emango duten formulak egokitzearen beharra onartzen da, gaur egungoak osatuz eta denen artean itunduz.

6. artikulua.- Lehenespen Arautzailea.

Hitzarmen honen arauak lehentasun eta hobespen izaeraz jarriko dira indarrean beste edozein arau edo lege-xedapenaren aurrean.

Aipatzen ez diren kasuetan Arautegi Nazionala, Langileen Estatutua eta goragoko lerruneko edozein arau aplikatuko dira.

BIGARREN KAPITULUA

BALDINTZA EKONOMIKOAK

7. artikulua - Irizpide orokorrak.

Kapitulu honen xedea ETS-ko langileentzako baldintza ekonomikoak finkatzea da.

1.- Soldataren igoera orokorra.

2008ko ordainsarien igoera orokorra aurreko ordainsariaren aldean % 3koa izango da, Hitzarmen Kolektiboaren esparruan dauden langileentzat.

Horrez gain, beste % 1,2ko igoera bat aplikatuko da gure jardueren produktibitatean hobekuntza nolabait konpentsatzeko. Halaber, beste % 5eko igoera aplikatuko da, Itzarri BGAE-ri egindako ekarpenean.

Hitzarmen Kolektiboaren indarraldiaren gainerako urteetarako igoera orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izaera orokorrez aplikatuko duen osotasuna izango da, Hitzarmen Kolektiboaren esparruan dauden langileentzat. Hori dela eta; 2009. urterako ordainketak % 3 igoko dira. Halaber, beste % 5eko igoera aplikatuko da, Itzarri BGAE-ri egindako ekarpenean.

Helburuen araberako ordainketa sistema sistemarekin jarraituko da, eta 2008ko poltsa ekonomikoa 2007ko poltsa ekonomikoa gehi % 4,2koa izango da, eta kopuru hori handiko da indarrean jarraituko duen gainerako urteetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileei aplikatuko zaien igoeraren ehuneko berean. Finkapen, ponderazio eta banaketa sistemak une honetan bezala jarraituko du. Hori dela eta; helburuen araberako 2009ko ordainketak % 3ko igoera izango du, 2008koarekin alderatuz.

2.- Helburuen araberako ordainketa.

Aurretik esandakoaren kaltetan gabe, 2008rako poltsa ekonomikoa ezarriko da, gehiengo diru-kopurua 126.277,63 euro izanik, hitzarmen honen barruan dauden langileek betetako helburuekin lotutako gehigarria aplikatu ahal izateko. Poltsa hau mantendu egingo da Hitzarmen honen indarraldian, eta diru-kopurua gaurkotu egingo da Hitzarmen honen indarraldiaren urte bakoitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izaera orokorrez aplikatuko duen igoera orokorraren arabera.

Poltsa honek ez du izaera finkagarririk eta ezin izango da urterik urte pilatu.

Betegarriak izan behar diren helburuek epe onargarrian zorrotzak izan beharko dute Erakundearen plan estrategikoan oinarrituta baita jarduera plan ezberdinetan ere. Planok erakundearen zuzendaritzak ezarriko ditu; honek sindikatuen ordezkaritzari erakutsiko dizkio eta horrekin batera horien ponderazioa erabakiko dute. Ondoren, Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordean aurkeztuko dira, behin-betiko onartuak izan daitezen.

Ondorengo urteetarako ezarritako helburuak (betetze-mailaren balorazioa, banakako zatiketa eta ordaintzeko modua barne) gaurkotu egingo dira, definizioa eta bakoitzaren kalkulua agertuko direlarik.

Bi aldeek adierazten dute beraien borondatea hurrengo urteetan helburuak garatzen joateko, Negozio Sailaren eta lan talde mailan, beti ere helburuen araberako osagai pertsonalaren banaketarekin lotuta.

Helburuen betetze mailaren egiaztapena kanpo-ebaluaketa bidez egingo da. Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazioaren Saileko Ekonomia gaietarako bulegoak fiskalizatuko du ereduaren benetako aplikazioa kanpoko enpresa ebaluatzaileak egindako jarduerak gainbegiratuz, aplikazioaren lehenengo bi urtetan behintzat.

Ordainketa urtean behin egingo da, hurrengo urteko lehen lauhilekoan, behin kontuak itxita eta helburuen betetze-maila eta norberari ezarritako parametroak aztertu eta gero.

3.- Ordain-sarien taulak.

2008. urterako soldata-taulen balore ekonomikoak ondorengo atal bakoitzean garatuko direnak izango dira.

8. artikulua - Balorazio-soldata.

Balorazio-soldata kontzeptupean, II. eranskinean, soldata maila bakoitzaren arabera, biltzen diren kopuruak banatuko dira, urteko hamabi hilabeteetan banaturik.

9. artikulua - Antzinatasuna.

ETS-ko langileek urtean hamabi hilekotan jasoko dute ondoren zehazten den osagarria Erakundean daramaten lau urteko epe bakoitzeko.

Antzinatasun osagarri hau lau urteko aldi bakoitza betetzen den seihileko naturalaren lehen egunetik hasita ordainduko da. 2008. urtean maila bakoitzari dagokion zenbatekoa II. eranskinean jasotzen da.

Mantendu egingo da 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, lau urtekoaren sortzapena hastera doan langile ororentzat, antzinatasuna hiru urtekoen bidez sortuko dela dioen erabakia. Hala ere, data horretan lau urteko baten sortzapenaren erdian dauden langileak momentuko lau urtekoa amaitutakoan hasiko dira hiru urteren bidezko sortzapena jasotzen.

Horrela, antzinatasuneko 2 taula parean egongo dira; lau urtekoena eta hiru urtekoena. Taulak gaurkotu egingo dira dagokion ordainsariei buruzko atalean ezarritako irizpide orokorraren arabera. Hiru urtekoaren prezioa lau urtekoaren % 75 izango da.

10. artikulua.- Aparteko ordain-saria.

Aparteko ordain-sari gisa, ondorengo balore taulako soldata-mailaren araberako 2 hileko emango zaizkio langile bakoitzari, antzinatasuna ere gehituz. Urte bakoitzeko ekaina eta abenduko nominetan kobratuko dira, lehena urtarrila-ekaina epeari dagokiolarik eta bigarrena uztaila-abendua epeari. 2008. urteari dagozkion zenbatekoak II. eranskinean biltzen dira.

11. artikulua.- Ardura plusa.

Zuzendaritzak, Hitzarmen honen ordainekiko arrazionaltasun eta proportzionaltasun muga batzuen barru, ardura edo prestasun handiagoko karguak izan eta aparteko lanaldia, atsedenari kendutako orduak eta abar kobratzen ez duten langileei ordaindu egingo die kontzeptu hauen bitartez.

Kontzeptu hau ezartzen diren helburuen betetze maila, Enpresaren egitasmoan taldearen integrazioa, lortutako emaitzak eta abar kontuan hartuz, Zuzendaritzak LPBan sartuta ez dauden langileei buruz egiten duen Azterketaren emaitza da.

Erantzukizunagatiko Plusa zati bitan banatzen da, batetik betetzen den Soldata Mailari dagokion zati finko bat eta, bestetik, zati aldakorra, Zuzendaritzak erantzukizunagatiko plusa jaso aurreko urtean postuan ari izanari buruzko balorazioaren araberakoa.

ZATI FINKOA:

III. eranskinean agertzen diren 8., 9. eta 10. mailetako langileak 2008an zehar urteko zenbateko finko bat jasoko dute Erantzukizunagatiko Plusa dela eta:

8. maila - 3.647,00 euro

9. maila - 4.480,60 euro

10. maila - 6.773,00 euro

Goiko zenbatekoek eguneraketak izango dituzte, Hitzarmen Kolektiboan gainontzeko soldata kontzeptuetarako hitzartuko direnen antzekoak.

Aipatutako kopuru hori aurreko ekitaldiaren gainean egiten den balorazioan gutxienez daukan mailaren bataz bestekoaren % 50era heltzen denean baino ez da jasoko. Ekitaldi batean gutxieneko balorazio hori lortu ezean, Zuzendaritzak erabakiko du hurrengo urteko Erantzukizun Plusa dela eta jaso beharreko diru kopurua, bai zati finkoa, bai zati aldakorra. Holakorik gertatuz gero Batzorde Iraunkorrari jakinaraziko zaio, aplikatu baino lehen.

ZATI ALDAKORRA:

Jaso beharreko kopurua aldakorra izango da. Aurrekontuan Erantzukizun Plus guztiak ordaintzeko erabilgarri dagoen kopururi Erantzukizun Plusari dagokion zati finkoa kentzetik lortuko da.

Erantzukizun Plusa lortzeko honako faktoreak ebaluatuko dira:

1.- Eraginkortasuna eta errendimendua.

2.- Prestasuna.

3.- Lidergoa.

Hiru elementuk osatzen dituzte faktore horietako bakoitza:

1.- Eraginkortasuna eta errendimendua.

1.1.- Intzidentziak konpontzea.

1.2.- Gatazkak konpontzea.

1.3.- Baliabideak kudeatzea.

2.- Prestasuna.

2.1.- Absentismoa.

2.2.- Presentzia.

2.3.- Jarrera.

3.- Lidergoa.

3.1.- Pertsonen arteko erlazioak.

3.2.- Taldeen kudeaketa.

3.3.- Ekimena.

Goiko faktore eta elementuak Idazkaritza Nagusiak baino ezin izango ditu aldatu, Giza Baliabideen Zuzendariak hala eskatuta.

Faktore bakoitzaren pisu erlatiboa % 33,33koa da. Faktore bakoitzaren elementuen pisu erlatiboa lanpostu batetik bestera aldatu egin daiteke eta egokitu daiteke beharrizana egonez gero.

Lanpostu bakoitzerako kontuan hartu beharreko faktore eta elementuak, 2007ko apirilaren 26an aurkeztutako dokumentuan adierazten direnak dira.

Pertsona bakoitzaren ebaluazio proposamena bere nagusi hurrenak egingo du. Horrek, era berean, bere nagusiari jakinaraziko dio eta handik Giza Baliabideetako eta AAJJ-ko Zuzendaritzara eramango da. Zuzendaritza horrek, Idazkaritza Nagusiarekin batera, langileen ebaluazio proposamenak berrikusi egingo ditu eta ziurtatu egingo du berdintasunez, homogeneotasunez eta abarreko irizpidez aplikatzen direla.

Behin lanpostu guztiak ehuneko oinarrian baloratuta, honako ponderazioa aplikatuko da:

8. soldata maila - 1 koefizientea

9. soldata maila - 1,20 koefizientea

10. soldata maila - 1,40 koefizientea

Jarraian, Erantzukizun Plusaren zati aldakorrari dagokion kopurua zatitu egingo da puntu guztien artean eta pertsona bakoitzak lortu duen puntuazio ponderatuarekin biderkatuko da. Horrela, hurrengo ekitaldian jaso beharreko kopurua lortuko dugu.

SISTEMARI BURUZKO IRITZIAK

Proposaturik sistemaren iraupena Hitzarmen Kolektibo honetan ezarritakoarekin loturik doa.

Erantzukizun Plusa ezin da betikotu.

Ekitaldi baten baloraziotik lortutako Erantzukizun Plusa hurrengo ekitaldian ordainduko da, hamabi hilekotan banatuta.

2006an zehar Erantzukizun Plusa dela eta sistema berria aplikatzeagatik datozen urteetan jasoko dutena baino kopuru handiagoak jaso dituztenek, sistema berriko kopuruak jasoko dituzte. Hala ere, bere lanaren azken ebaluazioak Zuzendaritzak ebaluazio epe bakoitzerako ezarriko duen ebaluazio maila zehatza gainditzen badu, jaso beharreko kopurua osatu egingo da 2006an Erantzukizun Plusa dela-eta jaso izan duten kopurua lortu arte.

Erantzukizun Plusa jasotzeko eskubidea duen postu batera sartzen diren langileak, edo edukita ere maila altuagoko batera sartzen direnak, lanean hasten direnetik jasoko dute euren soldata maila berriari dagokion Erantzukizun Plusaren zati finkoa, lanean hasten den egunarekiko proportzionala, lehenengo ebaluazioa egin arte. Ebaluazioa egin ahal izateko gutxienez hiru hilabete egon beharko du lanean.

Lanpostua eta hierarkia mendekotasuna aldatuz gero, hurrengo nagusi hurren biek egingo dute hasierako ebaluazioa elkarrekin.

Kontzeptu hau kobratzea bateragarria izango da gau-plusekin eta larunbat, igande eta jaiegunetan lan egitearekin egoera horietan lan egiten dutenentzat.

12. artikulua.- Prestasun plusa.

Kontzeptu hau, aurrekoarekin bateragarri ez dena, soldata-konpentsazio irizpideen emaitza da, eta beraz, beste soldata-mailetako langileen artean ere bana daiteke, beti ere alderdien arteko adostasuna baldin badago.

13. artikulua.- Absentismo gehigarrizkoen prima.

Absentismo gehigarrizkoen primak lan txandei, lana burutzeko egoitzei, zerbitzu koadroen aplikazioari eta abarri buruzko definizio ezaren egoera konpentsatzeko izango dira.

Prima hau, batik bat, absentismo egoerak betetzen aritzen diren langileek jasoko dute, hau da:

1.- Zerbitzu Koadroan hilean absentismoko hiru egun gutxienez dauzkaten langileek kobratuko dute prima hau, lanbide-kategoria alde batera utzita.

2.- Halaber, lanpostuan Absentismoko gehigarri-izendapena duten langileei ere prima hau ordainduko zaie.

3.- Bestalde, oporretarako gehigarriak diren langileei prima hau ordainduko zaie, oporraldia hasterakoan, bete beharreko oporretako txandak grafiatuta ez dituzten hilabeteetan, edota zerbitzuak hala eskatuta, grafiatuta dauzkaten txandak ezin dituztenean bete. Kasu hauetan, absentismoko gehigarritzat hartuko dira ondore guztietarako.

Primaren zenbatekoa hileko 84,64 eurotakoa izango da. Prima hau bateraezina izango da txanda aldaketarenarekin.

Absentismoaren estaldurarako errotazio formulak aplikatzen diren kasuetan, formula berria aplikatzearen ondoriozko kopuru orokorra, agenteei dagozkien kopuruak ordaindu eta gero, ezin izango da izan hark ordezten duen sistema orokorra aplikatzea baino handiagoa izan, erreferentziazko epealdi berean.

14. artikulua.- Gidatzeko baimenaren prima.

Kontzeptu hau antolakuntzari buruzko arrazoiengatik eta Zuzendaritzaren irizpidearen arabera aplikatuko zaie traktore, tren-unitate, lanerako tren, autobus eta langileriaren garraiorako ibilgailuak gidatu behar diren zentro kolektiboei eta pertsonei.

Edonola ere, baimenak prestakuntza eta gaitasun frogak eskatuko ditu aurrez.

Aipatu ibilgailuak gidatzeko baimena duten pertsonek eta baimen hori indarrean dagoen bitartean, hileko 23,00 euro jasoko dituzte eta beste 3,87 euro gidatze funtzioa burutzen den egun bakoitzeko.

Bi kasuetan, prima hori erregulartasunez jasotzen aritu izan den langileei dagokienez, prima finkoa kobratzea bermatzen da, «berme pertsonala» kontzeptuaren baldintzetan.

Trenbideko kapatazek eta lehen mailako langileek, laneko trenak gidatuko dituzte eta trenbideko kontserbazio mekanizatuko langileek, gainerako langileak, ordezko piezak, etab. eramateko furgonetak, eta kasu horietan gidatzeagatiko prima jasoko dute.

15. artikulua - Gaukotasunaren prima.

22:00ak eta 6:00ak bitarteko epean lan egindako orduek gau-lanaldi arruntaren araberako ordainketa izango dute, ondoren zehazten den moduan, soldata mailak kontuan hartzen ez direlarik:

a) Gaueko lanaldia lanaldi arruntaren %75a baino laburragoa denean.

b) Gaueko lanaldia gutxienez lanaldi arruntaren %75ekoa denean.

Euro gaueko ordu bakoitzeko

a) 1,58

b) 2,78

16. artikulua.- Larunbat, igande eta jaiegunetako prima.

Igande eta jaietan edo larunbat eta jaizubietan lan egiten duten agente guztiek eguneko zehazturiko diru kopuruak jasoko dituzte. Lanaldia osoa izango ez balitz, kopuru hori hainbanatu egingo litzateke. Dagozkien zenbatekoak II. eranskinean biltzen dira.

Urtean zehar benetan lan egindako larunbatak, igandeak eta jaiegunak konpentsatu ahal izateko, 2008rako 40.000 euroko diru kopurua bideratuko da. Diru kopuru hori finkatu egingo da, eta urtez urte, Hitzarmeneko gainerako kontzeptuek duten igoera berbera izango du.

Banaketak egiteko orduan, «1» balioa emango zaie larunbatei eta zubiei eta «2» balioa Igande edo Jaiegunei. Aurreko urtean lan egindako larunbat, igande eta jaiegun guztiak bildu, kopuru hori urteko larunbat, igande eta jaiegun guztien artean zatitu eta unitatearen balioa lortzen da. Unitate hori langile bakoitzak benetan lan egin dituen egunengatik (larunbat, zubi, igande eta jaiegunak) biderkatuko da, eta, ondorioz, ABE-IT egoeratan ez da ordainduko.

Unitate kopurua eta haien ordainketa kalkulatzeko orduan egun horietan PKB egoeran egindako jardunaldiak hartuko dira kontuan.

Kontzeptu horregatik langileari ordaintzen zaion ordainketa aldagarriaren zenbatekoa ez da kontuan izango aldi baterako ezintasun balizkoetan enpresa osagarria kalkulatzeko eta ordaintzeko.

17. artikulua.- Lanaldien arteko denboraren prima.

Prima honek zerbitzua utzi eta hurrengo egunean berriz hasi arterako 10 orduko atsedenaldiaren murrizketa konpentsatuko du. Hau gertatzen den lanaldi bakoitzeko eta lanaldien arteko tartea murriztea posiblea den lanpostuetarako, ondorengo diru kopuruak ordainduko dira:

Zenbatekoa eurotan

10 orduko atsedenaldia --

9 orduko atsedenaldia 5,44

8 orduko atsedenaldia 10,86

7 orduko atsedenaldia 16,30

18. artikulua.- Premiazko konponketa brigadak.

Premiazko konponketa brigadak helburu nagusitzat urte osoan barrena eta mantentze zerbitzurik ez dagoenean garraio zerbitzua ziurtatzea duten lan taldeak dira.

Lanaldiaren luzapenaren ondoriozko lanorduak ez dira PKB ordu gisa ulertuko, Urteko Zenbaketaren arabera burutuko dira. PKB orduak ez dira Aparteko Lanaldi gisa hartuko, baina bai PKB ordu gisa, eta ez dira Urteko Zenbaketan sartuko.

Eguneko lanaldia amaitu ondoren langilearen zerbitzuak eskatzen baldin badira, egin beharreko lanordu horiek PKB. ordu gisa ulertuko dira.

Premiazko konponketa brigadak Mantentze Sailetik edo, Zuzendaritzak beharrezko ikusten baldin badu, beste edozein Sailetik datozen langile boluntarioek osaturik egongo dira. Langilerik izango ez balitz, txandak egingo dira bitarteko agintariek hautatutako langileen artean, gutxienez plantilla osoaren % 75arekin. Derrigorrezko izaera izango du, beharrezko errotazioa gordez.

Langileria hori zehazten den sistemaren estaldura gunearen mugen barruan mensafono baten bidez aurkitzeko moduan egongo da. Honela banatuko da, lineaka:

Bilbo, Txorierri, Hendaia eta adarrak

Seinaleztapena: 4

Elektrifikazioa: 3

Instalazio finkoak: 3

Ordainketak.

Aurkitzeko moduan egoteagatik edo prestasunarengatik 117,07 euro ordainduko dira asteko, nahiz eta lan efektiborik ez egin.

Premiazko konponketa brigadetako langileria derrigorrez joango da dagokion Aginte Postuak eskatzen dion tokira eta mota guztietako lanak burutuko ditu, Erakundean duen lanpostuaren betebeharrak beste batzuk izanik ere.

Halaber, 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, larunbat, igande eta jaiegunetan lan egiteagatik ematen den prima ere ordainduko da, eguneroko lanalditzat asteko batez besteko lanaldia hartuko delarik.

PKB-etako langileek eta Erakundeko Zuzendaritzak eskatutako langile laguntzaileek 21,01 euro kobratuko dituzte lan egindako orduak PKB zerbitzu bat betetzera joaten direnean, lan ordu bezala hartuz egoitzara iristen diren unetik bertara itzuli arteko denbora.

9 ordu ezartzen dira azken PKB zerbitzutik hurrengo mantentze-lanaldi arruntaren hasiera arteko atseden denborarako. Lanaldi batekin bat egiten duten atseden orduak ordaindutako baimena bezala hartuko dira. Azken PKB zerbitzuaren amaiera goizaldeko hiruretan baino beranduago izaten baldin bada, hurrengo eguneko lanaldia ordaindutako baimen bezala hartuko da, eta ezin izango da aparteko orduekin konpentsatu.

Talde horrentzat, aipatutako jarduera betetzeko orduan:

a) Bazkaria edo afaria ordainduko dira horietakoren bat PKB parte hartzearen barruan dagoenean.

b)Toki batetik bestera joateko beharra ikusi den edo PKB-a osatzen duten pertsonen joan-etorria hasi den kasuetan, PKB ordu bat ordainduko da guardiako langileek bertan egon gabe konpondu diren deiengatik.

c) PKB ordu bat ordainduko da azkenik parte hartzerik behar ez duten gaueko telefono deiengatik.

d) PKB baten gaueko ordutegiko bigarren parte hartzea gau berean aurretik erabaki beharko du dagokion tarteko agintariak.

PKB-ak ohiko jardunaldiarekin gainjartzeko aurretik indarrean dagoen akordioa Hitzarmenaren Batzorde Parekidearen aurrean aurkeztuko da, hark egokitu eta eguneratu dezan.

