Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3035

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 11koa, Hezkuntza sailburuordearena, 2009-2010 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaroetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko jarduerez diharduenean, honela dio bere 23. ataleko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza sailburuaren 2009ko martxoaren 18ko Aginduak (EHAA, 2009ko martxoaren 25ekoa) 2009ko udarako eta 2009-2010 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko jarduerak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraiek mamitzeko lanetan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Horren ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ondoren zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok Irale programaren 2009-2010 ikasturtean irakastorduz kanpora eskainiko diren jardueretarako behin betiko indarrez onestea, lurralde historiko hauetan:

ARABA/ÁLAVA:

Aixkiria euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Amurrioko AEK euskaltegia (Amurrio)

Arana AEK euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Aratz-Pinto euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Bai&By Gasteiz (Vitoria-Gasteiz)

Gasteiz-Adur euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Hegoalde euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Laudioko AEK euskaltegia (Laudio/Llodio)

Laudioko udal euskaltegia (Laudio/Llodio)

Lautadako AEK euskaltegia (Agurain/Salvatierra)

Mondragon Lingua Gasteiz (Vitoria-