19. artikulua.- Hainbanapen orduak.

Lanalditik kanpoko zerbitzurik gabeko bidaietarako hainbanapen orduen zenbatekoa 4,96 euro/orduko izango da:

20. artikulua.- Aparteko lanorduak.

Aparteko lanorduak desagerrarazteko helburuarekin bat etorriz, Aparte Orduak ordainduko dira, borondatezko prestasunik ez dagoen kasuetan eta Prestasun egunen kopurua egoitza horretako zerbitzuak dituen beharrei erantzuteko nahikoa ez denean. Borondatezko prestasuna dagoenean, langileak erabakiko du aparteko ordu gisa ordaintzea edo Urteko Zenbaketaren barruan sartzea.

Aparteko Orduen ordainketa ez da inoiz bateragarri izango atsedeneko derrigorrezko prestasun primaren ordainketarekin.

Ordaindu beharreko zenbatekoak II. eranskinean biltzen dira.

21. artikulua - Dietak.

Dietak gastuen konpentsazio izaera izango du eta, beraz, ez da legez soldatatzat hartuko.

Kontzeptu hau ondorengo baldintzen arabera banatuko da:

1.- Dieten zenbatekoak ondorengo kopuruetan finkatzen dira:

a) Egoitzatik 6 kilometro baino urrunagora egindako joan etorria 16,03 euro.

b) Egoitzatik 24 kilometro baino urrunagora egindako joan etorria 32,02 euro

c) Egoitzatik 48 kilometro baino urrunagora egindako joan etorria 48,06 euro

b) eta c) ataletako dietak joan etorriaren erdiko atsedenaldietan ere ordainduko da.

2.- Mantentze lanetako Sail eta Zerbitzu Zentraletako langileek 6 kilometro baino urrunagora eta 24 kilometro baino hurbilagora joan eta egoitzara bazkaltzera itzultzen ez direnean kobratuko dute 1. (a) puntuan ezarritako dieta, hau da, eguerdian amaitzeko ordua arte lanean aritu eta arratsaldean, hasteko orduan, toki berean jarraitzen dutenean.

3.- Lanalditik kanpoko joan etorri eta itxaronaldi denborak hainbanapen lanaldi bezala ulertuko dira, kilometro edo frakzio bakoitzeko 5'-tan, joan etorriaren luzera, lanean ari den egoitzaren eta bere lan egoitzaren artean dagoen distantzia ofiziala izango delarik. Mantentze Sailekoak salbuespena izango dira, bere lanaldia luzatzen den bakoitzean aparteko lanordu bezala ordainduko zaie eta.

Zenbaketa hori zatika egingo da, hau da, tramu bakoitza aparte zenbatuz, eta hauek bateraezinak izango dira ondoren adierazten den bezala:

0 km-tik 6 km-ra

6 km baino gehiagotik 24 km-ra

24 km baino gehiagotik 48 km-ra

beti ere, gehienez 3 1/2 hainbanapen ordu.

4.- 48 km gorako joan etorria 15 egunetan jarraian egiten den bakoitzean, asteko atsedenaldiez gain, soldatadun lizentzia egun bat hartzeko eskubidea izango da.

Lizentzia hori ezin izango da ekonomikoki konpentsatu.

5.- Egoera berezietan dieta kontzeptua gastu ordainduen kontzeptuaz ordezka daiteke.

6.- Kendu egiten dira dieta edo destakamendu gurutzatu edo biziozkoak.

7.- Mantentze lanetako Saileko eta Zerbitzu Zentraletako langileei, Enpresak erraztutako garraiobideez baliatzen direnean eta joan etorriaren distantzia edozein izanda ere, bazkarirako 16,03 eurotako dieta eta afarirako beste 16,03 eurotako dieta ordainduko zaie, egoitzatik kanpo bazkaldu edo afaldu egin behar bada egoerak horrela eskatzen duelako. Ez dute, beraz, b) eta c) ataletako dietarik kobratuko.

8.- Langileak eskatuz edo langile eta zerbitzuaren artean horrela adostu denean bizilekura eramaten baldin bada, ez zaio artikulu honetan aipatutako dietarik ordainduko.

22. artikulua.- Berme pertsonala.

Kontzeptu hau gaur egungo kopuru berberean ordainduko da, eta indarrean dagoen bitartean finko eta aldaezina mantenduko da.

Kontzeptu honen ordainketa sortu zuen hasierako arrazoia desagertzen baldin bada, desagertu egiten da, baita ere, jasotzeko eskubidea.

Berme pertsonalaren kontzeptua kobratzen duten langileek kontzeptu horren 24 hileko kobratzeko aukera izango dute, horren ondoren eskubide hori bertan behera geratuko delarik. Maila igoera, erretiro eta abarrengatik kontzeptu hau jasotzeko eskubidea aukera hori hartu eta 24 hilabete baino lehenago etengo balitz, jasotako diru kopuruaren soberakina deskontatu egingo da. Aukera bera izango dute edozein arrazoi dela eta berme pertsonalaren kontzeptua jasotzera iristen diren langileek.

HIRUGARREN IZENBURUA

ANTOLAKUNTZA ETA LANEKO DENBORA

23. artikulua.- Urteko lanaldia.

Lanean eman beharreko lanaldia, urte osoko zenbaketan 1.592 ordukoa izango da 2005ean, bai «zerbitzu koadroetan» sartuta dauden langileen eta baita «lan egutegien» arabera aritzen diren langileen kasuetan.

Zuzendaritzara atxikitako langileek (idazkariak eta txoferra) behar den ordutegi eta lanaldia beteko dute, indarrean dagoen legediaren arabera. Beraz, kasu berezietan baino ez zaie 11. artikulua aplikatuko.

Koadroetan sartuta ez dauden langileak (zerbitzu orokorrak, mantentze lanak...) astelehenetik ostiralera beteko du bere lanaldia, eta urteko lan-egutegiaren bitartez ezarriko zaio bete beharreko ordutegi zehatza. Mantentze txandaren kasuan, aurretik erabaki zen bezala, astea igande eta astelehen arteko gauean hasiko da.

Zerbitzu Koadroetan sartuta ez dauden langileen kasuan, lan denboraren prestasunak lanaldia luzatzea ekar dezake, zerbitzuaren irizpideen arabera, dauden beharrei erantzun ahal izateko, gehienez 40 ordu urtean, gehienez 3 egun hilean eta gehienez 6 ordu hilean (2 ordu egunean gehienez). Ordu horiek zerbitzuarekin ados jarriz berreskuratuko dira (ordu x ordu), udatik, Aste Santutik eta Eguberritik kanpo. Prestasun edo baliagarritasun hori ez da erabiliko gaueko txandan.

Zerbitzu koadroen barruan sartuta dauden langileen urteko jardunaldiaren garapena honela burutuko da:

- 43 astetan zehar.

- Urteko gainerako epetik, 6 aste oporrak izango dira, eta beste hiru aste urteko gehiegizko zenbaketari eta egunez aldatutako jaiegunei.

Benetan lan egindako orduen urteko zenbaketa burutuko da.

Hitzarmenak indarrean irauten duen bitartean, mantentze lanetako taldeak pixkanaka-pixkanaka Zirkulazioaren esparruan indarrean dagoen laneko erregimenaren antzekoaren barruan sartuko dira, eguneroko zerbitzuaren ziurtapenerako dauden beharrak kontuan izanik.

24. artikulua.- Oporrak.

Oro har, koadroen menpeko lan antolaketa ez duten ETS-ko langile guztiek astelehenetik ostiralerako 25 lanegunetako opor epea izango dute, antzinatasuna eta lanpostua edozein izanda ere.

Koadroen menpe dauden langileentzako opor epea 42 egun naturaletakoa izango da, larunbat, igande eta jaiegunetan atseden hartzen dituztenentzat izan ezik. Hauen opor epea astelehenetik ostiralerako 25 lanegunetakoa izango da.

24.1.- Oporrez gozatzeko era koadroen menpe ez dauden langileen kasuan, urteroko laneko egutegietan garatuko da.

Oporretako poltsa Enpresaren eskariz oporrak urriaren 1 eta maiatzaren 31 bitartean hartu behar direnean bakarrik ordainduko da. Oporrak, gutxienez astebeteko zatietan banatu ahal izango dira, baldin eta zerbitzuaren beharrek hori posible egiten badute. Oporraldia jardunaldiaren berreskuratzearekin bat baldin badator (uda, zubiak, etab.), berreskuratze hori aurretik edo ondoren egin beharko da, Erakundearen eskariz ez baldin bada. Horrela bada, haren kargura joango da.

24.2.- Oporrak urriaren 1 eta maiatzaren 31 bitartean hartzen dituzten koadroen menpeko langileek 197,50 eurotako konpentsazio ekonomikoa jasoko dute OPOR POLTSAren kontzeptupean.

24.3.- Langile guztientzako oporren ordainketa egiterakoan kontzeptu finkoez gain, ondorengo kontzeptu aldakorrak ere izango dira kontuan OPORREN PRIMAn: txartel salmentaren prima, larunbat, igande eta jai egunetako lanaren prima eta lanaldien arteko denboraren prima.

Lanpostu diferentzia ez da oporretan ordainduko, maila altuagoan urteko lanaldiaren gainean lan egindako ordu bakoitzeko ordaintzen delako.

Aurreko paragrafoan aipatutako batez bestekoa oporraldiaren hasieraren aurreko hamabi hilabete naturalak kontuan hartuz egingo da, aurreko urteari dagozkion hilabeteen zenbatekoak ere kontuan hartuz.

24.4.- Koadroen menpe dauden langileen opor egutegiak azaroan barrena ezartzen dira, Zerbitzu mailan, eta Batzorde Iraunkorrak hartuko du parte eginbehar horretan, errotazio irizpidea kontuan hartuz.

24.5.- Enpresan hasi berriak diren langileei dagokienez, plantillan sartu diren egunaren arabera kalkulatutako egun proportzionalak izango dituzte opor.

24.6.- Aldi Baterako Ezintasuna oporraldian.

Egutegian ezarrita dagoen oporraldia haurdunaldia, arrisku haurdunaldiak barne, erditzea, edoskitze naturala edo amatasun baimenak eragindako ABErekin bat egiten duenean, eskubidea dago gozatu ez den oporraldia beste data batean gozatzeko, etenaldia bukatu eta gero, gozatu gabeko oporraldia indarrean egon den urtea pasatuta badago ere.

Egutegian ezarritako oporraldia interesdunak ezarritako aitatasunagatiko kontratua eteteko datekin bat egiten duenean, eskubidea dago gozatu gabeko oporraldia beste data batean gozatzeko, etenaldia bukatu eta gero.

Aldi Baterako Ezintasuna dataz aldatu diren oporraldi edo jaiegunak gozatu baino lehen suertatzen bada, gozamenaren hasiera etentzat ematen da eta dataz aldatzen da.

ABE egoerak oporraldi bakar bati eragiten badio, edo FSR gehi errekuperatutako astea, oporraldi honek hartzen duen aste kopuruak axola ez duela, oporraldia osorik mugituko da beste momentu batean gozatzeko. Kasu hori urtean zenbatuko den epe beraren barruan errepikatu ahal izango da, baina beti ere aurrerago aipatuko dugun bost asteko epemugaren barruan (hau da, eragindako bigarren oporralditik bi aste baino ez lirateke dataz aldatuko).

ABE egoera luzatu egiten bada eta oporraldi bati baino gehiagori eragiten badio, edo FSR gehi errekuperatutako astea (hau da, bi edo hiru aldiri eragiten badio), ABEren barnean dauden opor asteetako bi dataz aldatuko dira.

ABE oporraldia behin hasita suertatzen bada, gozatutako eguntzat hartuko dira ABErekin bat egiten duten egunak, 48 ordutik gorako ospitaleratzearen kasuan edo ABE eragin duen arrazoiaren larritasuna edo izaera Zerbitzu Medikuaren ustez oporraldien gozamena ekiditeko modukoa den kasuetan izan ezik. Kasu bi horietan gozamena eten egingo da eta gainontzeko egunak dataz aldatuko dira.

AEB egoerak direla eta, bere garaian gozatu ez diren 5 opor aste baino ezin izango dira dataz aldatu urtean, AEB horiek gozamen data baino lehenagokoak edo ostekoak izan eta epe bati baino gehiagori eragiten badiote ere. Zenbaketa horretarako, dataz aldatutako jaiegunak eta zenbaketa soberakinagatik sortutako astea barne hartuko dira.

Dataz aldatutako oporraldiak ezin izango dira inoiz ere Aste Santuan eta Gabonetan gozatu.

Alta dagokion urteko zenbaketa aldia bukatu baino lehen ematen den kasuetan, dataz aldatu den epearen gozamena hurrengo urteko epearen zenbaketan sartu hal izango da. Alta zenbaketa aldia amaitu baino lehen ematen ez bada, berriz, dataz aldatu den epea gozatzeko eskubidea galduko da.

Enpresan hasi berriak diren langileei dagokienez, plantillan sartu diren egunaren arabera kalkulatutako egun proportzionalak izango dituzte opor..

Artikulu honetako seigarren puntuko lehen eta bigarren paragrafoko edukia Lan Egutegien menpeko langileei ere aplikatuko zaizkie.

24.7.- Opor egun gehigarria antzinatasuna dela eta. 2009ko urtarrilaren batetik aurrera, erakundean hemezortzi urteko antzinatasuna duten edo urte horretan beteko duten langileek, egun bat libre gehigarria izango dute, baldin eta gaixotasun arruntarengatik AE-IT egoeran sei egun baino gehiago egin ez badute edo sendagileengana joateko baimen ordainduko sei egun baino gehiago jaso ez badituzte eta enpresaren absentismo orokorra helburuen araberako ordainketa sistemaren barruan helburu gisa ezarritakoa baino handiagoa ez baldin bada.

Egun hori honako baldintza hauen arabera hartu ahal izango da:

- Astelehenetik ostiralera hartuko da, Aste Santutik eta Gabonetatik kanpo.

- Langileak aurretik hala eskatuta eta Zerbitzuak adostasuna eman ondoren hartuko da.

- Urte naturalaren barruan baino ezin izango da hartu.

25. artikulua.- Plantilla.

ETS-ko plantillari dagokionez, ondorengoa ezartzen da:

- ETS-ko plantilla, plantilla teorikoaren eta errealaren artean desfaserik izan ez dadin, dinamikoa izango da, une bakoitzean teknologia berriei, antolakuntza sistemei, ustiapen bitarteko berriei, zerbitzuen eskaintzaren ondoriozko aldaketei eta abarrei egokituta egongo delarik.

Zentzu honetan, erreferentzia plantilla azkenik negoziatu dena izango da, gertatutako aldaketak eta bere garapena behar bezala baloratu egin beharko delarik, modu horretan une bakoitzean dagoen plantilla erabaki ahal izateko.

Aurrekoaz gain, plantillaren bolumenak urtean behin berrikusiko dira, adostutako lanaldira eta bere kalkuluan eragina duten gainontzeko faktoreetara egokituz. Bere garapen naturaletik sortutako plantilla bolumen minimo bat mantenduko da.

- Koadroen menpeko plantilla, une bakoitzean eta zerbitzuaren beharren arabera, eragin guztiekin, baita sor daitezkeen lan-baldintzen aldaketetarako ere, Batzorde Iraunkorraren ordezkaria den Koadroen Batzordeak erabaki eta onartzen duena izango da.

- Gaixotasunek eta lan istripuek eragindako absentismoa bakarrik hartuko da kontuan plantilla dimentsionatzerako orduan.

- Koadroen menpe ez dagoen plantillari dagokionez, une bakoitzeko beharren arabera zehaztuko da eta Batzorde Iraunkorrak onartuko du.

- Inbertsioak onartzeko orduan eta teknologia berriak edo ustiaketa bitartekoak sartzeko egin beharreko ikerketak egin ondoren Lan Instrumentazio Batzordeak plantillan izan dezakeen eragina aztertuko du eta horren ondorioz jasoko dituzten langile guztientzako prestakuntza plangintzak ezarriko ditu.

- Hitzarmenaren sinaduran, bi alderdiek bitarteko propioekin azpikontrataturiko lanak burutzearen bideragarritasuna aztertzeko konpromisoa hartuko dute. Adostasuna lortuz gero, epeak, beharrezko bitartekoak eta lan horiek aurrera eramateko baldintzak ezarriko dituzte.

Langileak soberan egongo balira eta plantillan sartzeko modurik ez, lanpostua betetzeko orduan lehentasuna izango dute ETS-n egin daitezkeen langileen kontratazioetan edo zerbitzuen azpi-kontratazioetan.

- Hitzarmenak indarrean irauten duen bitartean, eta abagune homogeneoetan, plantillan, hitzarmena sinatzen den unean dagoen plantilla osoa eusteko bermea ezartzen da (264 pertsona).

26. artikulua.- Soberan dauden langileen baldintzak.

1.- Soberan dauden langileen zehaztapena.

Aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, bere lanpostua desagertu egin delako edo bere kategoriari dagozkion funtzioak ezabatu egin direlako bere lan-egoitzan lanpostuaren plantillan tokirik ez duten langileak soberan daudela erabakiko du Enpresak.

Langileen legezko ordezkariek erabaki hori onartuko ez balute, hamabost (15) egunetako negoziaketa epea irekiko litzateke.

2.- Soberan dauden langileen betebeharrak eta eskubideak.

Soberan dagoen langileria antzeko edozein lanpostutan sor daitezkeen hutsune guztien eskatzaile tazitua izango da.

Antzeko lanposturen batean hutsunerik egongo ez balitz, bere soldata maila bereko edo baxuagoko hutsuneak eskainiko zaizkio.

Egoitza desberdinetan hutsuneak daudenean, soberan dagoen langileak norako berria aukeratzeko eskubidea izango du, eta ohiko egoitzatik gertuen dagoen hutsuneari dagokion lekualdatze kalte-ordaina jasoko du.

Era berean, soldata maila desberdinetako hutsuneak daudenean, maila berria aukeratzeko eskubidea izango du. Eskubide hau betetzerakoan jatorrizko lanpostuaren antzeko maila bat aukeratuz gero, jatorrizko mailaren ordainketa kontzeptu finkoak mantenduko dira. Aukeratutako lanpostuaren maila jatorrizkoaren antzekoa ez baldin bada, jasoko duen soldata eskala berriaren araberakoa izango da, eskalen arteko diferentzia bezalako diru kopurua gehituta. Kontzeptu finko guztiak barne egongo dira eta diferentzia hori betirako mantenduko da, maila igoera bat gertatzen ez bada, behintzat. Orduan, diferentzia hori jaitsi egingo da dagokion diru kopuruan.

Langileak hutsunerik ez betetzea erabakiko balu, Erakundeak hutsik dagoen lanpostu batera destina dezake, azken paragrafoan jasotako tratamendu ekonomikoa aplikatuz.

Elkartze horiek lehentasuna izango dute beti borondatezko leku aldatze eta maila igoeren aurretik, eta kasu bakoitzari dagokion lanbide birmoldatzearen bitartez burutuko dira.

Horretarako bere gaitasuna erakutsi beharko du prestakuntza epe baten ondoren. Gaitasunik erakutsiko ez balu, bere trebetasunekin bat datorren lanpostu bat emango litzaioke.

Langilea bere lanpostua aldatuz beste leku batean sartua izan baldin bada, aurreko egoerara itzultzeko eskubide osoa izango du jatorrizko egoitzan hutsuneak sortzen direnean.

Itzulera bost (5) urte igaro ondoren egiten bada, gaitasun azterketa bat gainditu beharko du hutsunea betetzeko gai dela erakusteko.

3.- Lehentasuna.

Soberan dauden langileak zeintzuk diren erabakitzeko eta leku aldaketetarako ondoren agertzen den kategoria, espezialitate eta egoitza lehentasun ordena hartuko da kontuan:

- Kategorian antzinatasuna.

- Erakundean antzinatasuna.

- Kategoria eskuratzeko probetan lorturiko Puntuazio ordena.

Esan daiteke langilea soberan dagoela bere lanpostuan soberakina egonik langileak bere borondatez soberan jartzea erabakitzen baldin badu, kontuan izan gabe bere egoera lehentasunezkoa den ala ez, eta erabaki horrekin lanpostu horretan dauden gainerako langileek kalterik jasotzen ez baldin badute.

LPB arrazoiengatik lanbide kategoria batean sartutako langileentzat kategorian antzinatasuna zuzentzeko sistema bat adostuko da.

4.- Kalte-ordainak.

Langile bat leku aldaketa bat egitera derrigortzen bada, horrek sortutako gastu eta galerak konpentsatzeko kalte ordaina jasotzeko eskubidea izango du.

Leku aldaketarengatik ematen den kalte ordainaren eskubidea eta diru kopurua lehengo lan egoitzaren eta bere ohiko bizilekuaren artean dagoen distantziarekin lotuta egongo da, azken horren eta bere lan egoitza berriaren arteko distantziarekin alderatu eta gero.

Kalte ordaina 1.427,70 eurotakoa izango da ezarritako distantzien alderaketak gutxienez 4 kilometro urruntzea eragiten duenean, eta km. edo frakzio bakoitzeko 285,14 euro gehiago, gehienez 7.845,48 euro ordainduko direlarik.

Salbuespen gisa, horrela zenbatutako urrunketa 4 km-z azpikoa baldin bada, kalte ordaina jasotzeko eskubidea izan dezake, leku aldaketarekin langileari galera objektibo bat sortzen bazaio. Orduan kalte-ordainaren kantitatea lehen aurreikusitako kalte-ordainekiko egokitasun eta proportzionaltasun irizpideak erabiliz jarriko da indarrean. Dena den, gehienezko muga 4 kilometroetarako ezarritako kopurua izango da.

Desadostasuna egonez gero, 1990eko ekainaren 22ko gatazka kolektiboen erabakitzerako borondatezko prozeduren Akordio Interkonfederalaren arbitraia-prozedurara (Preco II) joko da horren gainean erabakitzeko.

Precora gatazka kolektiboak erabakitzeko bakarrik joko da, ez baita ulertzen banakako gatazkak erabakitzeko prozedura bezala.

Lekualdaketak bizitoki aldaketa eskatzen badu, Enpresak lehen aipaturiko kalte-ordainez gain, bizitzeko egokitasun eta tokitasun baldintzak betetzen dituen doako etxebizitza bat erraztuko du.

Etxebizitzarik ezean, Enpresak 14.265,34 eurotako kalte-ordaina emango du lekualdaketa 40 kilometrotik gorako toki batera egiten baldin bada eta 7.132,66 eurotakoa distantzia 20 eta 40 kilometro artekoa baldin bada.

Etxebizitza aldaketa eskatzen duten leku aldaketetarako ezarritako zenbatekoei % 20 gehiago gehitu behar zaie langilearen kargu dagoen senitarteko bakoitzeko, gehienezkoa % 100 izanik.

Halaber, haltzari, arropa eta bestelako tresnen garraiorako eskubidea izango dute Enpresak bitarteko eta kostuen inguruan aurretik baimena ematen badu eta gastu horien beharrezko frogagiriak erakutsiz. Lehen aipaturiko gehitzeak sendia benetan etxez aldatu dela era sinesgarrian probatzen bada bakarrik ordainduko dira.

Lekualdaketa kolektibotzat joko dira egoitza berbereko 25 langile baino gehiagok egiten badute, bere lanpostuen multzoa beste egoitza batera eraman delako, norako berria hautatzeko aukerarik izan gabe.

Lekualdaketa honen tratamenduak, beraz, izaera berezia izango du eta negoziaketa bat burutu beharko da aurretik Batzorde Iraunkorrarekin, honek artikulu honetan jasotzen diren baldintza ekonomikoak izango dituelarik erreferentzia moduan.

Soberan dagoen langileak artikulu honetan aurreikusitako elkartze baldintzak onartuko ez balitu, indarrean dagoen legediaren arabera jokatuko da.

27. artikulua.- Borondatezko lekualdaketak.

Hutsik dauden lanpostuak aukeratzerako orduan, kategorien lerro-zerrendan ezarritakoaren arabera egingo da. Lerrun zerrendaren puntuazio hurrenkera honen araberakoa izaten da:

- Kategorian antzinatasuna.

- Erakundean antzinatasuna.

- Kategoria eskuratzeko probetan lorturiko Puntuazio ordena.

LPB arrazoiengatik lanbide kategoria batean sartutako langileentzat kategorian antzinatasuna zuzentzeko sistema bat adostuko da.

28. artikulua.- Lanpostuen estaldura.

28.1.- Arau orokor gisa, bete gabe dauden lanpostuak barne promozio prozedurak erabiliko dira, Enpresan lanpostu finkoa duten langileen artean. Horrela, lanpostu bat bete behar denean lehentasuna izango du barne promozioak langile berria hartzearen aurrean.

10. mailako lan kategorietan dauden lanpostuak Enpresa Zuzendaritzaren izendapen librez beteko dira. 9. mailan dauden lan kategorietako hutsuneen % 50 izendapen librez beteko dira eta beste erdiak lehiaketa-oposizio bitartez, espezialitatea bat edo beste izanik ere.

Lanpostuak eskuratzeko aplikatu beharreko lehentasun ordena honako hau da:

a) Erabateko Ezintasun Egonkor egoera galtzeagatik itzulerak.

b) Soberakinen itzulerak.

c) Egokitzapenak urritasuna dela eta.

d) Soberakinen itzulerak.

e) Borondatezko leku aldaketak.

f) Azterketak gainditu arren lanpostu finkorik ez dutenak, Itxarote Zerrendan daudenak.

g) Lanpostuen Sailkapen sistema berriaren aplikazioa.

h) Lehiaketa-Oposizioaren emaitza.

i) Trukeak.

Lanpostuz igotzeko prozesuetan, erakundeak prestakuntza eta oinarrizko gaitasuna lortzeko ikastaroak antolatuko ditu.

Tituludun teknikariek sei hilabeteko frogaldia izango dute, eta gainontzeko langileek lau hilabetekoa izango dute, bai kontratu finkoa duten langileek eta bai aldi baterako kontratua dutenek.

28.2.- Hutsik dauden lanpostuak betetzeko araudia.

Prozeduraren ezaugarriak.

Prozedura honetan barneko itxaron zerrendak (lanpostu gabeko gaindituak) eta kanpoko langile-zerrendak eduki behar dira. Beraz, lanpostu huts amortiza ezina dagoenean, zerrenda horiei esker, lanpostu horretan ahalik eta azkarren langile bat jarriko da, eta, aldi berean, lanpostu huts hori beteko duen langileak husten duen lanpostua ere beteko da.

Halaber, kanpoko langile-zerrendak ere egingo dira, eta horrek aldi baterako kontratuak zuzenean egitea ahalbidetuko du, unean uneko beharren arabera.

Jarraitu beharreko irizpideak:

Ondoren, jarraitu beharreko oinarrizko irizpideak adierazten dira.

Beharrezkoa da horrela abiatzea, izan ere, aurreikuspenen arabera, LBP-aren aplikazioak aldaketa berriak sartuko baititu.

Aurretik aipatu diren oinarrizko irizpideak honako hauek dira:

1.- Datozen bi urteetan, ziur aski bete behar izango diren lanpostuak lortzeko deialdiak argitaratuko dira, lanpostu hutsik egotea ez da beharrezkoa izango.

Lanpostuak hutsik badaude, oro har, lanpostuak betetzeko deialdiak argitaratuko dira ez da derrigorrez oposaketa-lehiaketaren bidez egingo, salbu langileen egoera dela-eta, hurrengo lanpostuen garapenean deialdia ez argitaratzea erabakitzen denean.

2.- Deialdi bakoitzaren hautaprobak burutu direlarik, emaitzak argitaratuko dira, eta behin-behinekoz, lanpostu gabeko gaindituak izango dira. Egoera horrek bi urteko iraupena izango du, emaitzak argitaratu diren egunetik zenbatzen hasita. Bi urteko epea igaro denean, deialdi berrietan parte hartzea beharrezkoa izango da.

3.- Lanpostuak beteko dira, lehendabizi, indarrean dagoen araudiak zehazten dituen lehentasuneko irizpideen arabera, eta, gero, lanpostu gabeko gaindituekin -zerrendako hurrenkera jarraituz-. Zerrenda ordenatuko da azterketa guztietan lortutako puntuen arabera.

Lanpostu gabeko gaindituren bati bizi den probintziako lanpostu bat eskaini eta lanpostua nahi ez badu, uko egin diola ezarriko da. Lehendabizi, lanpostu gabeko gainditu guztiei lanpostu hori hartzeko aukera emango zaie, baina aukeran lehentasun gutxiago izan dutenez, lanpostua nahi ez badute, ez dute uko egingo, baizik eta zerrendako azken postura jaitsiko dira.

Behin behinekoz, funtzio garrantzitsuagoak egin behar diren lanpostuak bete behar direnean, lanpostu gabeko gaindituei emango zaie horiek betetzeko lehentasuna.

4.- Lanpostu gabeko gaindituen zerrenda indarrean dagoen bitartean, Laneko Osasun Sailak itxaron zerrendan dauden lanpostu gabeko gaindituei osasun-azterketak egiteko eska dezake.

Baldintzapeko gainditua lortu bada, 3 hilabeteren buruan -beste 3 hilabete gehiago ere luza daiteke- baldintzapekoa ez den gainditua lortu behar da.

Epe horren bitartean, ezin izango dira hutsik dauden lanpostuak hartu. Baldintzapeko egoera desagertzen bada, kudeatzaileak itxaron zerrendako hurrenkera mantenduko du. Baldintzapeko egoera hori ez bada desagertzen, langile horri itxaron zerrendatik kanporatuko zaio.

5.- Bi urte baino arinago, lanpostu gabeko gaindituen zerrenda agortzen bada, hutsik dauden lanpostuak itxaron zerrendako langile hasi berriekin beteko dira.

6.- Gaur egun kategoria berean dauden lanpostuek, behin LBP aplikatuta, soldata ezberdinak baldin badituzte, kategoria ezberdinetakoak balira hartuko dira. Hau da, soldata bateko edo lerro-zerrendako lanpostu batetik gorago dagoen beste batera lekualdatzeko, oposizio-lehiaketa egin beharko da.

Soldata bateko edo lerro-zerrendako lanpostu batetik beherago dagoen beste batera lekualdatzeko, borondatezko aukera denean, hartuko den lanpostu-mailari dagokion soldata jasoko da.

Borondatezko leku aldaketa kategoria bereko lanpostuen artean baino ezin izango da egin.

29. artikulua.- Zerbitzu koadroak.

Zerbitzu koadroek, haien menpe dauden Erakundeko langileen lan erregimena ezartzen dute. Honako printzipio hauen arabera eratuko dira:

1.- Urteko zenbaketa.

Lanaldiaren zenbaketa urte osoan hartuko da kontuan, eta ezarritako lanaldia bete beharko da. Koadroetan dauden langileek urteko lanaldia modu efektiboan beteko dute. Urteko zenbaketa 52 astetan itxiko da, eta ekitaldiaren hasierako eta amaierako data taldeen arabera ezarriko da, Opor Koadroen egunen arabera (Trena, Errepidea, Tranbia, Funikularra, etab.). Garai hori ez da zertan bat etorri behar urte naturalarekin. 52 aste direnez (364 egun), urte naturala (365 egun) izan beharrean, Koadroen menpe dagoen langileak urtean egin behar duen ordu kopurua («Urteko zenbaketari» dagokionez) urte horretarako markaturikoa izango da, batez besteko lanegunaren orduak kenduta. Urte bisustuetan, batez besteko lanegunaren orduak birritan kenduko dira.

Zerbitzu koadroek erabakiko dute urteko lanaldiaren garapena, negoziaketa bakoitzean ekoizpenaren beharretara egokituz. Lanean emandako asteetan burututako lana langile bakoitzaren Urteko Zenbaketara eramango da, eta bertan bilduko dira lan egindako orduak, zerbitzuaren beharrak direla eta luzapenaren edo aldaketaren ondorio direnak barne.

Zerbitzu koadroen menpe dagoen langileen kasuan astean behin, bi astean behin, hiru astean behin, lau astean behin edo hilean behin egiten den zenbaketari eusten zaio, asteko +/- 1 orduko marjinarekin astean (adibidez, hiru asteko epean +/- 3 orduko marjina). Desbideraketa horiek, gutxi gorabehera, 12 astez behin erregularizatuko dira. Horren arabera, Hitzarmenetik kanpo geratzen dira 6 ordutik beherako Eguneko Lanaldiak.

Aldi Baterako Ezintasun kasuan:

- Zerbitzu bat grafiaturik baldin badago, grafiaturikoa konputatuko da.

- Absentismoko aste osoa baldin bada, batez besteko asteko lanaldia hartuko da kontuan. Aldi Baterako Ezintasunetik aste erdian itzuliz gero, larunbat eta igandean atseden eguna izango da, eta Aldi Baterako Ezintasuna izandako egunak 7 ordu eta 24 minututan konputatuko dira.

Absentismo lanaldi solteen kasuan, maila teorikoa Koadroetan 7 ordu eta 24 minutukoak izango da, eta haren iraupena benetan egindako txandaren iraupenarekin erregulatuko da, Urteko Zenbaketaren arabera erregistratu ahal izateko..

Zerbitzu amaierako urteko zenbaketa honela arautuko da:

- Zenbaketa Erreala Urteko Lanaldia baino urriagoa baldin bada, harekin erregularizatuko da, eta hurrengo Urteko Zenbaketaren hasierako saldoa = 0 izango da.

- Zenbaketa Erreala Urteko Lanaldia baina handiagoa baldin bada, 52 asteko epearen amaieran izandako ordu gehikuntza hurrengo urteko zenbaketatik kenduko da, eta lanegun horiek Aginte Postuarekin adostuz hartuko dira, eta akordiorik gertatzen ez baldin bada, Ikuskapenak ezartzen dituen egunetan, ekaina eta iraila artean (ez da diru kopururik jasoko egun horietan hartutako egunen truke).

Zenbaketatik gora egindako lanorduen ordez atseden lanorduak hartzeko prozesua orduz ordu egingo da, lan egiten ez den grafiatuaren arabera, eta Absentismo asteak direnean, aste batekin batezbesteko aste bakoitzeko.

2.- Prestasuna.

Zerbitzuaren beharrak direla eta, Enpresak, derrigorrezko izaeraz, langile eta urte bakoitzeko 5 urteko atseden egun lan egin behar direla erabaki dezake, gehienez 2 egun hilabete bakoitzeko. Erakundeak honako hauek eskatu ahal izango ditu:

a) Atsedenaldi laburretan, bi egunetik bakarra har dezake, txanden jarraipena errespetatzen ahaleginduz, atsedenerako dagoen 36 orduko aldia gutxitu arren.

b) Atsedenaldi luze batean, atsedenaldiko lehen edota azken eguna.

Egun horietan lanean egindako orduak Urteko Zenbaketari gehituko zaizkio, eta langileak Ikuskaritzarekin ados dezake lanorduetatik kanpo lanean egindako soberako orduak urteko beste garai batzuetan atseden hartzea. Akordiorik egongo ez balitz, atsedenaldia Ikuskaritzak ezartzen dituen egunetan hartuko da, ekaina eta iraila bitartean (ez da diru kopururik jasoko egun horietan hartutako egunen truke). Larunbateko, igandeko eta jaiegunetako atsedenaldietan lan egiteko prestasuna borondatezkoa izango da, eta langileak erabakiko du ordu horiek ordaindu egingo zaizkion edo Urteko Zenbaketan sartuko diren.

Zerbitzuak erabakitako Zerbitzu Koadroetako atseden egun bakoitzeko, langileak 25,58 euro jasoko ditu Atseden Prestasun Prima gisa, eta diru kopuru horren barruan dago, jada, txanda aldaketa. Prestasuna gaueko edozein zerbitzu betetzeko eskatuz gero, Atseden Prestasun Primak 38,78 eurotako balioa izango du.

Zerbitzuak atseden eguna lan egin behar dela jakinaraziko dio langileari egin beharreko txanda edo zerbitzua baino 3 egun lehenago, eta langileak zerbitzua burutzeko derrigortasuna izango du, oso arrazoi indartsuak ez baldin baditu. Jakinarazpena epe laburragoan egingo balitz, langileak, lehengoa aldian, zerbitzua ez egiteko aukera izan dezake, baina berriro ere, hilabetearen barruan, horrela gertatuko balitz (epea 3 egun baino gutxiagokoa) zerbitzua burutzeko derrigortasuna izango luke.

Zerbitzuaren ekimenez, langile batek bere borondatez atsedenaldia hartzen baldin badu, bere txandan lan egin beharrean, 25,58 euro jasoko ditu, aurreko atalean adierazitako kontzeptu berarengatik.

Aurreko idatz-zatietan adierazten diren aldaketek, Atseden Prestasun Primaren ordainketa dakartenak (prestasuna edo atsedenaldien itzulketa Zerbitzu Koadroetan), ez dira inoiz konputatuko Hitzarmen Kolektibo honetako 13. artikuluan ezarritakoetarako.

Jaieguna ez den txanda dagokion langileak atseden eguna izango du egun horretan. Enpresak derrigorrezko prestasuna urtean bi jaiegunetan baino ezin izango du eskatu, eta betiere egun horretan lan egitea ez dagokion langile batek beteko du txanda hori. Langile horietako batek jaiegunean lan egin beharko balu, lan egindako egun hori derrigorrezko lanegunen mugarako hartuko da kontuan (2 egun hilero, 5 egun urtero), baina laneguna izango balitz hartuko da. Jaiegun horietako datak maiatzaren bata eta egoitza bakoitzean behar den aurrerapena (urtea amaitu aurretik) jakinaraziko den beste jaiegun bat izango dira.

3.- Eguneroko lanaldi arrunta bederatzi ordukoa izango da gehienez. Gainontzeko zerbitzu koadroen negoziazioan gehienezko hori gainditzeko egon daitekeen komenientzia edo interesa eztabaidatu ahal izango da lanaren antolakuntza, produktibitatea, atsedena eta abar kontuan hartuz. Geltokietan 30 minututan luzatu ahal izango da gehienez lanaldia.

4.- Zerbitzua hartu eta gainontzeko betebeharren aurretik operazioak egiteko behar den denbora eta lana uzteko behar den denbora lanaldi bezala hartuko da Araudi Nazionalak definitzen duen moduan.

Denbora horren finkapena bi alderdien adostasunez egingo da.

Akordiorik ez bada lortzen, Batzorde Parekidera eramango da eta, beharrezkoa bada, Precora.

5.- Etengabeko lanaldia betetzen duen langileak 15 eta 30 minutu arteko iraupeneko atsedenaldi bat izango du, 3. eta 6. orduaren artean ahal bada.

Atsedenaldi hau lanordu bezala hartuko da.

Geltokietako langileek koadroan grafiatu gabeko atsedenaldia izango dute lanaldian, 20 minutukoak batez beste, baina une oro zerbitzua egiteko prest egon beharko dute.

Aurreikusi gabeko arrazoiengatik atsedenaldi osoa edo zati bat hartu ezin baldin bada, ez da inolako ordainketa ekonomikorekin konpentsatuko.

6.- Astero etengabeko egun eta erdiko atsedena ziurtatuko da; eta 12 ordukoa lanaldien artean eta, hau beteko ez balitz, lanaldien arteko denboraren priman aurreikusitakoa jarriko litzateke indarrean. Zenbaketari dagokionez, lege-irizpideak aplikatuko dira.

Ahalik eta gehienetan atsedenaldi hori betetzen dela ziurtatzeko asmoz, asteko txanda aldaketa larunbatetik igandera bitartean egingo da edo, eta bestela, egunik aproposenean.

7.- Urteko zenbaketan asteko atsedena ziurtatuko da, gutxienez heren bat asteburuetan. Asteburutzat igande osoa eta larunbat arratsaldea edo astelehen goiza ulertzen dira.

8.- Zerbitzu koadro bat burutzeko langileria zerbitzu eskaintzaren behar operatiboek eskatzen dutena izango da kontuan. Honi absentismoa betetzeko beharko den langileria eta zerbitzurako erreserben prestasuna gehituko zaizkio.

Langileria honen dimentsionatzea eta bere arauketa koadroen arabera ondorengo irizpideak jarraituz egingo da:

- Ustiapen tramu bakoitzean behar den langileria, aurreko urtean enpresan egondako absentismo globalaren indizeak adieraziko du, kasu honetan gaixotasunak eta lan istripuak sortutako absentismoa bakarrik kontuan hartuz.

- Absentismorako aste osoen aurreikuspenetan asteen kopurua finkatuko da.

- Absentismo lanaldi solteen kasuan eta zenbaketak biribiltzeko, bere iraupena finkatuko da.

- Esku lan aurreikuspen horien garapena ostiraleko 14:00ak baino lehen emango da jakitera lan zentroetan. Behin lanaldi bat zehaztu eta gero eta absentismoaren heterogeneotasuna dela eta, atsedenaldiaren aldaketa edo goizeko lanaldien aldaketa, hau da, txanda aldaketaren bat gertatuko balitz, 8,26 eurotako prima batekin konpentsatuko da, txanda aldakuntza edozein izanda ere, Txanda aldaketa Prima gisa.

9.- Egokitu zaion txanda ezingo duela bete ikusten duen edozein langilek edo txanda horretan absentismo lanaldidun atsedenaren ondoren sartzen bada, dagokion Aginte Postura deitu beharko du derrigorrez, zerbitzua ez duela beteko adierazteko edo egin beharko duen lanaldia zein izango den jakiteko.

Betebehar hau betetzeko zailtasun handiak baldin badaude eta dagokion zerbitzuari aurretik jakinarazi baldin bazaio, ordezkapen prozedura bat ezarriko da.

10.- Lanaldiaren kanpoko zerbitzurik gabeko bidaiak hainbanapen moduan ordainduko dira.

11.- Koadroak ondorengo sarrera eta irteera ordutegi mugak kontuan hartuz egingo dira:

a) Arau orokorra.

Goizez 5:15 15:00

Arratsaldez 13:00 23:30

b) a) ataleko Arau Orokorraren salbuespen gisa, gaindituak izan daitezke muga horiek txanden osotasunaren % 20an, sarrera orduaren muga 4:30etan eta irteerakoa 0:00etan markatuz.

Ataleko salbuespenean dauden ordutegi mugak dituzten langile guztiek, eta baita Hitzarmen honek eragindako langileek, gaueko txandetan aritzen direnean, 8,74 euro jasoko dituzte 2008an. Diru kopuru hori lanegunen arteko denbora prima gisa ordainduko da.

12.- Lan egindako lanaldi zatitu bakoitzetik, agenteak konpentsazio ekonomia aukeratu ahal izango du 65.a) artikuluan biltzen denaren edo hainbanapen orduaren prezioa eta ordutan baloratutako lanaldiaren bi aldeen arteko etenaldi denbora biderkatu, eta etenaldi normala suposatzen den ordu eta erdi kendu eta gero ateratzen den kopuruaren artean.

Atal hau zerbitzu koadroen hurrengo negoziaketetatik sortutako lanaldi etenetan jarriko da indarrean.

13.- Gauez lanak burutzeko, egun horretako langile beharrik ez dagoelako, txanda erregular batekin bere jarduera egin ezin ez duten absentismo txandak izenda daitezke.

14.- Zerbitzu Koadroetan larunbat eta igande arteko gauetan burutu beharreko gaueko zerbitzuak beteko dira. Ukitutako langileek ondoren zehazten diren tratamenduetariko bat aukera dezakete:

- Zenbaketa, gehi 170 euro gau bakoitzeko. Kopuru honen barruan, sortarazi daitezkeen Hitzarmeneko kontzeptu aldagarri guztiak daude..

- Zenbaketa, gehi sortarazi daitezkeen Hitzarmeneko kontzeptu aldagarriak. Horretaz gain, hurrengo urteko udan atseden egun bat hartuko da, Aginte Postuarekin edo zerbitzuaren arduradunarekin adostu beharrekoa.

15.- Koadro barruan dauden gaueko zerbitzu bereziak.

Gaueko zerbitzu bereziak (Aste Nagusia, Jaiegun bezperak, herrietako jaiak, inauteriak eta abar), Zerbitzu Koadroetan sartuko dira. Horrela, dagokion lanaldi bakoitzerako lan egunak edo asteak tarteka edota Koadroaren amaieran gehituko dira, Hitzarmenak ematen dituen baliabideak erabiliz.

Abenduaren 24 eta 31 kanpo geratzen dira beren beregi.

Gaueko Zerbitzu Berezien aurreikuspena aurreko urtean aurkeztuko da, abenduan. Aurreikusita ez dagoen Gaueko Zerbitzu Berezia burutu behar izanez gero, alderdi sozialari jakinaraziko zaio, zerbitzuen artean sar dezan.

Egun zehatzak ezagunak izateagatik, burutu beharreko lanaldiak koadroetan sartzea posiblea izanez gero, denboraldi bakoitzeko koadroen hasiera egunaren aurretik burutuko dira, edota, bestela, Gaueko Zerbitzu Berezia burutu baino hilabete eta erdi lehenago.

Zerbitzu hauek betetzeko, ondoren zehazten diren lehentasun irizpideak jarraituz beteko dira:

a) Denboraldi horretarako Zerbitzu Koadroak izendatutako langileak.

b) Absentismoko langileak edota txandarik ez dutenak (langile finkoak edota lan-poltsakoak).

c) Astelehenetik ostiralera bitarteko derrigorrezko prestasuna.

d) Borondatezko langileak.

Gaueko Zerbitzu Berezi hauek betetzeagatik, Zenbaketa alde batera utzita, ondoren zehazten den konpentsazioa jasoko da:

Jaiegunetako bezperak = 93,09 euro

Gainerako egunetan

(jaiegunak barne) = 65,36 euro

Prima hau jasotzen denean, kontzeptu aldagarri guztiak barneratuta daude, Atseden Prestasuna Prima izan ezik.

Gaueko Zerbitzu Bereziak Zerbitzu Koadrotzat hartzeak, zera esan nahi du, zerbitzu hauetarako prestasuna erabiltzea posiblea dela. Bestalde, Gaueko Zerbitzu Bereziak betetzeko Derrigorrezko Prestasunagatik dauden 5 egunetatik bat eskatu ahal izango dela adostuta dago.

30. artikulua.- Errotazioa.

Errotazio irizpide bat jarraituko da lan txandak, oporrak eta abar banatzeko orduan, horrela, denbora epe zehatz batean lan mota berdina duten langile guztiak antzeko egoeretatik igaroz.

31. artikulua.- Prestakuntza.

Erakundearen Prestakuntza Planak Erakundeko alor bakoitzean hautematen diren beharrak ikusi ondoren burutuko dira, eta erakundeko alor bakoitzeko arduradunek eta langileek parte hartuko dute.

Edozein Prestakuntza Plan ezarri aurretik, Batzorde Iraunkorrari jakinarazi beharko zaio.

Langile eta urteko 10 ordu emango dira, Plangintzan azaldutako prestakuntza jardueretan parte hartuko duten erakundeko langileen kolektiboen artean banatuak.

Lanaldi teorikotik kanpo egiten diren prestakuntza orduak, promozioekin, maila igoerarako prozesuekin erlazionaturikoak edo langilearen borondatez egindakoak izan ezik, Urteko Zenbaketari dagokionean lan egindako ordu gisa zenbatuko dira.

32. artikulua.- Lan Osasuna.

Lan osasunaren arazoari aurre egiteko, inbertsiotarako araututako aurrekontuaren zati bat hartuko da eta Zuzendaritzak eta ordezkari sindikalek banatuko dute Lan Osasunaren Batzordearen bidez lehentasuna duten helburuak erabaki eta gero.

Langileek urtean behin osasun azterketa bat egiteko eskubidea izango dute. Zirkulazioaren segurtasunarekin zerikusia duten lanpostuetan beharrezkoa izango da osasun azterketa hori egitea langileen osasun egoera egiaztatzeko, horrela Lan Osasunaren Araudia betez.

Azterketa hori lanalditik kanpo egingo da, horren truke 38,34 euro ordainduz. Bi alderdiek adostuko dute hilabeteko epean azterketaren data.

Halaber, prebentzio azterketak ere egingo dira, ikusmen, alkoholemia, entzumen eta droga gehikerian arreta berezia jarriz. Nahi adina eta nahi den erara egingo dira.

Azterketa hauek egin eta osasun zerbitzuek zirkulazioaren segurtasunean eragina izan dezakeen elbarritasunen bat aurkitzen baldin badute, Lan Osasunaren Araudian aurreikusitakoa aplikatuko da. Haurdun dauden langileek ere eska dezakete tratamendu hau aldi baterako.

Enpresako osasun saileko langileek Derrigorrezko Gaixotasun Aseguruaren errezetetan botikak agintzeko baimena izango dute, Osasun Enpresa Zerbitzuen Araudiaren 53. artikuluan ezartzen denaren arabera.

33. artikulua.- Egiturazko aparteko orduak eta presentzi denborak

A) Egiturazko orduak.

Ondoren zehazten dira egiturazko aparteko orduak zeintzuk diren:

a) Ustekabeko eskaerak edo garraio bereziak betetzeko behar direnak.

b) Produkzioko puntako epeen ondorioz sortutakoak.

c) Ustekabeko ausentziak betetzeko behar direnak.

d) Garraio zerbitzua burutzerakoan zerbitzu hori aurrera eramaten uzten ez duten material edo instalakuntzetan sortutako kalteak edo matxurak aurrezaindu edota konpontzeko beharko direnak.

e) Atzerapen edo antzeko arrazoiek sortutakoak.

f) Txanda aldaketen ondorioz sortutakoak.

g) Zerbitzurik gabeko bidaiek sortutakoak.

h) Eta, orokorrean, ET / FVren ihardueraren izaeratik deribatutako egiturazko zirkunstantziak direla eta behar diren aparteko orduak.

B) Presentzia denbora.

Ondorengo arrazoiak dira presentzia denbora:

a) Itxaron denbora eta espektatiba denbora.

b) Guardia zerbitzuak.

c) Zerbitzurik gabeko bidaiak.

d) Matxurak eta gorabeherak.

e) Bidaiak iraun bitartean egiten diren bazkariak.

f) Langilea enpresaren esanetara egoten den antzeko egoerak.

Presentzia orduek ez dute eraginik izango aparteko orduentzako lege mugan, nahiz eta bere ordainketa aparteko orduen prezioan egin, hainbanapen orduaren prezioan ordainduko diren zerbitzurik gabeko bidaiak izan ezik.

HIRUGARREN KAPITULUA

BAIMENAK, ESZEDENTZIAK ETA JARDUNALDI MURRIZKETAK

BAIMENAK

34. artikulua.- Baimenen araudia.

1.- Hitzarmen honen eraginpeko langileek ordaindutako baimena hartzeko eskubidea daukate, behean adierazten diren denbora eta arrazoiak direla eta:

a) Amatasunagatiko eta edoskitzeagatiko baimena.

b) Aitatasunagatiko baimena.

c) Ume ordea hartu eta adoptatzeagatiko baimena.

d) Norbera edo senitartekoak ezkontzeagatiko baimena.

e) Senitartekoen gaitz larri edo heriotzagatiko baimena.

f) Ezinbestean bete beharreko eginkizun publikoak edo norberarenak betetzeko baimena.

g) Ohiko etxebizitza utzi edo aldatzeagatiko baimena.

h) Sindikatuak edo langileak ordezkatzeko funtzioak egiteko baimena.

i) Lanpostuko eginkizunekin zuzeneko lotura duten ikasketak egiteko baimena.

j) Lanpostuko eginkizunekin zuzeneko loturarik ez duten ikasketak egiteko baimena.

k) Medikuaren kontsultara joateko, tratamenduak eta osasun-azterketak egiteko baimena.

Baimenak betiere egun natural jarraituetan hartuko dira, nola eta aurkakoa esaten ez den, eta denbora hori gertakizun eragilea gertatu den egunetik aurrera zenbatuko da. Hala ere, laneguna hasita baldin badago, denbora hori hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Artikulu honetako baimenak hartu ahal izateko, aurrez aldetik langileek, horretaz arduratzen den organoari, adierazitako arrazoia justifikatzen duten dokumentuak eman beharko dizkiote.

Hori ezinezkoa gertatzen bada, aipatutako dokumentuak aurkezteko gehienezko epea 48 ordukoa izango da, baimena bukatu eta lanera itzuli den egunetik aurrera zenbatuta, baina, betiere, aurretiaz jakinarazi egin behar da.

Giza Baliabideen Zuzendaritzak emango ditu baimenak, berariazko baiespena emanez. Eskatutako baldintzak bete eta gero, horretaz arduratzen den organoak baimena eman duela jakitera emango du.

Araudi honek agintzen dituen baldintzak bete ezean, eta alegatutako arrazoia gezurra bada edo langileak arrazoiaren funtsa aldatu badu, langileak diziplina-erantzukizuna edukiko du.

Baimena hartu duen langilea zerbitzuan ez egoteak sor litzakeen eragozpenak ekiditeko hartu beharreko neurriak hartuko dira.

Gertakizunak langilearen ohiko bizilekutik 150 kilometrotik haratago gertatzen badira, baimenen denboraldia egun batzuk luzatu ahalko dira, egun horiek joan-etorrietarako hartuko dira eta baimenaren denboraldiaren aurretik eta ondoren hartu beharko dira.

Artikulu honetako baimenak eskatzerako orduan, ezkondu ez diren bikotekideek ezkondutako bikotekideen eskubide berak dituzte. Langilea bikotearekin bizi dela frogatzeko, Izatezko Bikoteen Erregistroan izena eman behar izan du edo langilea bizi den tokiko Udalak emandako elkarbizitza-ziurtagiria aurkeztu beharko du.

35. artikulua.- Baimenen arteko bateraezintasuna.

Edoskitzeagatiko etena eta adin txikikoak edo minusbaliatuak zaintzeko ordutegi murrizketa batera har daitezke, baina aurreko artikuluan azaldutako gainerako baimen guztien kasuan ezinezkoa da aldi berean bat baino gehiago hartzea. Oporraldietan ezin izango dira ordaindutako baimenak hartu.

36. artikulua.- Lanera itzultzea.

Baimen aldia amaitu ondoren, langileak berehala itzuliko dira beren lanera; ez etortzea justifikatu egin beharko dute, bestela diziplina-erantzukizuna izango dute.

37. artikulua.- Amatasunagatiko eta edoskitzeagatiko baimena.

1.- Emakume langileek hamazazpi aste jarraituetara mugatzen den erditze-baimena hartzeko eskubidea izango dute. Erditze anitza gertatzen bada edo seme-alaba minusbaliotasun batekin jaiotzen bada, erditze-baimena bi astez luzatuko da seme-alaba bakoitzeko, bigarren seme-alabarengandik zenbatzen hasita.

Emakume langileak baimenaren denboraldi hori nahi bezala banatu ahal izango du, baina, betiere erditu eta hurrengo sei asteak ezinbestekoak direla kontuan hartuta. Ama hiltzen bada, aitak hartu ahal izango du baimen osoa edo, hala badagokio, geratzen den zatia.

Umea hiltzen bada, baimenaren denboraldia ez da murriztuko, erditze ondorengo ezinbesteko atsedenaldiko sei asteak igarota, emakume langileak lanera itzultzea eskatzen ez badu, behintzat.

Erditze goiztiarren kasuetan, umea pisu gutxirekin jaiotzen bada, edo beste edozein arrazoirengatik, jaioberriak ospitalean zazpi egun baino gehiago egon behar badu erditzearen ondoren, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan, gizonezkoen eta emakumezkoen artean berdintasun eraginkorraren aldekoan, zehazten denera eta bere arauzko garapenera joko da.

Aitak eta amak lan egiten badute, erditzearen ondorengo atsedenaldiko zati bat eta jarraitua den epe batean, amak horrela erabakitzen badu, aitak baimena har dezake. Aitak eta amak aldi berean har dezakete baimena edo bakoitzak bere aldetik, salbu eta ama lanera itzultzeak bere osasunerako arriskurik ekartzen ez badu, eta, betiere, erditzearen ondoren amak derrigorrezko sei asteko atsedenaldia hartu behar duela kontutan hartuz.

Baimen hori lanaldi partzialean har daiteke, indarrean dagoen araudiak zehaztutako baldintzen arabera.

2.- Halaber, emakume langileak bere lanean ordubeteko etenaldia egiteko eskubidea izango du, hamar hilabetetik beherako haur bakoitzeko, eta bi zatitan banatu ahal izango du umea edoskitze naturalez zein artifizialez hazteko. Erditze anitza gertatzen den kasuetan, baimenaren denboraldia proportzionalki luzeagoa izango da. Emakumeak, bere borondatez, eskubide hori aldatu ahal izango du, laneko jarduna ordubetez murriztuz, helburu berarekin.

Edoskitze artifiziala denean, lanaldian etenaldia egiteko edo murrizteko eskubidea aitari pasatu ahal izango zaio, berak eskatu eta justifikatzen badu. Horretarako, ama langilea dela egiaztatu beharko da eta horrek ziurtatzen du amak eskubideari uko egiten diola edo ezingo duela baimena hartu.

Emakume langileak aurreko idatz-zatian adierazitako baimena hartu ahal izango du, edo, bestela, baimenaren denboraldi hori guztia amatasunagatiko baimenean pilatzeko aukera ere izango du, ordu bete eguneko denboraldian. Kontutan hartu beharko da zerbitzuak egon diren egunen orduak soilik zenbatuko direla. Beraz, emakume langileak bere eskaria aurkezten duenean, jakitera eman beharko du baimen, opor edo eszedentziarik eskatuko ote duen hamabigarren hilabetea bete arte falta den denboraldian, aldi horiek ez daitezen kontuan hartu.

Idatz-zatietan aurreikusten diren ordutegia zehaztea eta edoskitzeagatiko baimena eta lanaldiaren laburtzea baliatzeko orduak finkatzea bere lanaldi arruntaren barnean, langileari dagokio. Langileak enpresaburuari jakinarazi beharko dio hamabost eguneko aurrerapenarekin bere ohiko lanaldira itzultzeko eguna zein izango den.

Ordutegiari eta baimenen denboraldiari buruz enpresaburuak eta langileek izan dezaketen desadostasunak konpontzeko arduraduna dagokion jurisdikzioa da, Lan Arloko Prozeduraren Legeko 138 bis artikuluak dioenaren arabera.

38. artikulua.- Aitatasunagatiko baimena.

Semea edo alaba jaiotzeagatik, adoptatzeagatik edo ume ordea hartzeagatik, aita langileak 13 egun naturaleko baimena hartzeko eskubidea izango du, epe hori bi egun gehiago luzatuko da seme-alaba bakoitzeko, bigarren seme-alabarengandik zebatzen hasita.

Baimen horrek ez dauka zer ikusirik 37. artikuluan zehazten denarekin, amatasunagatiko baimena partiturik hartzearekin.

Erditzea gertatzen bada, baimena hartzeko eskubidea amak dauka, baina adopzioa edo ume ordea hartzen bada, baimena bietako batek hartuko du, bien artean erabakitzen dutenaren arabera.

Baimen hori indarren dauden legeek dioten baldintzetan hartuko da.

Hamahiru egun horiez aparte, erditzearen egunetik zenbatzen hasita, aitak beste hiru egun natural ere edukiko ditu.

39. artikulua.- Ume ordea hartu eta adoptatzeagatiko baimena.

Ume ordea, sei urte baino txikiagokoa, hartu eta adoptatzeagatik, bai hartu aurretik bai betiko hartu bada ere, edo adin txikiko minusbaliatua bada, edota, eskuduneko gizarte zerbitzuek hala egiaztatuta gizarteratzeko edo familian barneratzeko zailtasun bereziak baditu eta adin txikikoa bada, baimena hamazazpi aste jarraian hartzeko eskubidea dago. Ume orde asko hartu edo adoptatuz gero edo adoptatutako edo hartutako umea adin txikikoa eta minusbaliatua izanez gero, baimena bi aste gehiagoz luzatuko da seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik zenbatzen hasita. Langileak aukeratuko du baimena noiz hartu: hartzeko erabaki administratibo edo judiziala ematen den unetik aurrera edo ume ordea hartzea duen ebazpen judiziala egiten den unetik aurrera.

Guraso biek lan egiten badute, interesatuek banatuko dute baimenaren denboraldia: nahi izanez gero, jarraian edo aldi berean hartu ahal izango dute, baimenaren denboraldia etengabekoa izango da eta adierazitako mugak izango ditu.

Ume ordea atzerrian bada, eta umea hartzeko gurasoak jatorrizko herrialdera joatea ezinbestekoa bada, artikulu honetan aurreikusitako baimena, kasu bakoitzeko, gehienez jota, lau aste lehenago has daiteke, adopzioa erabakitzen duen ebazpena atera aurretik. Halaber, beste lau aste gehiagoko baimena izango da haurrarengana egokitzeko, umea atzerrikoa delako.

Baimen hori denboraldi partzialean indarren dauden legeek dioten baldintzetan hartuko da.

40. artikulua.- Norbera edo senitartekoak ezkontzeagatiko baimena.

1.- Bere ezkontza dela eta, langileak hogei egun natural hartzeko eskubidea izango du; ospakizun horren aurretik edo ondoren hartu ahal izango da baimena, baina ezkontzaren eguna bera ere barruan sartzen delarik.

2.- Baimen honetarako eskubidea izango du, halaber, bikoteko bizikidetza egonkorra (ezkontzaz kanpoko bategiteak) hasten duen langileak, baina horretarako interesatua bizi den Udalerriko Udalaren elkarbizitza-agiria aurkeztu beharko du, edo horren ezean, Elkarketa Zibilen Erregistroan izena eman duenaren ziurtagiria aurkeztu beharko du. Hitzarmen hau indarrean sartu ondoren elkarbizitza egonkorra hasten duten langileek bakarrik har dezakete baimen hori. Ezin izango da bizikidetza egonkorra hasteko beste baimenik izan sei urte igaro arte, eta inoiz ere ez bikotekide berak direnean.

3.- Ezkontzen direnak langilearen gurasoak, aitaginarreba-amaginarrebak, neba-arrebak, koinatu-koinatak, seme-alabak (ezkontidearenak edo bikotearenak), bilobak edo aiton-amonak badira, langilea egun bateko baimena hartzeko eskubidea izango du ezkontzaren egunean bertan, eta hiru egun naturalekoa izango da ezkontza langilea bizi den lekutik 150 km baino gehiagotara ospatzen bada, joan-etorria errazteko.

41. artikulua.- Senitartekoen gaitz larri edo heriotzagatiko baimena.

1.- Langileak ezkontidearen edo bikotearen edo seme-alabaren heriotzagatik 5 laneguneko baimena hartzeko eskubidea du eta odolkidetasun eta ezkontza-ahaidetasunezko 2.mailara arteko senideen heriotzagatik 3 lanegun hartzeko eskubidea izango du.

Senar-emazteak edo bizilagunak eta seme-alabaren batek egiaztatutako gaitz larria badu, 5 laneguneko baimena hartzeko eskubidea egongo da eta odolkidetasun eta ezkontza-ahaidetasunezko 2.mailara arteko senideengatik 2 laneguneko baimena hartuko da. Hartutako egunak laneko egunak izango dira, eta, jarraian har daitezke edo ez, betiere gertakizun eragilea jarraitzen duen bitartean.

2.- Aipatutako baimenak 2 egun naturaletan luzatuko dira, gertakizunak langilea bizi den ohiko egoitzatik 150 km baino gehiagora izanez gero.

3.- Odolkidetasuneko eta ezkontza-ahaidetasuneko 2.mailara arteko senideen egiaztatutako gaixotasun larrien kasuetan, langileak luzera bereko beste baimen bat hartzeko eskubidea izango du. Lehenengo baimena bukatu eta 30 egunen buruan hartu ahal izango du bigarren baimena, baina, ezin izango da ohiko etxebizitzatik urrun egoteagatiko luzapenaz baliatu.

4.- Aurreko ondorioetarako, zalantza guztiak argitzeko, gaixotasun larria izango da Erakundeko Zerbitzu Medikoek halakotzat jotzen duena.

5.- Halaber, odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailarainoko senideek etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratze gabeko gaixotasun larria dutenean, edo ebakuntza egin behar dietenean, behar bezala justifikatuta dagoenean, langileek bi egun natural hartzeko eskubidea izango dute. Horretarako langileak 150 km baino gehiagoko joan-etorria egin behar izanez gero, lau eguneko baimena hartzeko eskubidea izango du.

6.- Artikulu honetan arautzen diren baimenen egunak, baimen horiek eragiten dituzten gertakariak gertatzen diren sasoian hartu beharko dira ezinbestean.

42. artikulua - Ezinbestean bete beharreko eginkizun publikoak edo norberarenak betetzeko baimena.

1.- Derrigorrez bete behar diren eginkizun publiko edo pertsonalak betetzeko, behar hainbateko denborako baimena izango dute langileek, lanorduetatik kanpo ezin badituzte egin.

2.- Hitzarmen honen ondorioetarako, honako hauek dira derrigorrez bete behar diren eginkizun publiko edo pertsonalak:

- Epaitegi, komisaria, Gobernu Zibil edo Militarreko deiak, NAN, pasaportea, egiaztagiriak eta Zentro Ofizialetako Erregistroak.

- Odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko 2. mailara arteko minusbaliatu fisiko eta psikikoak diren senideei laguntzea, betiere langilearekin bizi badira, eta haien egoera dela-eta izapide zehatzak egin behar dituztenean.

- Gidatzeko baimena ateratzeko edo berriztatzeko azterketa.

- Notarioaren errekerimenduak eta izapideak.

- Erakunde ofizialetan egin beharreko izapideak.

- Zinegotzi, diputatu, batzarkide edo legebiltzarkide izateagatik, Aginte-Organo edo beren menpe dauden batzordekideen bileretara joan beharra.

43. artikulua.- Ohiko etxebizitza utzi edo aldatzeagatiko baimena.

Langileren batek ohiko etxebizitza utzi edo aldatuz gero, behar bezala justifikatu ondoren, 2 laneguneko baimena izango du.

Etxebizitzaz aldatzeko frogagirian zehazten den data kontuan hartuta, data hori baino lehenago edo ondoren hartu ahal izango da hamabost eguneko baimena.

44. artikulua.- Sindikatuak edo langileak ordezkatzeko funtzioak egiteko baimena.

1.- Sindikatuen edo langileen ordezkari-lanak egiten dituzten langileek dagokien baimena har dezakete, Hitzarmenean ezarritakoaren arabera eta hitzarmen honetan ezarritakoaz baliatuz eta indarrean dagoen araudietan ezarritako egoera, epe, baldintza eta aginduen eta hitzarmen honetan jasotzen diren akordioen arabera.

2.- Negoziazio kolektiboa burutzen den bitartean, hitzarmena negoziatzeko mahaian parte hartzen duten langileek ordaindutako baimena hartzeko eskubidea dute, Mahaiko Idazkariak deitutako bilera guztietara joateko behar den denboran. Arrazoi horregatik lanera huts egingo duen langileak horren berri eman behar dio, aurretiaz, nagusi hurbilenari.

45. artikulua.- Lanpostuko eginkizunekin edo funtzioekin zuzeneko lotura duten lanbide-hobekuntzarako ikasketak egiteko baimena.

Prestakuntza-zentro ofizialetan edo intereseko beste zentro batzuetan onartuta dauden langileei baimena eman ahal izango zaie betetzen duten funtzio edo lanpostuarekin zerikusi zuzena duten lanbide-hobekuntzarako ikasketak egiteko. Baimen horrek, gehienez ere, ikasturte bateko luzapena izan dezake, eta aurretiaz, Erakundeko Zuzendaritzarekin adostu beharko da. Baimen hori ordaindua izango da.

Lanposturako beharrezkoak diren enpresa barneko prestakuntza-ikastaroak, eta postu-igoerara, lekualdaketetara, plantillan sartzera eta abarreko prozesuetarako orientaziora eta gaitasunera bideratutako ikastaroak artikulu honetatik kanpo geratzen dira.

46. artikulua.- Lanpostuko eginkizunekin edo funtzioekin zuzeneko loturarik ez duten ikasketak egiteko baimena.

Betetzen duten funtzio edo lanpostuarekin zerikusi zuzena ez duten ikasketak egiten ari diren langileek baimena izango dute zentro ofizialetako eta homologatuetako azterketak egitera joateko. Azterketa bakoitzeko egun natural bat hartu ahal izango dute bai deialdi arruntetan eta bai berezietan- eta dagokien egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Urtean bost egunetan bakarrik izango dute ordaindutako baimena.

47. artikulua.- Medikuaren kontsultara joateko, tratamenduak eta osasun-azterketak egiteko baimena.

1.- Langileek norbere gauzetarako baimena izango dute lanaldiaren barruan kontsulta, tratamendu eta osasun-azterketetara joateko, baina bi baldintzarekin: asistentzia behar bezala justifikatzea eta dena delako zentroaren kontsulta-ordutegia dela-eta, lanorduetatik kanpo joan ezin izatea.

2.- Baimenaren denboraldia langile bakoitzaren kasuaren araberakoa izango da. Hala ere, kasu guztietan, kontsulta, tratamendua edo osasun-azterketa egin deneko osasun-zentroko frogagiria aurkeztu beharko du langileak. Frogagirian agertu behar da langilea osasun-zentrora heldu deneko ordua eta bertatik joandako ordua. Langileak ez badu baldintza hori betetzen, ordaindutako baimena gal dezake.

3.- Era berean, nahitaez langileak berak, ohiko etxebizitzatik urrun, osasun-zentrora joan behar badu, langilearen odolkidetasun zuzeneko senideren batek -langilearekin bizi dena eta horren kontura dagoena- medikuaren kontsultara joan behar duelako, langileak baimena har dezake.

Kasu horretan, Giza Baliabideen Zuzendaritzak justifikatu beharko du baimen horretarako beharra dagoela, eta Sail horrek baimenaren iraupena erabakiko du -langile horren kasua behin aztertuta-, joan-etorriak zehaztuko ditu eta horrekin lotutako erabakiak hartuko ditu.

4.- Erditzea prestatzeko teknikei buruzko ikastaroak egiteko, emakume langileak behar duen beste iraupeneko baimen ordaindua izango du. Baimena eskuratzeko, lanaldiaren barruan egin behar dela frogatu eta asistentzia egiaztatu beharko da.

48. artikulua.- Soldatarik gabeko baimenak.

Ordaindutako baimenak eskatzeko arrazoirik ez dagoenean, soldatarik gabeko baimenak eska daitezke, baina, gehienez ere, 3 egun naturaleko epekoa izango da soldatarik gabeko baimena.

Halaber, ETS-langileek eskubidea izango dute urtean soldata gabeko baimen bat hartzeko, eta baimen hori gutxienez ere, 15 egunekoa izan beharko du eta, gehienez ere, bi hilabetekoa. Bi hilabete baino gutxiago edo bi hilabeteko iraupena duten baimenak ez dira lerrun-zerrendatik deskontatuko.

Horrelako baimenak dagokion sailak kudeatuko ditu, eta sail horrek Giza Baliabideen Zuzendaritzara eramango du eskaera, eta azken horrek, baimena emango du, betiere zerbitzuan dauden beharren arabera eta 30 egunen ondoren, eskaera egin den egunetik zenbatzen hasita.

49. artikulua.- Norberaren eginbeharretarako baimena.

1.- Norberaren eginbeharretarako baimena eskatzeko, premia handiko kasuetan izan ezik, lehenengoz hasi edo zerbitzura berriro bueltatu ondoren langileak lanean urtebete egin behar du.

2.- Norberaren eginbeharretarako baimena dagokion sailean eskatu behar da aurretiaz denbora nahikoarekin. Ondoren, sail horrek egoera hori justifikatzen duten dokumentuak hartu eta Giza Baliabideen Zuzendaritzara eramango du eskaera, azken horrek langileari baimena eman edo ukatu egingo dio.

3.- Norberaren eginbeharretarako baimenak ez dira ordainduko, eta ez dira kontuan izango oporraldiak kalkulatzerakoan; guztira, bost urtetan urte bete soilik hartu ahal izango da. Bost urte horiek kontatzen hasiko dira baimenaren lehen egunean; beraz, baimen hori jarraian urte beterako eman bada, ezin izango da era bereko beste baimenik eman harik eta data horretatik bost urte igaro arte. Tarte txikiagoko eskarietarako ere, baimenaren lehen egunean hasiko da kontatzen, eta data horretatik hasita eta bost urteko epean baimenak eman ahal izango dira urte betea osatzeko falta den aldirako.

4.- Baimena ikasketa ofizialak egiteko eskatzen bada, langileen % 10ari eman ahal izango zaio baimena, eta hiru hilabete jarraian eman ahal izango dira, urtean behin baino ez. Hala ere, justifikatuta dauden ohiz kanpoko kasuetan eta zerbitzuko eskaera asetzeko bideak badaude, aurreko ehunekoa igo daiteke.

5.- Garatzeko bidean dauden herrialdeetan eginkizun batera joateko baimena eskatzen bada, Gobernuz Kanpoko Garapen-Erakundeekin batera, pilatutako iraupena ezin izango da bost urtetan urte betekoa baino gehiago izan, eta gutxieneko epea hiru hilabetekoa izango da.

6.- Zerbitzuaren beharren arabera, baimena emango da ala ez.

50. artikulua.- Lan-harremana etetea lanpostua gordez.

Hitzarmenaren eraginpeko langile finkoek lan-harremanak eten dezakete lanpostua gordez eta hurrengo kasuetan, gainera, antzinatasuna zenbatzen jarraituko zaie:

1.- Langilea atxilotuta egotea.

Langileak lan-harremana etenda badu atxilotuta dagoelako, enpresak lanpostua gorde beharko dio zigor-epai irmorik ez badago, baina, egoera horretan dagoen bitartean ez zaio soldatarik ordainduko.

2.- Aitortutako elbarritasuna lanpostua gordez.

GSNEko elbarritasuneko behin-behineko ebazpenean beste azterketa bat egiteko epea finkatzen denean -langilearen elbarritasun-egoera 2 urtetan edo 2 urte baino epe laburragoan hobe dezakeela uste delako- lan-harremana etenda jarraituko du, 59. artikuluan zehazten denari aurka egin gabe (langileak azterketa berriro egin ondoren lanpostura itzuli beharko du).

3.- Haurdunaldiko eta edoskitze-aldiko arriskua.

Haurdunaldian edo edoskitze-aldian arriskua badago, Gizarte Segurantzak langileari prestazioa emango dio eta langileak soldata errealaren % 100a kobratzeko, gainontzeko diru-kopurua enpresak ordaindu beharko du.

ESZEDENTZIAK ETA LANEGUNAREN MURRIZKETA

51. artikulua.- Hitzarmen honen eraginpeko langileek borondatezko edo derrigorrezko eszedentziak hartzeko eskubidea dute. Borondatezko edo derrigorrezko eszedentzian dagoen langileak ez du inolako soldatarik jasoko.

52. artikulua.- Derrigorrezko eszedentzia emango zaio lanera joan ezina sortuko lukeen kargu publiko baterako izendatua edo hautatua izan den langileari. Eszedentzian dagoen langileari lanpostua gordeko zaio, denbora horrek antzinatasunerako balio du eta maila-igoerara eta lanpostuko lekualdaketetara aurkezteko eskubidea du langileak.

Halaber, zuzendaritza-organoan, probintzian, autonomia-erkidegoan eta estatu mailan errepresentazio gehien duen sindikatuko karguren bat duen langileak edo izango duen langileak derrigorrezko eszedentzia hartzeko eskubidea izango du eta lanpostua gordeko zaio, eta kargu horretan dagoen denborak antzinatasunerako balio izango dio.

Bi kasuetan, eszedentzia duen langileak lanpostura itzuli nahi badu, kargua utzi eta hurrengo hilabetean egin beharko du lanpostura itzultzeko eskaera.

53. artikulua.- Borondatezko eszedentzia eskatu ahal izango dute, ETSn gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileek. Gutxienez lau hilabetetako eta gehienez bost urtetako norbere interesagatiko borondatezko eszedentzia eman ahal izango zaie.

Borondatezko eszedentzia idatziz eskatu beharko da, hierarkiari jarraiki, eta eskaera aurkeztu den egunetik zenbatzen hasita hogeita hamar (30) egunen buruan emango zaio langileari.

ETS-k emandako edozein maileguko, diru-aurrerakineko edo kredituko deskontua indarrean duten langileek ezin izango dute borondatezko eszedentzia eskatu, zorra ordaintzen ez duten bitartean edo zorra ordainduko dutela bermatzen duten frogak aurkezten ez duten bitartean.

Lanpostura itzuli ahal izateko, lanpostua hutsik egon behar du eta, horrez gainera, idatziz eskatu behar da, eszedentzia bukatzen den egunetik zenbatuta gutxienez 30 egun aurretiaz.

Borondatezko eszedentzia duen langileak bere lanbide-kategorian edo baliokide den lanpostu bat hutsik geratzen denean, lanpostu hori hartzeko lehentasunerako eskubidea dauka, besterik ez.

Lanpostura itzuli aurretik, borondatezko eszedentzian dagoen langileari Erakundeko Osasun Zerbitzuak osasun-azterketa bat egin behar dio eta horrek erabakiko du langilea bere kargua aurrera eramateko osasun-egoera onean dagoen ala ez. Azterketak ezetza badio, langileak sei hilabeteren buruan beste mediku-azterketa bat eskatzeko eskubidea du eta gehiegizko langileen moldaketako egoeran geratzen da. Bigarren mediku-azterketak berriro ezetza ematen badu, lanposturen bat hutsik geratzen den arte itxaron beharko du.

Langileak, aurretiaz justifikatuta, honako kasu hauetan har dezake borondatezko eszedentzia: ikasketak bukatzeko edo sakontzeko, oposaketak prestatzeko, gaixotutako senideak nahitaez zaintzeko edo bere gurasoak zaintzeko, edo epe luzerako etxebizitzaz aldatzeko edo epe mugagabean atzerrira bizitzera joateko beharra badu. Arrazoi horiengatik langileari eszedentzia eman bazaio, eta lanpostura itzuli nahi izatekotan ez badago hutsik dagoen lanposturik, ETS-k gehienez ere hiru hilabeteren buruan edozein kategoriako lanposturako hartu beharko dio; eta langile horren kategoriako edozein lanpostu hutsik geratu bezain laster, langile horrek dauka lanpostu hori hartzeko lehentasuna.

Langileak eskubide hori har dezake bakarrik hartu zuen aurreko eszedentzia orain dela lau urte izan bada

54. artikulua.- Edozein Herri Administrazioan, sektore publikoko erakundetan edo entitatetan epe mugagabean lan egitera doan langile finkoak borondatezko eszedentzia hartzeko eskubidea izango du, sektore publikoan zerbitzuak emateagatik.

Egoera hori eragin duen arrazoiak dirauen artean, langileak eszedentzian egoteko aukera izango du. Baimena bukatuta, gehienez ere hilabete bateko epean, lanpostura berriro itzultzeko eskaera egin beharko du.

Baimen horrek duen langileari ez zaio, inondik ere, lanpostua gordeko, baina enpresan langilearen kategoria bereko edo baliokide den lanposturen bat hutsik geratuko balitz, langile horrek badu hutsik dagoen lanpostua hartzeko lehentasuna. Langilea egoera horretan dagoen bitartean, denbora horrek ez du balio izango, lanpostu igoerarako, antzinatasunerako eta eskubide pasiboen ondorioetarako.

55. artikulua.- Langile finkoek hiru urtetik gorakoa izango ez den eszedentzia hartzeko eskubidea izango dute seme-alaba bakoitza zaintzeko. Langileari ematen zaion baimenaren iraupena zenbatzen hasiko da seme-alaba bakoitza jaiotzen den, adoptatzen duten edo ume ordea hartzen duten egunetik aurrera -bai adoptatu aurretik bai betiko adoptatu ondoren-, edo, bestela, erabaki judizialaren edo administratiboaren egunetik aurrera.

Ondorengo seme-alaba bakoitzak beste eszedentzia baterako eskubidea emango du, hala gertatuz gero une horretan burutzen ari den eszedentzia bertan bukatuko delarik.

Langileak bigarren mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duen senideren bat zaindu behar duenean, bere senidea adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunen bategatik bere buruaz baliatzeko gai ez bada, eta soldatarik gabeko lanen bat burutzen badu, langile horrek gehienez ere bi urteko iraupena duen eszedentziarako eskubidea ere izango du.

Eszedentzia horiek zatituta har daitezke eta baimenaren iraupena ondorio guztiak izango ditu: antzinatasunerako eta lanpostu-igoerarako balio izango du, eta langileak lanbide heziketako ikastaroetan parte hartzeko eskubidea izango du, ETS-k parte hartzeko deia egiten badio.

Eszedentziako baimena bukatuta, langileak lanpostura itzultzeko eskaera idatziz egin beharko du eta, gehienez ere, 15 egunen buruan langilea lanpostura itzuliko da. Eszedentzia horiek hartzen dituzten langileei lanpostua gordeko zaie eszedentzian dauden bitartean.

56. artikulua.- 2. mailara arteko senide adin txikikoak edo minusbaliatu fisikoak, psikikoak edo sentsorialak zaintzeko lanaldi-murrizketa.

Legez agindutako zaintza duelako, langileak zuzenean bere ardurapean hamar urtetik beherako adin txikikoren bat, edo ordaindutako lanik egiten ez duen minusbaliatu fisikoren, psikikoren edo sentsorialen bat badu, orduan, lanaldi arrunta murrizteko baimena eskatu ahal izango du. Murrizketa hori lanegunaren zortzirena izango da gutxienez edo erdikoa gehienez, eta soldataren atal guztien heineko beherapena ekarriko du bere baitan.

Zuzeneko senideren bat, odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko senideren bat, adina, istripu edo gaixotasunen bat dela-eta, bakarrik bizi ezin daitekeena bere ardurapean daukan langileak ere goian azaldutako baimena hartzeko eskubide bera izango du.

Langileari dagokio, bere lanaldi arruntaren barnean, lanorduaren murrizketa egitea eta lanaldiaren murrizketaren epealdia zehaztea.

ETS-ko langile bik edo gehiagok arrazoi beragatik baimen hori eskatuko balute, biek baimena aldi berean ez hartzea erabaki dezake enpresariak, erakundearen funtzionamenduari kalte egingo diolako justifikatutako arrazoiak baldin badaude.

LAUGARREN KAPITULUA

GIZARTE ARRETAK

57. artikulua.- Eskola Laguntza.

Gizarte Laguntzen Batzordeak ezarritakoaren arabera, 12.571 euro ematen dira ikasketa beka edo eskola laguntza poltsarako.

58. artikulua.- Elbarritasunentzako laguntza.

Elbarritasunen bat duen seme/alaba bakoitzeko edo Gizarte Segurantzaren kartilan onuradun den bakoitzeko Gizarte Segurantzak langileari ematen dion dirutzaz gain, Erakundeak hileko 93,95 euroko osagarri finkoa emango du, diru kopuru hori aldaezina izango delarik.

59. artikulua.- Gorputz edo buru urripenak dituzten langileentzako lanpostuak.

Langile bati erabateko balio ezintasun iraunkorra duela esaten badiote, bertan behera utziko da lan kontratua, inolako konpentsaziorik gabe, balizko horretarako 47. artikuluan adostutako aseguruaren estalduraren salbuespenarekin.

Erakundeak gorputz eta buru urripenak dituzten langileak hartuko ditu bere gaitasunarekin bat datozen lanpostuetarako. Hauen soldata lanpostu berriaren soldata eskalaren araberakoa izango da. Lanpostu hori lortzeko erakunde ofizial egokiak Ezintasun Egonkor Totala (IPT) baieztatu beharko du.

EIO-IPT duten pertsonei lan harremana eten egingo zaie 55 urte betetzen dituztenean, eta II. eranskineko taula bereziko antzinatasunaren 175 hilabete jasoko dituzte. Neurri horrek ez du inolako murrizketarik eragingo plantilla finkoan. Kopuru hori berori aplikatuko zaio egungo 69.b) artikuluari.

EIO-IPT egoeraren berrikuspen kasuetan, langileak Enpresa jada utzi baldin badu, hura aitortu zaiolako 55 urte baino gehiago dituelako edo aitortu eta gero adin horretara heldu delako, Enpresak berriro onartzeko konpromisoa hartzen du, Ezintasun aitorpenetik igaro den denbora kontuan izan gabe. Berronartzea gertatzen baldin bada, langileak itzuli egin beharko ditu aurretik antzinatasunari dagozkion 175 hilabeteak.

55 urte betetzeagatik beraien lan harremana eten behar duten langileei gutxienez 75.000 euroko diru kopurua kobratuko dutela bermatuko zaie, kontzeptu horren eta aseguruaren estalduraren batura gisa.

Puntu horretan aipatzen den antzinatasunaren 175 hilabeteak, eta hurrengo atalean zehazten den aseguruaren estaldura, ordainduko zaizkie, baita ere, EIO-IPT onartzen zaien eta 55 urte baino gehiago dituzten eta, ondorioz, erakundea utzi behar duten, langileei.

Atal honetan biltzen den aldaketa Administrazioak hitzarmena onartu ondoren gertatzen diren Ezintasun aitorpenei aplikatuko zaizkie, eta, ondorioz, ezin izango zaie aplikatu aipatutako onarpen horren aurretik akoplaturiko langileei.

60. artikulua.- Absentismoa

Gaixotasun eta istripu osagarria.

60.1. Hitzarmen Kolektibo honetako 5. artikuluan eta Langileen Estatutuaren 20 - 4. artikuluan jasotzen dena jarraituz, ondorengo bideak ezartzen dira:

a) Gaixotasun edo istripu egoeraren egiaztapena:

Egiaztapen hau Enpresako Osasun Zerbitzuak edo kontrataturiko Osasun Zerbitzuak egingo du, Erakundearen egoitzetan edo langilearen etxean, Aldi baterako Ezintasun egoera ezagutu edo bere baieztapen partea jasotzen denetik 48 orduko epean.

Langilea Osasun Zerbitzuaren aurrean agertu beharko da, horrela eskatzen zaion guztietan eta bere egoerak horretarako aukera ematen badu. Sortzen diren joan-etorri gastuen konpentsazio gisa, 22- 1.ş a) artikuluan ezartzen den dieta ordainduko zaio.

b) Osasun Zerbitzuak agintzen duena betetzea.

LEI egoeran dagoen langileak Osasun Zerbitzuak agintzen dituen azterketak pasa beharko ditu, hark edo espezialistaren batek eginikoak.

Langileak Osasun Zerbitzuak agindutakoa betetzeko konpromisoa hartzen du.

c) Osagarriaren galera:

Gaixotasun edo istripu egoeraren egiaztapena ukatzeak edo sendagilearen aginduak ez betetzeak Enpresaren osagarriaren galera ekarriko dute..

d) Osasun Zerbitzuaz hitz egiten denean, Erakundeko Osasun Zerbitzuaz edo kontratatuaz hitz egiten da.

e) Gaixotasun edo istripu egoerari buruz iruzur egiteak kaleratzea ekarriko du.

60.2.- Gaixotasun eta istripu egoeretan, Erakundeak % 100 emango du lehen egunetik. Osagarri hori prozesu bakoitzari dagozkion legezko oinarrien arabera. Halaber, likidazioak, horren inguruan ezarritako legezko irizpideen arabera burutuko dira.

Bi aldeek absentismoaren aldizkako jarraipena egiteko konpromisoa hartzen dute, hitzarmen kolektiboaren 5. artikuluan xedatutakoa betez.

61. artikulua.- Euskararen sustapena.

a) Erakundeko akordio eta argitalpenak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren bi hizkuntzetan egingo dira.

Apurka-apurka Erakunde barruan erabiltzen diren inprimakiak, formularioak, dokumentuak, etab. ere bi hizkuntza ofizialetan idazten joango dira.

b) Publikoarekin harreman zuzena duten lanpostuetarako igoeretan gaindituaren gainean % 20 puntuatuko da euskararen ezagutza.

Honako hauek dira gaur egun publikoarekin harreman zuzena duten kategoriak:

Geltoki burua/Sareko teknikaria.

Zerbitzuetako teknikaria.

Ordenantza - atezaina.

c) Erakundeak dirulaguntzak emango dizkie lanean ari diren langileei hizkuntza hau ikasteko, beti ere klaseetara joaten direla eta bere errendimendua egokia dela erakusten badute.

d) Ikastaro trinkoetara bere borondatez joan nahi duten langileek lizentzia berezia eskatu beharko dute, hau Erakundeko Zuzendaritzak ondorengo irizpideen arabera eman edo ukatu egingo duelarik.

Euskara ikasteko beharretik libre geratzeko, honako hau eskatuko da:

- HABEk duen eskalaren 3. mailaren pareko Euskararen ezagutza edo

- Lan orduetatik kanpo eta asistentzia eta aprobetxamendu egokiarekin urte beteko bi ikastaro egin direla ziurtatzea.

Zein pertsona liberatuko den erabakitzeko lehentasuna emango zaie barnetegira joateko asmoa dutenei trinkoetara joango direnen aurrean, gainontzeko baldintzak berdin neurtuko direlarik. Modu berean, lehentasuna emango zaie Euskara lanorduetatik kanpo ikasten ari direnei, eta beraien Euskalduntze prozesua indartzeko, datozen urteetan jarraian 1 eta 2 hilabete arteko liberazioa planteatzen dutenei.

Baimen hauek ematea ordaindutako baimenetarako ematen diren orduak % 30 jaistearen helburuarekin lotuta dago.

Baimen horrek, gaur egun euskalduntze plana dela eta liberaturik daudenen trataera ekonomiko berbera izango du.

Dataz aldatutako jaiegunei dagokienez, LEI egoerarekin bat egiten dutenekin aplikatzen den irizpide berbera aplikatuko da, 24. Artikuluan ezartzen den bezala.

62. artikulua.- Euskara Plana.

Euskara plan bat burutuko da. Halaber, hitzarmenaren edukiz bi pertsona ikastaroetara joatea diruz lagunduko da, eta erakundeak malgutasun marjina aplikatu ahal izango du aukeren arabera, Euskalduntze Planean bildutakoaren kalterik gabe.

63. artikulua.- Bidaiatzeko karnetak.

Lanean ari diren langileek eta erretiratuek eta ezkontideek eta 26 urtez beherako seme alabek izango dute bidaia karneterako eskubidea.

Adin horretatik aurrera, langilearen seme-alabek karnetarekin jarraitu ahal izango dute, harekin eta haren kontura bizi badira eta hala egiaztatzen badute. Halaber, horretaz gozatu ahal izango dute Gizarte Segurantzako kartillan langilearen onuradun gisa agertzen diren pertsonek.

Karneta lortzeko ematen diren datuak faltsuak baldin badira, langilearen senitarteko guztiei kenduko zaizkie karneta.

Doako karneta izateko eskubidea izango dute ETS-ko langileen bikote diren eta elkarbizitza egoera egiaztatzen baldin badute, dagokien elkarbizitzaren erregistro ofizialaren bitartez.

Elkarbizitzaren ziurtapen gisa hartuko dira Egitatezko Bikoteen Erregistroetan egindako izen emateak eta Elkarbizitza Ziurtagiriak.

64. artikulua.- Bidaia elkartrukea beste tren Enpresekin.

Mantendu egiten da oraingo doako elkartrukea eta gaurko baldintzetan eta ahalik eta azkarren gainontzeko tren enpresekin gestioak egingo dira ETS-ko langileek bidaien elkartruke esparrua zabaldu ahal dezaten onuragarriak diren akordioak lortzeko asmoz.

65. artikulua.- Jateko baleak.

Langileen ordezkariek jangelen funtzionamendua arautzen parte hartuko dute Gizarte Laguntzen Batzordearen bitartez eta ondorengo irizpideak jarraituz:

a) Erakundeak janarien prezioaren % 50 hartuko du bere gain.

b) Eguerdiko atsedenaldia ordu betekoa izango da gehienez.

c) Lanaldi etena duten langileek ere erabil dezakete zerbitzu hau, baina aurrez jakinaraziz eta dietarik jaso gabe.

66. artikulua.- Uniformeak eta lanerako arropa.

Langile guztiek izango dute uniforme eta lanerako arropa bere funtzioak normaltasunez bete ahal izateko.

Gizarte Arreten Batzordearen barruan gai honen inguruan une honetan indarrean dagoen araudia berrikusteko aukera aztertuko da. Bitartean, egungo araudiak jarraituko du indarrean.

67. artikulua.- Lanerako materiala.

Erakundeak jarriko ditu langileek bete behar dituzten funtzioak garatzeko behar dituzten tresna eta lanabes guztiak.

68. artikulua.- Sariak.

Langileen Jokabidea, etekina, lankortasuna eta koalitate bikainak saritu asmoz, eta bere betebeharren buruketan gorantz Jo dezan, sariak emango dira ondoko zioengatik:

1.- Merezimenduzko ekintzak.

2.- Erakundean emandako denbora.

1.- Merezimenduzko ekintzak.

Merezimenduzko ekintzatzat hartzen dira, betetzean bizia edo osotasun fisikoa arriskatu ez arren, arauzko betebehar soilerako baino borondate edo Jokabide arras hobea azalduz egiten direnak, erabiltzaileen edo langileen segurtasuna hobetzeko, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, edozein anormaltasun edo eragozpen ekidin edo gainditzeko, erakundearen irudia edo produkzio prozesuak bultzatzeko, etab.

Merezimenduzko ekintzengatiko sariak ondokoak izan daitezke:

a) Batetik sei hilabeterako balioko diru-sariak.

b) Langileari urte betean dagozkion oporrak bikoiztu arterainoko gehikuntza.

c) Ordaindutako baimena, hamar egunekoa gehienez.

d) Bidaiak eta ikasketetarako diru-laguntzak.

Laudoriozko gutuna.

Aurreko artikuluen efektutarako abagune berezi bezala baloratu dira langilea une horretan zerbitzuan ez egotea, edo parte hartzera derrigorturik ez egotea, eta baita ere medio egokiren ezean, gutxientasun nabarmenean edo holako egoeratan aurkitzea.

Aurreko sarien kalkulurako, hilabetekoa esatean, soldata, balorazioa eta antzinatasuna kontzeptuak gehituko dira.

2.- Iraupenagatiko Saria.

Ondokoa izango da:

a) Bi hilabeteko soldata, zerbitzuko 30 urte, artean 35era iritsi gabe, bete dituen langilearentzat.

b) Hiru hilabeteko soldata 35 urte, artean 40ra iritsi gabe, bete dituen langileari, a) atalean esandakoa jaso ez baldin badu, hiru hilabetekoa, bestela, b) eta a)-ren arteko diferentzia.

c) Lau hilabeteko soldata 40 urte betetzean, a) eta b) ataletakoa ordaindu ez zaion kasuetan, bestela, c)-ri b) eta a) kenduko litzaizkioke.

Aurreko ataletan aipatzen diren hilabetekoen zenbatekoa oinarrizko soldata kalkulatzeko, Hitzarmenaren II. eranskinean dauden tauletan ezarritakoa erabiliko da.

Sariok dagozkion langileak eskatuta emango dira, edota erretiro edo heriotza kasuetan.

40 urteko iraupenaren saria, langilearen eskariz Jasotzen baldin bada, erretiroa edo heriotza gertatzen denean erregularizatuko da.

Ematea.

Sariak ematea, iraupenekoa salbu, Erakundearen Zuzendaritzak langilearen nagusi edo lankide, edo autoritate erabiltzaileen eskariz burutzen duen aurrezko espediente kontraesanezkoaren ondoren beteko da.

Merezimenduzko ekintzak direla eta ematen diren sariak langilearen espediente pertsonalean sartuko dira, eta Hitzarmen honen 88 eta 98. artikuluetan ezarritako ondorioak izango dituzte.

69. artikulua.- Erretiroak.

Erakundeko langileen erretiroak, posible den guztietan, indarrean dagoen araudi orokorrarekin bat etorriz burutuko dira, eta ondoren adierazten den bezala arautuko dira:

a) Beharturiko erretiroa 64 urte betetzerakoan izango da kategoria guztientzat, Uztailaren 17ko 1194/85 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, inolako kalte - saririk jasotzeko eskubiderik gabe, legeak besterik agintzen ez duen bitartean.

b) Borondatezko erretiroa 60 urtetik gora izango da. Urte horiek bete eta bere borondatez erretiratu nahi duen langileak sei hilabete lehenago jakinarazi beharko du.

Kasu honetan ordainduko den kalte - ordaina hileroko antzinatasunaren zenbatekoa eta 64 urte betetzeko falta zaizkion hilabeteak biderkatzearen emaitza izango da. Kalkulu honetan dagokion proportzioan aparteko ordainsarian ordaintzen den antzinatasuna ere sartzen da. Baina 60 urte betetzen dituzten hil berean erretiratzen diren langileek Hitzarmen hau sinatu eta gero antzinatasunagatik 175 hileko kobratuko dituzte. Antzinatasunaren zenbatekoak II. eranskinean agertzen direnak dira.

Enpresan 1987. urteko urtarrilaren 1a baino lehenago sartu diren langileei zerbitzuan gutxienezko 25 urteko antzinatasuna bermatuko zaie.

70. artikulua.- Heriotza eta hiltze gastuak.

4 hilekotan zifratzen da lanean ari den langileriaren heriotza eta hiltze gastuen ondorioz banatzen den kalte - ordaina. Lau hileko hori heriotzaren aurreko hamabi hilabete naturaletan kobratutako kontzeptu guztien batez besteko bat da.

Kalte-ordainak jasotzeko senideei dagokienez, ordena honako hau izango da: ezkontidea edo bikotea, seme-alabak, gurasoak eta anai-arrebak (ulertuko da kalte-ordaina zati berdinetan banatuko dela talde bateko hainbat onuradun daudenean), interesatuak ez baldin badu bestelako irizpiderik eman Aholkularitza Juridikoan.

71. artikulua.- Maileguak.

ETS-ko langileei maileguak emateko urte bakoitzeko Aurrekontu ofizialean azaltzen den «Soldata eta Lansari» kontuaren % 3z osatutako fondo bat sortzen da.

Fondo horren eta Hitzarmen Kolektiboari lotutako langileriaren mailegu kontuak agertzen duen saldoaren artean dagoen diferentzia banatuko da hiru hilean behin.

Banatu behar den kantitatearen % 65 etxebizitzak erosteko izango da, bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 9.000 euro izango delarik, bost urtetan amortizagarria. Gainontzeko % 35 familia beharretarako maileguetarako izango da, gehienezko zenbatekoa 3.000 euro izanik, hiru urtetan amortizagarriak. Kantitateren bat banaturik gabe geratzen baldin bada, dagokion atalean pilatuko da.

Mailegu horietarako mailegu tipoa urteko % 4 izango da.

Etxebizitza erosteko mailegua lortzeko 18 hilabeteko antzinatasuna izan behar da, eta 12 hilabetekoa familiako beharretarako mailegua lortzeko.

72. artikulua.- Aurrerakinak.

Aurreko artikuluan deskribatutako mailegu motez gain, kontura egindako aurrerakinak eman ahal izango zaizkio langileriari. Salbuespen gisa banatuko dira eta Erakundeko Zuzendaritzak horrela erabakitzen duenean. Itzulera baldintzak Zuzendaritzak ezarriko ditu kasu bakoitzean.

73. artikulua.- Etxebizitza.

Doako etxebizitza izateko eskubidea izango du, zerbitzuaren funtzionamendu egokira, lineako puntu jakin batean bizi behar duen erakundeko langileak.

81/6/25ean Sozietatearen etxebizitzaren batean bizi ziren guztiek eskubide hori mantendu egingo dute lanbide kategoria eta lan egoitza bera mantentzen duten bitartean.

74. artikulua.- Istripu asegurua.

74.1.- Ondorengoak izango dira ETS-ko langileriarentzako Istripu-aseguruaren kalte-ordainak:

a) Heriotza: 40.000 euro.

b) Ezintasun Iraunkor totala, erabatekoa edo Ezintasun Handia: 40.000 euro.

74.2.- Heriotza eta ezintasun polizen estaldurak, Hitzarmen Kolektibo hau onartzen den egunean indarrean sartuko direnak, honako kapital hauek izango dira:

a) Heriotza: 40.000 euro.

b) Ezintasun Iraunkor totala, erabatekoa edo Ezintasun Handia: 40.000 euro.

Primaren zenbatekoa Enpresa eta langileen artean ordainduko da erdi bana, Ezintasun Iraunkor Osora bideratutako zatia izan ezik, hori Erakundeak ordainduko baitu osorik.

75. artikulua.- Babes Juridikoa.

Istripu baten ondorioz Euskal Trenbide Sareko pertsonaren bati dolurik gabeko erantzukizun penala egozten bazaio, ETS-k hartuko du bere gain bere defentsa juridikoa, bere behin - behineko askatasuna lortzeko ezar daitekeen fidantza ere ordainduz.

ETS-k ordainduko ditu erantzukizun zibila dela, epai irmoz ezartzen diren kalte-ordainak, agentearen defentsa juridikoa ETS berak zuzentzen badu.

Dena dela, dagokion barne diziplina-espedientea tramitatuko da izan daitezkeen lan erantzukizunak zehazteko. Hori amaitu eta gero, bertan behera utziko da zigorraren betetzea eskumen penala edo zibilaren erabaki irmoa jakin arte.

Erakundeak hartuko ditu bere gain zerbitzuak irauten duen bitartean trafiko arazoak direla eta ezarritako zehapen espedienteengatik aurkeztu beharreko administrazio errekurtsoak, baldin eta horien zergatia ez badira izan jokaera arriskugarriak, alkoholaren edo beste droga batzuen menpe gidatzea, etab.

Halaber, gidatzeko karneta eskuratzeko edo galdutako puntuak berreskuratzeko ikastaroen kostua ordainduko da, aurreko artikuluan ezarritako baldintza berberekin.

BOSGARREN KAPITULUA

DIZIPLINA ERREGIMENA

76. artikulua.- Definizioa.

Faltatzat hartzen da nahita edo axolagabekeriaz egindako uzte edo ekintza oro, zeinek lan arlorako indarrean dagoen legezko erabakiren bat haustea dakarrena.

77. artikulua.- Falten sailkapena.

Faltak, beren grabetasunaren arabera, hiru taldetan sailkatzen dira: arinak, larriak eta oso larriak.

Erregistro honetan aipatzen diren faltak ez dira gerta daitezkeen guztiak. Falta bat adierazia ez dagoenean antzekoenaren parekoa izango da.

FALTEN ZERRENDA

78. artikulua.- Falta arintzat hartzen dira:

1.- Justifikatu gabeko puntualtasun faltak, hilabetean lautan baino gehiagotan egiten ez direnean. atzerapen horrek ez du zerbitzuan oztoporik, trabarik edo aldaketarik sortu behar izango.

2.- Higiene edo norberaren garbitasun falta, bai eta uniformea era desegokian edo ez osorik erabiltzea.

3.- Laneko material, makina, tresna eta lanabesak ondo ez zaintzea, kalterik edo aberiarik sortzen ez denean, edota zerbitzuaren martxa onean eraginik ez dutenean.

4.- Lan-araudien haustura, axolagabekeria edo zuhurgabetasun soila, zerbitzuaren segurtasunean edota erregulartasunean eraginik ez duenean.

5.- Zerbitzuaren barruan beste langileren batekin edo erabiltzaileekin edo hirugarrenekin (hornitzaileak, kontratetako langileak, etab.), desegoki jokatzea, bere garrantzia dela eta hurrengo taldeetan ez dagoenean.

6.- Esan direnen antzeko beste edozein.

79. artikulua.- Falta larritzat hartzen dira:

1. Justifikatu gabeko puntualtasun faltak, hilabetean lautan baino gehiagotan egiten direnean edo atzerapen horrek zerbitzuan oztopoak, trabak edo aldaketak sortzen baditu.

2.- Lizentziak eskuratzeko gezurrak esatea.

3.- Karguaren zerbitzuak betetzean lehentasunezko tratua emateagatik edonolako ordainik onartzea.

4.- Urtebete batean lau falta arin egitea.

5.- Txartelik gabeko pertsonen bidaiak edo fakturatu gabeko merkantzien garraioa onartzea, holakorik ekidin edo eragotzi behar duten langileen aldetik, lukuru-nahirik gabe, eta halaber, langileentzako eta beren familientzako txartelak eta paseak beste batzuei erabiltzen uztea.

6.- Lanaldian zehar, baimenik gabe, norberaren arazoetan aritzea.

7.- Zerbitzua justifikaziorik gabe utzi izana, bere segurtasunean edo erregulartasunean eraginik izan ez duenean.

8.- Hogeita hamar egunetan justifikaziorik gabe lanera hiru egunez huts egitea.

9.- Laneko diziplinarik ezak edo desobedientziak; hurrengo taldean sartu ez direnak.

10.- Lanera huts egiteko gaixotasun-plantak egitea edo justifikatu gabeko gaixotasunak alegatzea.

11.- Ondorio larriak izanik ere hurrengo atalean sartzen ez diren araudien axolagabekeriak, zuhurgabekeriak eta hausturak.

12.- Lankortasunean nahita eta aldi batez etekina gutxitzea.

13.- Ordutegien kontrolerako sistemei alde egiteko, edo lanaldiaren justifikatu gabeko ez betetzeak harrapa ez daitezen egindako ekintza edo ezabaketak.

14.- Beste langileren batekin, erabiltzaileekin edo hirugarrenekin (hornitzaileak, kontratetako langileak, etab.), errespetu falta nabarmena izatea.

15.- Edozein droga motaren eraginez intoxikazioa izatea edo mozkortuta egotea zerbitzu barruan, hori ohikoa ez denean, baldin eta zirkulazioarekin erlazionaturiko lanpostua ez denean eta zerbitzuaren segurtasunean edo erregulartasunean eraginik ez duenean.

16.-Esan direnen antzeko beste edozein.

80. artikulua.- Oso falta larritzat hartzen dira:

1.- 90 egunetan hiru lanaldi baino gehiagotara huts egitea, justifikatu gabe.

2.- Lanean justifikatu gabeko, eragineko diziplinarik eza edo desobedientzia azaltzea.

3.- Beste langileren bati, nagusi bati edo bere senidekoei hitzezko, idatzizko edo ekintzako tratu txarrak ematea, bai eta erabiltzaileei edo hirugarrenei (hornitzaileak, kontratetako langileak, etab.).

4.- Edozein droga motaren eraginez intoxikazioa izatea edo mozkortuta egotea zerbitzu barruan, hori ohikoa ez denean, baldin eta zirkulazioarekin erlazionaturiko lanpostua denean eta zerbitzuaren segurtasunean edo erregulartasunean eraginik duenean.

5.- Kontratuaren fede onaren gainetik igarotzea.

6.- Enpresari edota lankideei egindako lapurretak, ebaspenak, estafak, ez legezko hartzeak eta diru-gordeketak.

7.- Adostutako edo normala den etekina jarraian eta nahita gutxitzea.

8.- Ustiapenaren segurtasunean edo tren-zerbitzuaren erregulartasunean eragina duten zuhurgabekeria ikaragarriak edo axolagabekeria nabarmenak.

9.- Zerbitzua justifikatu gabe uztea, beraren segurtasun edo erregulartasunean eraginik duenean.

10.- Zerbitzuarekin zerikusia duten mesedeak egitearen truke opariak onartzea, konfiantza gehiegiz, eta ETS-ren edo erabiltzaileen kalterako.

11.- Autoritate-abusua.

12.- Heriotza arriskua suposatzen duten lanak egitea agintzea, aurrez instalakuntza, giro edo leku arriskutsuan segurtasun-neurririk hartu gabe, eta halaber, langileak hala eskatuta, lan hori egiteko behar diren segurtasunezko mekanismo, lanabes edo arropak ez ematea.

13.- Bere lankideentzat, hirugarren pertsonentzat edo egin behar dituen langilearentzat, arrisku bizia suposatzen duten lanetarako jarritako segurtasunezko neurri guztiak ez erabiltzea, jasotako instrukzioei jaramonik egin gabe.

14.- Lanean ari direnentzako arrisku larriak sumatzean, bai ezusteko edo aparteko arrazoiengatik, bai une horretan beharrezko segurtasun-mekanismo, lanabes ekidintzaile edo arroparik ez izateagatik, lan hori berehala ez geldiaraztea.

15.- Askatasun publikoen eta eskubide sindikalen eragozpena.

16.- Grebarako eskubidearen eta lan egiteko eskubidearen praktika librea koartatzeko ekintzak egitea.

17.- Langile orok bere duintasuna errespetatzeko eta duintasun horrek merezi duen kontsiderazioa errespetatzeko duen eskubidea zapaltzea, horien barne egonik sexu izaerari buruzko ahozko erasoak edo eraso fisikoak; horrez gain, sexu izaerako mesedeak eskatzea norberarentzat edo hirugarren batentzat, lanean goian egoteak ematen duen egoeraz baliatuz, edo maila berean egonik, biktimari, harreman horren esparruan izan ditzakeen itxaropenekin erlazionaturiko kaltea sortzeko mehatxu garbi edo zeharka adieraziz.

18.- Akosoa lan eremuan edo Mobbing-a. Horren barruan sartzen dira, norbanako baten nortasunaren, duintasunaren edo osotasun fisikoaren edo psikikoaren aurkako jokaera, hitz, ekintza, keinu edo idatziak, edo haren lanpostua arriskuan jarri edo laneko giroa kaltetu dezaketenak.

19.- Urte batean zehar lau falta larri egitea.

20. Legeetan, araudietan eta aplika daitezkeen beste erabakietan maila honetakotzat definitu eta zigortzen direnak.

ZEHAPENEN SAILKAPENA

81. artikulua.- Falta arinei dagozkien zehapenak ondokoak dira:

Zentsura gutuna edo/eta prestakuntza, birziklapen, sentsibilizazio& ikastaroetara joan behar izatea, lan jardunalditik kanpo.

82. artikulua.- Falta larriei dagozkien zehapenak ondokook dira:

a) Lan eta soldata-moztea egun batetik hilabetera edo/eta prestakuntza, birziklapen, sentsibilizazio& ikastaroetara joan behar izatea, lan jardunalditik kanpo.

b) Maila aldi baterako, sei hilabetera arte, galtzea.

83. artikulua.- Oso falta larriei dagozkien zehapenak ondoren azaltzen direnak dira:

a) Lan eta soldata-moztea hilabete eta egun batetik hiru hilabetera.

b) Maila sei hilabete eta egun batetik betira arte galtzea.

c) Egoitzaz aldatzea, aldi baterako edo betirako.

d) Lanetik bidaltzea.

84. artikulua.- Langilearen maila-galera, aldi baterakoa edo betirakoa, bi soldata-maila Jaitsiaz burutuko da, gutxienez, baina ematen dioten postuko funtzio guztiak bete beharko ditu; lan-egoitza aldatuko baliote, horrek ez luke etxebizitza aldatu beharra ekarri beharko; zehapenak dirauen artean langileak ezin Izango du Inolako maila-igoeratarako lehiaketatan parte hartu.

Aldi baterako edo behin betiko egoitza aldaketa ekartzen duten zehapenetan ahalegina egingo da leku aldaketa horiek jatorrizko lan egoitzatik gertuen dauden egoitzetara egiteko.

Maila galera behin betikoa baldin bada, bere espedientean dagoen oharra baliorik gabe geratu eta gero, berriro ere aurkeztu ahal izango da gora egiteko lehiaketetara, aurretik zuen lanpostua lortzeko.

Araudia era desegokian interpretatzeagatik, okerrengatik, arriskuaren aurreikuspen okerrarengatik eta abarrengatik sortutako enplegu eta soldata etetea eragin duten zehapenak osatzeko edo ordezkatzeko, lanorduetatik kanpoko prestakuntza jardunaldiak egin ahal izango dira, neurri hori, Zuzendaritzaren ustez egokia denean arau hauste horiek berriro ez errepikatzea saihesteko.

ERANTZUKIZUNA ALDATZEN DUTEN ABAGUNEAK

85. artikulua.- Abagune aringarriak dira:

1.- Espedientean zehapenik Idatzirik ez Izatea.

2.- Lehenago sariak edo laudoriozko aipamenak merezi izana.

3.- Probokazio edo mehatxuren bat jaso eta berehala horrela Jokatu izana.

4.- Eragingarriak hain indartsuak izanik, huskeriaz eta goialdiz jokatu izana.

5.- Egin duenaren ondorioak ekiditen baliabide guztiekin saiatu izana.

6. Momentuan damutzearen ondorioko inpultsuez, faltaren efektuak konpontzen, gutxiagotzen, iraindua pozten edo huts egitea aitortzen saiatu izana.

7.- Aurrekoen antzeko beste edozein.

86. artikulua.- Abagune zailgarriak dira:

1.- Lehenago egin izana. Holako kasuan aurkitzen gara langileak ezeztatu gabe dauden antzeko faltak egiten dituenean.

2.- Ezkutatzea. Hemen sartzen dira faltsutasuna, desfiguraketa, simulaketa eta ezabaketa, zein gertaerak argitzeko oztopoa izango diren.

3.- Aurrez pentsatuta jokatu izana.

4.- Alebosia (hau da, berau bermatzera zuzenean bideratutako baliabideak, erak edo moduak erabiliz).

5.- Faltaren gaitza nahita handitzea, egiteko beharrez diren beste galtzen batzuk sortuz.

6.- Aurrekoen antzeko beste edozein.

87. artikulua.- Ezarri beharreko zehapena graduatu egin beharko da kasu bakoitzean ematen diren abagune aringarriak edo larrigarriak kontuan izanik, kontuan izanda, baita ere, gertakarien neurria, eragindako kaltea eta egilearen intentzionalitatea.

Sari edo laudazko aipamen bakoitza aringarri gisa hartu ahal izango da kasu bakarrean, eta, ondoren ezaugarri hori galdu egingo du.

Abagune aringarririk gertatzen denean faltari dagokion zehapena gutxienezko graduan ezarriko da.

Bi abagune aringarri edo bat baina oso kualifikatua daudenean aurreko taldeari dagokion zehapena ezartzea gerta liteke.

Bi abagune zailgarri edo bat baina oso kualifikatua daudenean dagokion zehapena gehieneko graduan ezarriko da.

Falta berean abagune aringarri eta zailgarriak biltzen direnean batak bestea kitatuko du.

88. artikulua.- Falten preskripzioa.

Langileen faltek, jarraipena dutenek, ezkutuan egindakoek edo jokaera konplexuan ondoriozkoek izan ezik, ondoren zehazten diren egun kopurua igaro ondoren preskribituko dute, Erakundeko Zuzendaritzak falta hori gertatu dela jakiten duen egunetik aurrera, eta, beti ere, falta gertatu eta sei hilabeteko epean.

- Falta arinak 10 egunetan.

- Falta larriak 20 egunetan.

- so falta larriak 60 egunetan.

Dagokion diziplina espedientearen irekitzeak eten egingo ditu aipatutako preskripzio epeak.

PROZEDURA

89. artikulua.- Falta izan daitekeen egoera baten aurrean, haren berri duen arduradunak Espedienteen Instruktoreari jakinaraziko dio, gertakarien azalpen osoa emanez eta bidezkoak izan daitezkeen mota guztietako frogak aurkeztuz.

Instruktoreak 5 laneguneko epea izango du zer gertatu den bilatzeko eta gertaerak falta diren ala ez erabakitzeko, artxiborako diligentzia egingo da; falta arinak izan badaitezke edo diziplina espedienterik irekitzeko moduko faltak baldin badira.

90. artikulua.- Espedientearen Instruktoreak falta arina egin dela uste baldin badu, bost laneguneko epean gehienez langileari entzutegiko tramitea atera ondoren, dagokion zehapena ezarriko du, zeinen berri langileari bi lanegunen epean emango zaion, langileak dagokion «hartu dut»-arekin batera kopia bat itzuli beharko duelarik.

91. artikulua.- Espedienteen instruktoreak falta arina baino gehiago denik egon litekeela uste izango balu, egindako jarduketen ondoren gertakariak egiaztatu ondoren, diziplina espedientea irekiko du. Espedienteari hasiera emateko karguen plegua formulatzearen akusazioaren izapidetzea burutuko da, diziplina espedientea irekitzera daramaten gertakariak zehaztuz, beste 5 laneguneko epean.

Karguen plegua interesatuei jakinaraziko zaie, eta bost laneguneko epea emango zaie erantzun ahal dezaten. Espedientea jaso duenak hura jasotzearen ziurtagiria sinatu beharko du, eta egin nahi ez badu, berau bi lekukoren aurrean emango zaio.

Diziplinazko espedientearen irekiduraren berri Komite Iraunkorreko idazkariari emango zaio, karguen plegua bidaltzen denetik 48 ordutara gehienez.

Interesatuak deskargoen pleguaren bitartez erantzuteko duen bost laneguneko epea igaro ondoren hark plegu hori aurkezten ez badu, Instruktoreak entzunaldi izapidetzea bete izana adieraziko du, eta espedientea izapidetzen jarraituko du.

Deskarguak Jaso eta gero, Instruktoreak egoki irizten dituen frogen praktikari ekingo zaio, frogatu direla irizten duen gertaeren txosten bat, larritasunaren arabera faltaren kalifikazioa eta erantzukizuna aida lezaketen abaguneen apreziazioa formulatuko ditu.

Espedientearen tramitazioak irauten duen bitartean langileak aholkulari sindikal baten edo Delegatu Sindikal baten laguntza izan dezake, eta hark, gainera, burutzen diren diligentzia guztiak lagundu ahal izango dio, probak proposatu ahal izango ditu eta espedientea ikusi ahal izango du, behin amaitu ondoren, Instruktorea aurrean dela.

Espedientearen iraupenak ezin izango du bi hilabeteko epea gainditu Karguen Plegua era sinesgarrian jakinarazten denetik zehapena ezarri bitartean, baldin eta ez ohiko abagunerik ez baldin badago (espedientea jasotzen duena oporretan dagoela, karguak zabaldu egiten direla, etab.). Kasu horretan Instruktoreak epea gehienez ere hilabetez luzatu ahal izango du, beti ere horretarako arrazoiak emanez.

92. artikulua.- Zehatzeko eskumenak.

Falta arinegatiko zehapenak espedienteen instruktoreak ezarriko ditu zuzenean.

Falta larrien edo oso larrien ondoriozko zehapenak Giza Baliabide Zuzendariak ezarriko ditu, kaleratzea ez baldin bada. Kasu horretan Administrazio Kontseiluak edo horretarako eskumena jaso duen pertsonak ezarriko du.

Zehapenen ezarpenaren berri Batzorde Iraunkorreko Idazkariari emango zaio, eta baita langilearen Sekzio Sindikalari, zigortuari esan eta 48 ordutara gehienez.

93. artikulua.- Zehapenen aplikazioa.

Diziplinazko kaleratzeen balizkoetan, zehapenak erabateko ondorioak baldin baditu haren jakinarazpenean adierazten den egunetik aurrera, zehapenen aplikazioa indarrean jarriko da finkoa izan eta 15 egun baino gehiagokoa izango ez den epealdian, bai haren aurka epaitegi bidez erreklamaziorik aurkeztu ez delako edo baieztapeneko epai finkoa egon delako.

Lana eta soldata 15 egunez edo gehiagoz mozten den kasuetan, langilearen eskariz, eta bere Abagune pertsonal eta senitartekoak aztertu eta gero, lehen nominaren aurrerapen bat lortzea gerta liteke, behin bakarrik.

94. artikulua.- Aldi baterako etetea.

Oso falta larriak direnean eta abaguneek hala eskatzen dutenean, espedienteen Instruktoreak tramitazioak dirauen artean lan eta soldataren mozketa ezar liezaioke langileari, horren berri Erakundeko zuzendaritzari, langilearen sailari, Batzorde Iraunkorreko Idazkariari, eta, baldin baleuka, bere Sekzio Sindikalari eman behar izango liokeelarik.

95. artikulua.- Zehapenen baliogabetzea.

Langileek burututako laneko falten ondoriozko zehapenak beraien espediente pertsonaletan idatziko dira, eta baliogabeturik geratuko dira 3 hilabete betetzen direnean falta arinak baldin badira; urte bete betetzen denean falta larriak direnean eta 3 urte betetzen direnean oso falta larriak badira, langileak epealdi horietan larritasun bereko edo handiagoko faltarik egiten ez baldin badu.

Zehapenaren oharrak indarrean jarraitzen duen bitartean langile horrek merituzko ekintza dela eta saria jasoko balu, oharraren iraupen epealdia % 50 murriztuko da.

BOSGARREN KAPITULUA

ESKUBIDE SINDIKALAK

96. artikulua.- Enpresa Batzordeak.

Enpresa Batzordeak Enpresak garraio zerbitzua eskaintzen duen Lurralde Historiko bakoitzean Erakundeko langileen osotasunak dituen organo ordezkatzaile eta kolegiatuak dira.

Batzorde enpresetako kideen kopurua Langileen Estatutuaren 66. artikuluan ezarritakoaren arabera erabakiko da.

97. artikulua.- Eskumenak.

Enpresa Batzordeek ondorengo Eskumenak izango dituzte:

a) Segurtasuna eta Higieneari buruzko arauetan erabakitakoa eta gai horren inguruan hartzen diren erabakiak betetzen direla ziurtatu.

b) Batzorde Iraunkorreko Idazkariarengandik ondorengo informazioa jaso:

1.- Diziplina espedienteen irekierak eta zigor ezarpenak.

2.- Langileen Estatutuaren 64. artikuluan aurreikusten diren guztiak.

98. artikulua.- Zentro arteko Batzordea edo Batzorde Iraunkorra.

Zentro arteko Batzordea edo Batzorde Iraunkorra Erakundeko langile guztiak ordezkatzen dituen organo gorena da. Langileriaren kezka, itxaropen eta iradokizun guztiak bideratzeaz arduratuko da, parte hartze, elkar laguntza eta kontrol horren bitartez giro sozial eta lan giro onena lortzeko eta baita zerbitzu publikoan eraginkortasun eta emaitza hobeagoak ere.

99. artikulua.- Eraketa eta funtzionamendua.

Batzorde iraunkorra hamabi kidek osatuko dute. Kide horiek Enpresa Batzordeetako kideen artean aukeratuko dira, eta bertan dauden sindikatuen proportzionaltasuna gordeko da, hauteskundeen emaitzak orokorrean hartuta.

Batzorde iraunkorrak presidentea eta idazkaria aukeratuko ditu bere kideen artean, eta prozedura araudia egingo du hiru hilabeteko epean. Araudi horren kopia bat igorriko dio Erakundeko Zuzendaritzari, eta Hitzarmenari gehituko zaio, haren zati bilakatuz.

100. artikulua.- Eskumenak.

a) Sarrera eta maila-igoera azterketa egitarau eta ereduen lanketan parte hartzea.

b) Zerbitzu koadroen onarpena.

c) Hitzarmen Kolektiboen negoziaketa

d) Orokorrean, Langileen Estatutuaren 41. eta 64. artikuluetan azaltzen diren guztiak eta Hitzarmenez Enpresa Batzordeei emandakoak.

101. artikulua.- Batzordeetako kideen bermeak.

Enpresa Batzorde desberdinetako kideek ordu kreditu bat izango dute bere funtzioak bete ahal izateko Langileen Estatutuak 68. artikuluan ezartzen duen bezala.

Batzorde Iraunkorreko partaide ere diren Enpresa Batzordeetako kideei hileko 40 orduko kreditua bermatuko zaie.

Bestalde, Erakundeak bere gain hartuko ditu Osoko Bilkura egin edo Batzorde Iraunkorra biltzen delako Batzordeetako langileek lurralde historiko batetik bestera bidaiatzean sortutako gastuak.

Halaber, Erakundeak 22.1.a) artikuluan adierazten den dieta ordainduko dizkie ordezkari sindikalei bilera horiengatik bere etxebizitzatik kanpo egindako bazkariak, bilera goiz eta arratsaldez luzatzen bada.

Horretarako, dagokion Idazkariak dietarako eskubidea duten guztien zerrenda aurkeztuko dio Erakundeko Zuzendaritzari.

Lurralde batetik bestera doazen ordezkariei ere ordainduko zaie 22-1.a) artikuluan aipatzen den dieta, nahiz eta bilera egun erdikoa izan.

102. artikulua.- Sekzio Sindikalak.

Sekzio Sindikalak bere interesak defendatzeko Sindikatu batera afiliatutako langileen multzoaren organo ordezkatzaileak dira.

103. artikulua.- Bere onespenerako baldintzak.

Oro har, Erakunde mailako bere egitura onesten da.

Bere onespenerako baldintzak:

1) Legez eratutako sindikatu baten partaide izatea.

2) Partaide den Sindikatuko Estatutuekin ados eratzea. Adostasun hori egiaztatu egin behar du sindikatu horren ordezkaritzak.

Sindikatu bakoitzeko Sekzio Sindikal bakarra onetsiko da.

104. artikulua.- Eskumenak.

Hauek dira Sekzio Sindikalen konpetentziak:

a) Bere sindikatuen interesak ordezkatu Erakundeko Zuzendaritzaren aurrean eta honekin mantendu behar diren harremanak bideratu..

b) Laneko gaiekin zerikusia duen eta indarrean dagoen legedia hausten ez duen propaganda egin lantegietako iragarki tauletan.

c) Erakundean dauden arazoen inguruko informazioa bidali eta jaso.

d) Erakundeko langileen arteak afiliatuak lortzeko propaganda egin.

e) Bere garapenerako eta zabalkunderako beharrezko bitartekoak erabili.

f) Beharrezko ikusten dutenean kanpoko aholkulariengana jo.

g) Hauteskunde sindikaletarako kandidaturak aurkeztu, bere karguak izendatu eta uztaraziz.

105. artikulua - Sekzio Sindikalen bermeak.

Sekzio Sindikal bakoitzak plantilla osoan jasotako boto kopuruen araberako ordu kreditu bat izango du:

50 ordu / hileko botoen % 15arekin.

70 ordu / hileko botoen % 17,5arekin.

90 ordu / hileko botoen % 20arekin.

110 ordu / hileko botoen % 22,5arekin.

130 ordu / hileko botoen % 25arekin.

150 ordu / hileko botoen % 27,5arekin.

Halaber, Sekzio Sindikalek bere lan funtzioetatik aska ditzakete bere kideak Ordezkari Sindikalaren funtzioak betetzeko, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

Kide bat liberatu ahal izango da plantilla osoari aplikatutako afiliazioaren % 10 bakoitzeko. Dena den, liberatu bakarra izango da gehienez Sekzio Sindikal bakoitzeko. Liberatuek Enpresa Batzordeko edo Administrazio Kontseiluko partaide edo Ordezkari Sindikal izan beharko dute.

Enpresa Batzorde eta Sekzio Sindikaletako kideek eta Ordezkari Sindikalek Langileen Estatutuaren 68. artikuluaren azken paragrafoan ezarritakoaren arabera erabili beharko dituzte ordu kredituak, ondorengo baldintzak jarraituz:

a) Enpresa Batzordeko kideen eta Ordezkari Sindikalen urte osoko ordu guztiak sindikatuan pilatuko dira.

b) Kreditu hori zentral bakoitzera afiliatutako edozein langilek erabili ahal izango du.

c) Kredituaren batuketa urtean behin egingo da, bere banaketa Zentralak nahi duen modura egingo duelarik urtean zehar.

d) Sekzio Sindikal bakoitzak bere kide bat libera dezake orduka bere lanpostuaren lan funtzioetatik ondorengo baldintzak betetzen badira:

- Nahiko ordu kreditu izatea.

- Enpresa Batzordeko partaide edo Ordezkari Sindikal izatea.

- Gutxienez 6 hilabeterako liberazioa izatea.

Liberatu sindikalek bere mailei dagokien soldata kontzeptu finkoez gain, konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute bere betebehar sindikalengatik bereizkeria ekonomikorik jasan ez dezaten., Langileen Estatutuaren 68. artikuluan jasotzen denaren arabera.

Konpentsazio bera emango zaie orduen pilaketarengatik liberatutakoei, pilaketa hori gutxienezko sei hilabeteko epean etengabe gertatuko balitz.

106. artikulua.- Ordezkari Sindikalak.

Erakundean afiliatuta dauden langileen artean eta langileek hautatutako Ordezkari Sindikalak izango dira, ondorio guztiekin, Sekzio Sindikalen ordezkariak. Hauen izendapenak Enpresako Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaizkio eragin osoa izan dezaten.

Bi Ordezkari Sindikal izango dira Enpresa Batzordeetarako hauteskundeetan gutxienez botoen % 10 jaso duten Sindikatuen Sekzio Sindikal bakoitzeko.

Botoen % 10 lortu ez duten Sindikatuen Sekzio Sindikalek Ordezkari Sindikal bakarra izango dute.

107. artikulua.- Ordezkari Sindikalen Bermeak.

Enpresa Batzordeetako partaide ez diren Ordezkari Sindikalek besteentzako ezarritako bermeak izango dituzte, baita LOLSaren 10-3. artikuluak ezagutzen dizkien eskubideak ere.

Dena den, ordu kreditua aurreko artikuluetan liberatu eta sekzio sindikaletarako ezarri den ordu kreditua ez bada gainditzen bakarrik erabili ahal izango da.

108. artikulua.- Lurralde edo Estatu mailako ordezkari sindikalak.

Erakunde sindikal adierazgarrienetan lurralde, autonomia edo estatu mailako hautez karguak dituzten langileei LOLSaren 9. artikuluan jasotako Eskubideak aplikatuko zaizkiela erabakitzen da.

109. artikulua.- Ordu sindikalen eskaera.

Baimen sindikalen eskaerak ostegunaren eguerdiko 14:00ak baino lehen eskatu beharko dira hurrengo asterako, eta beti ere baimen sindikala. izan beharreko eguna (berau kontatu gabe) baino 4 lanegun baino gehiagoko epearekin, Giza Baliabideak Sailari idatziz jakinaraziz.

Koadroen menpe ez dagoen langileriak egun bete lehenago jakinarazi beharko du orduak hartu nahi dituela.

Orokorrean ez da ordu sindikalik eskainiko larunbat, igande eta jai egunetan, oso kasu berezietan izan ezik.

Zerbitzu koadroei, egutegiei, etab. buruzko negoziaketetarako, arau orokor gisa, ordezkaritza duen sindikatu bakoitzeko pertsona bakarrak izango du baimen sindikala Erakundearen kontura (Segurtasun eta Osasun Batzordean izan ezik).

Sekzio Sindikalen bilerak aurreko asteko ostegunaren 14:00ak baino lehen eskatu beharko dira. Bi Sekzio Sindikalek ezingo dute bilerak une berean egin eta lehentasuna izango du lehenago eskatutakoak.

Ezezkoa ordu kreditua agortuta dagoenean bakarrik emango ahal izango da. Erantzuna ezarritako epean ez bada eman, baimena emana dagoela ulertuko da.

110. artikulua.- Partehartze sindikala.

Sindikatuek ondorengo Batzordeen bitartez hartuko dute parte Enpresaren martxan:

1.- Zirkulazioaren Segurtasun Batzordea.

Zirkulazioaren Segurtasun Batzordea Zuzendaritzako ordezkari banak eta Administrazio Kontseiluan ordezkaritza duen Zentral Sindikal bakoitzeko kide banak, horretarako beren beregi izendatuak, osatuko dute.

2.- Zerbitzu Koadroen Batzordea.

Zerbitzu Koadroen Batzordea Zuzendaritzaren ordezkari batez eta Batzorde Iraunkorrak dituen kide kopuru eta ordezkaritzaz osatuta egongo da. Azken ordezkari horiek dagokien Sekzio Sindikalak izendatutakoak izango dira.

Koadroen Batzordea Batzorde Iraunkorraren Batzorde ordezkaria izango da ondorio guztietarako.

Batzorde honen funtzioa langileriaren lana arautzen duten Zerbitzu Koadroak negoziatzea izango da. Elkartearen martxarako Zerbitzu Koadroek duten garrantzia kontuan hartuta, Batzordeak indarrean dagoen legediarekin adostasuna gordez negoziatuko du, bertan aurreikusitako epeak ahalik eta gehien arintzen saiatuz.

Batzordeak plantillari eta lan baldintzen aldaketen inguruan hartzen dituen erabakiak Batzorde Iraunkorrarekin akordio gisa hartuko dira.

3.- Gizarte Laguntzen Batzordea.

Gizarte Laguntzen Batzordea honela osatuta egongo da: Batzorde Iraunkorrean ordezkaritza duen Zentral Sindikal bakoitzeko bere Sekzio Sindikalak izendatutako kide finko bat eta Erakundeko Zuzendaritzako ordezkari kopuru bera.

Batzorde honen funtzio nagusia mailegu, jangela, eskolarako laguntza, euskararen sustapena, uniformeak eta, orokorrean, gizarte laguntza bezala hartzen den edozein kontzepturekin zerikusia duen guztiaren tratamendua izango da.

4.- Lanpostuen Balorapenerako Batzordea.

Lanpostuen Balorapenerako Batzordea eratzen da, Zuzendaritzak eta Batzorde iraunkorrak izendatutako ordezkaritza parekidea izango duelarik, lau lagun alde bakoitzetik.

Bere funtzioa Lanpostuen Balorapenaren sistema mantentzea izango da. Horretarako, lan hori betetzeko beharko dituen prozedura arauak sortu beharko ditu bere lehen bileran.

5.- Lan Osasun eta Segurtasun Batzordea.

Lan Osasunaren Batzordea Zuzendaritzak eta Batzorde Iraunkorrean ordezkaritza duen Sekzio Sindikal bakoitzak eta bertan duen ordezkari kopuruaren arabera izendatutako ordezkaritza parekidea izango du. Bere gain hartuko ditu Laneko Arriskuen Prebentzio Legean eta berau garatzen duen araudian ezarritako legezko funtzioak.

Segurtasun eta Osasun Batzordearen betebeharrak izango dira, funtzionamenduko araudian zehazten diren beste batzuen artean, honako hauek:

- Laneko istripuen eta gaixotasunen zergatiak ikertzea.

- Segurtasun Planen burutzapenean parte hartzea.

- Aitortutako arriskuen eta arrisku potentzialen burutzapenean parte hartzea.

- Langile guztiek Osasun eta Segurtasun alorretan prestakuntza egokia izan dezaten lan egitea.

- Osasun azterketak egitea bultzatzea.

Batzorde hori arduratuko da lanorduetan edo lanorduen aurretik eta lanean eragina izan dezakeen drogen eta alkoholdun edarien kontsumoari buruzko araudia burutzeaz.

6.- Epaimahai aztertzailea.

Epaimahai aztertzailea da Zuzendaritzaren ordezkaritzak eta Langileen ordezkaritzak osaturiko organo kolegiatua, leku aldaketa, barne sustapen eta kanpoko aukeraketa prozesuetan objektibotasuna eta gardentasuna bermatzeko, lehiakortasun eta inpartzialtasun irizpideek gidaturik.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- Lan-poltsa.

Urteko Zenbaketan gerta daitekeen Orduen Soberakinaren konpentsazioari eta baita Iraupen Luzeko Aldi Baterako Ezintasunei, Lan Puntei, Oporrek eta abarrei erantzun ahal izateko, jadanik prestaturik dagoen Enpresatik kanpoko pertsonez osaturiko Lan Poltsa erabiliko da egon daitezkeen lanpostuak betetzeko.

Indarrean dagoen urtean edo aurreko urteetatik sor daitekeen Orduen Poltsa konpentsatzeko egin beharreko kontratazioak aldiko kontratu zuzenen bitartez egingo dira, jadanik indarrean dauden modalitateak erabiliz (egun zatiz / egun osoz, praktiketan, etab.).

Bigarrena.- Iragazkortasun Klausula.

Hitzarmen Kolektibo honek ukitutako eta 2005eko uztailaren 29an EuskoTreneko langile finkoak ziren edo haren lan poltsa ofizialetan zeuden langileek aukera izango dute, denbora mugarik gabe, enpresa horretan zein ETS-n sortuko diren lanpostuak eskuratzeko, baldin eta:

- dagokion deialdiaren oinarrietan eskatzen diren betekizunak betetzen baldin badituzte.

- deialdiaren oinarrietan eskatzen diren betekizunak betetzen baldin badituzten, eta ETS-ren indarrean dagoen Hitzarmen Kolektiboaren irizpideekin bat etorriz.

2005eko uztailaren 29an existitzen ziren kanpoko poltsak eta kanpoko poltsa mugatuak mugagabeak izango dira EuskoTrenentzat eta ETS-rentzat.

Hirugarrena.- Sareko teknikariak.

Sareko teknikari irudia garatuko da, alor horretan lorturiko akordioekin bat etorriz.

Talde horretako kide bilakatuko dira, Aginte Posturako gaiturik, hamasei pertsonara arte, 2008 eta 2009 urteen artean, eta beste lau 2010ean, guztiak ere 8. soldata mailarekin. Halaber, talde horretako kide bilakatuko dira beste hamar pertsona, 7. soldata mailarekin, ordainketa osagarriarekin, Aginte Posturako gaiturik ez daudenentzat.

Laugarrena.- Berdintasunari buruzko araudira egokitzea.

Materia honetako araudia aplikatu eta egokituko da (batzorde bat eratuko da berau martxan jartzeko) eta gauza bera egingo da laneko eta familiako bizitza bateratzeko gaiaren inguruan. EAEko Administrazio Nagusian egon daitekeenaren antzeko araudia bilatuko da, egin beharreko egokitzapenak eginez.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.- Erretiro partziala eta Errelebu kontratua.

I.- Baldintzak. Erakundeko langile orok, 60 urteko adinera edo Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren Hamazazpigarren Xedapen Iragankorraren edukia aplikatzearekin bat datorren adinera heltzean, borondatezko erretiro partziala hartzeko eskubidea du, eta enpresak hori onetsi eta haren eskaria behar bezala bideratzeko egin beharrekoak egin beharko ditu, ondoren adierazten diren terminoetan, abenduaren 4ko 40/2007 Legean ezarritako erregularizazioa betez, eta, zehatzago:

1.- Interesatuak horren inguruko idazkia aurkeztu beharko du Enpresaren Zuzendaritzaren aurrean, gutxienez bete beharreko adina bete baino hiru hilabete lehenago.

2.- Eskatzaileak, une bakoitzean legez baimendutako gehieneko erretiro partziala hartu beharko du.

3.- Erakundeak, aldi berean, jardunaldiaren % 100eko errelebu kontratua sinatuko du horretarako baldintzak betetzen dituen beste langile batekin.

II.- Indarraldia. Akordio hau indarrean egongo da erakundean, ondoren hori berretsi behar gabe, enpresako hitzarmen kolektibo honen denbora iraupena amaitu arte. Beraz, 2010eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean edo 2012ra arte, hitzarmen honen bigarren artikuluan aurreikusten den luzapena gauzatzen bada.

Hala ere, konpromisoa indarrean eta eraginkor egongo da ezarritako epealdian, beti ere une bakoitzean indarrean dagoen araudia betez, abenduaren 4ko 40/2007 Legean biltzen den araupetzea beren beregi aplikatzea posible denean, enpresarentzat inolako kostu edo karga gehigarririk izan gabe.

Horren aplikazio efektiboak, beraz, une honetan indarrean dagoen araupetzeak indarrean jarraitzea edo gai horren inguruan ordezkatzeko emango den legezko xedapenak aukera ematea edo baimentzea, besterik ez bada aldi baterako, konpromiso honen denbora amaitu arte, erretiro partzialaren eta errelebuko kontratuaren modeloa eta baldintzak aplikatzeko, une honetan indarrean dauden termino eta baldintza berberekin.

Bigarrena.- Lineen kudeaketa modelo berriaren ondorioz, Gainbegiraketa laguntzaile lanpostua sortuko da, 4. mailarekin. Lanpostu horren nondik norakoa antolakuntzaren beharren arabera definituko da, eta berau, une honetan 3. mailan dauden langileek (geralekuko arduraduna, mantentze lanetako espezialista, trenbideko eta obratako langile espezializatua, instalazio finkoetako pintorea eta mandatari atezaina) eskuratu ahal izango dute, erabakitzen den gaitze, prestakuntza eta koalifikazio prozesua gainditu ondoren.

Hirugarrena.- Halaber, modelo berri horren ondorioz Geltokietako Teknikari lanpostua sortuko da, 7. mailarekin. Bere lan berria lineako geltokietan zehar burutuko du, haien kalifikazioa bat edo beste izanik ere, eta gerta daitekeen edozein gertakari ikuskatuko du. Lanpostu horren nondik norakoa antolakuntzaren beharren araberakoa izango da, eta berau, une honetan 5, 6 edo 7. mailan dauden Geltoki Buruek eskuratu ahal izango dute, eskatzen den gaitasuna lortu eta gero.

Laugarrena.- Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina.

Kontzeptu hori, hilero burututako diru-bilketen arabera ordainduko da, II. eranskinean aipatzen den balioen taulari jarraituz.

Kontzeptu hori jasoko dute saltzaile funtzioak betetzen dituzten langileek.

AZKEN XEDAPENA.- BATZORDE PAREKIDEA.

Hitzarmenaren interpretazio, iraupen eta aplikazioaren ondorioz sor daitezkeen arazo guztiak aztertu eta konpontzeko helburuarekin sortzen da Batzorde Parekidea. Hitzarmen hau sinatzen duten Zentral Sindikal bakoitzeko kide batek, horretarako espreski izendatuak, eta mahai negoziatzailea osatzen dutenen artean aukeratutako Erakundeko Zuzendaritzaren ordezkari kopuru berak osatuko dute.

Batzorde Parekideak aztertuko ditu aurreko atalean aipatutako arazoen inguruan sor daitezkeen ezadostasun guztiak edozein neurri hartu aurretik.

Batzorde Parekidearen erabakiek, akordioa egonez gero, izaera beterazlea izango dute.

Batzorde Parekidearen barruan akordiorik lortzen ez bada, ezadostasun hori «Gatazka Kolektiboak Erabakitzeko Borondatezko Prozeduren Akordio Interkonfederal»era (PRECO II) zuzenduko da, presio neurri, gatazka, prozedura administratibo edo jurisdikzio prozeduraren bat hartu baino bost egun lehenago.

Legeak langileei ematen dizkien eskubide eta bermeekiko errespetua abiapuntutzat hartuz, Batzordea horretarako beren beregi gutxienez hiru hilabetean behin bilduko da, eta Batzordea osatzen duten alde bakoitzeko aholkulariak joan ahal izango dira bileretara, ahots eskubidearekin baina boto eskubiderik gabe.

I. ERANSKINA

LANPOSTUEN ZERRENDA, SOLDATA MAILEN ARABERA SAILKATURIK

MAILA LANPOSTUAREN IZENA

10 ZERBITZU BURUA

9 ANALISTA PROGRAMADOREA

ADMINISTRAZIO KUDEATZAILEA

IKUSKATZAILEA

INSTALAZIOETAKO SEKZIO BURUA

ZUZENDARITZA IDAZKARIA

8 GIDARIA

AGINTE POSTUKO OPERADOREA

SARE/KOMUNIKAZIO GAINBEGIRATZAILEA

TRENBIDEKO MANTENTZE LANETAKO GAINBEGIRATZAILEA

SAREKO TEKNIKARIA (AP-PM)

7 KUDEAKETA KONTROLEKO ADMINISTRARIA

NOMINA ETA GIZARTE SEGURANTZA ADMINISTRARIA

ANTOLAKUNTZA ETA GIZA BALIABIDEA ADMINISTRARIA

EROSKETA, KONTRATAZIO ETA BESTERENTZE KUDEAKETA ADMINISTRARIA

ADMINISTRARIA.

ARDURADUNA: ELEKTRIFIKAZIOA

TRENBIDEA ETA OBRAK

DELINEANTEA (GIS/CAD)

GELTOKI BURUA: ZORNOTZA/AMOREBIETA

DONOSTIA-AMARA

DURANGO

EIBAR

ZAZPI KALEAK

ERRENTERIA

BILBO-ATXURI

SEINALEZTAPEN ETA KOMUNIKAZIO MANTENTZE LANETAKO TEKNIKARIA

SAREKO TEKNIKARIA

6 ADMINISTRARIA: MANTENTZE LANAK

GELTOKI BURUA: ERMUA

GERNIKA

ZARAUTZ

ZUMAIA

SOLDADURA ETA KATIGAMENDU MEKANIKOETAKO OFIZIALA.

ZERBITZU TEKNIKARIA

5 ADMINISTRARIA: INSTALAZIOAK

NOMINAK-ESKULANA

GELTOKI BURUA: USANSOLO

ELEKTRIFIKAZIO ZAINDARIA

4 TRENBIDEKO ETA OBRATAKO 1. MAILAKO LANGILEA

TELEFONISTA/ HARRERAGILEA

3 ESPEZIALISTA/MANTENTZE LANAK (ATXURI)

TRENBIDEKO ETA OBRATAKO LANGILE ESPEZIALIZATUA

INSTALAZIO FINKOETAKO MARGOLARIA

MANDATARIA ATEZAINA

II. ERANSKINA

BALORAZIO SOLDATA

EUROAK

10. MAILA 2.058,86

9. MAILA 1.939,06

8. MAILA 1.825,20

7. MAILA 1.712,55

6. MAILA 1.634,04

5. MAILA 1.551,63

4. MAILA 1.469,56

3. MAILA 1.408,02

ANTZINATASUNA

EUROAK/LAU URTEKOENA

10. MAILA 49,31

9. MAILA 46,73

8. MAILA 42,63

7. MAILA 38,23

6. MAILA 38,23

5. MAILA 38,23

4. MAILA 33,98

3. MAILA 33,98

APARTEKO ORDAIN-SARIA

EUROAK

10. MAILA 2.058,86

9. MAILA 1.939,06

8. MAILA 1.825,20

7. MAILA 1.712,55

6. MAILA 1.634,04

5. MAILA 1.551,63

4. MAILA 1.469,56

3. MAILA 1.408,02

LARUNBATETAN, IGANDEETAN ETA JAIEGUNETAN LAN EGITEAGATIKO PRIMA

Igande/jaiegunak 35,13

Larunbat/zubiak 17,55

EZ OHIKO ORDUAK

EUROAK

9. MAILA 13,10

8. MAILA 12,14

7. MAILA 11,52

6. MAILA 10,40

5. MAILA 9,74

4. MAILA 9,53

3. MAILA 9,36

DIRUA ERABILTZEAGATIKO KALTE-ORDAINA

NONDIK (EURO) NORA (EURO) EUROAK

150,25 300,51 3,80

300,52 601,01 9,75

601,02 1.202,02 11,72

1.202,02 1.803,04 18,16

1.803,05 3.005,06 26,45

3.005,07 4.507,59 31,22

4.507,60 6.010,12 35,26

6.010,13 7.512,65 39,67

7.512,66 9.015,18 44,12

9.015,19 10.517,71 48,52

10.517,72 12.020,24 52,88

12.020,25 15.025,30 61,68

15.025,31 18.030,36 70,44

18.030,37 Hortik aurrera 79,30

IRAUNKORTASUNAREN SARIA

EUROAK

10. MAILA 766,60

9. MAILA 726,91

8. MAILA 663,14

7. MAILA 594,66

6. MAILA 562,88

5. MAILA 546,31

4. MAILA 528,75

3. MAILA 515,45

ANTZINATASUN TAULAK KALTE-ORDAINEN ONDOREETARAKO

ERRETIROA ETA IRAUNKORTASUNAREN SARIA

EUROAK

10. MAILA 46,00

9. MAILA 43,62

8. MAILA 39,79

7. MAILA 35,68

6. MAILA 35,68

5. MAILA 35,68

4. MAILA 31,73

3. MAILA 31,73

III.ERANSKINA

AINTZINATASUNERAN PLUSAREKIN LOTURA DUTEN LAN POSTUAK

MAILA LANPOSTUAREN IZENA

10 ZERBITZU BURUA

9 ADMINISTRAZIO KUDEATZAILEA

IKUSKATZAILEA

INSTALAZIOETAKO SEKZIO BURUA

ZUZENDARITZA IDAZKARIA

IV.ERANSKINA

AZTERKETAKO EPAIMAHAIAREN ARAUDIA

OSAKETA

Azterketako epaimahaia kide anitzeko organoa da eta hori Zuzendaritzak eta Ordezkari Sozialek osatzen dute.

Azterketako epaimahaiko Batzorde Iraunkorrak izendatuko ditu Ordezkari Sozialak, horretarako, Enpresa-Batzordeko kide diren bi ordezkari izendatuko ditu. Batzorde Iraunkorreko kide bakoitzak hautagai bakar bati emango dio botoa, eta boto gehien jaso duten bi hautagaiak izango dira Gizarteko Ordezkariak, eta bi hautagai horiek ezin dira Sindikatu berekoak izan. Horrela, Enpresa-Batzordeak ahalik eta ordezkapen zabalagoa edukitzeko.

Enpresako Ordezkariek presidentzia eta idazkaritza izango dute, bietan hitza eta botoa izango dute.

HELBURUA

Lanpostuz lekualdatzeko, barne-igoerarako, eta kanpo-aukeraketako prozesuetan objektibotasuna eta gardentasuna bermatzea, konpetentzia- eta inpartzialtasun-irizpideei jarraituz.

FUNTZIONAMENDU-ARAUAK

ETS-ko Zuzendaritzak, Enpresak Azterketako epaimahaia deituko du Lanpostu-igoerak edo aukeraketa-prozesuak hasi aurretik eta honako hau jakinaraziko die:

Deialdiaren oinarriak, bertan zehazten dira: bete beharreko lanpostuak, lanpostuak lortzeko baldintzak, azterketetarako ikasi beharreko edukien gaiak, azterketen eta lanpostu-igoerarako ikastaroen data eta lekua. Baita aukeraketa-irizpideak zeintzuk izango diren ere, hori guztia aktan idatziko da.

Halaber, hautagaiak azterketara aurkeztu aurretik, azterketa bakoitzeko eredu bat gutun itxi batean gordeko da.

Kanpoko deialdia bada, deialdia argitaratu aurretik, Azterketako epaimahaiko kideek deialdiaren edukia jakingo dute. Kanpoko deialdiaren baldintzak barneko deialdiaren baldintza berak izango dira, gutxienez.

Barneko eta kanpoko deialdi guztiak, era elebidunean argitaratuko dira (gaztelania eta euskara).

Azterketako epaimahaiko kideek azterketara joateko eskubidea dute eta hautaprobak objektiboak direla ikuskatuko dute.

Hautaprobak prestatzea, zuzentzea, puntuazioa ematea eta zaintzea Erakundeko Zuzendaritzaren eginkizuna da edo, bestela, ordezkaria den aholkularitzaren eginkizuna izango da.

Enpresak hautaproben emaitzak Azterketako epaimahaiari emango dizkio eta, horrekin batera, onartuak izan diren hautagaien zerrenda eta egon daitezkeen erreklamazioak ere.

Hautagaiak edozein erreklamazio aurkezten badu, Gizarteko Ordezkariek erreklamazioan lagunduko diote Azterketako epaimahaiari erreklamazioa aurkezteko.

Azterketako epaimahaiak egon daitezkeen erreklamazioak erantzun eta deialdian gerta daitezkeen egoerak konponduko ditu, hori guztia aktan idatzi beharko da, erabakigarria izango da.

Deialdiaren txostena egingo da eta bertan gaineratuko dira: deialdia eta eranskinak, Azterketako epaimahaiko aktak, azterketen ereduak, hautaproben emaitzak, erreklamazioak, gorabeherak, etab. Txosten hori deialdiaren espedientea izango da eta Azterketako epaimahaiak behar duenerako erabili ahal izango du.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Azterketako epaimahaiko kideren batek edozein arrazoirengatik ezingo balu bere funtzioa aurrera eraman, Enpresa Batzordeko kideren batek ordezkatuko dio. Hori egin ahal izateko, titularrak ordezkatuko dion pertsonari bere funtzioak bete ditzan baimena eman diola idatziz aurkeztu beharko dio Batzorde Iraunkorreko Idazkariari. Azterketako epaimahaiko kideren batek deialdian parte hartu nahiko balu, ezingo luke Epaimahaiko kide izan hautaprobako prozesua bukatu arte, baina beste deialdi batean Azterketako epaimahaiko kide izatearen kalterik gabe.

AZTERKETAK EGITEKO METODOA

Barne deialdietan, hautagai bakoitzak orri bat bete beharko du, eta bertan, bere izena zenbaki bati lotuko zaio. Orri guztiak batuko dira, orri bakoitza gutun batean gorde eta gutuna itxi egingo da azterketak zuzendu eta puntuatu behar diren arte. Geroago, Azterketako epaimahairen aurrean gutuna ireki egingo da eta hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa jakitera emango da.


Azterketa dokumentala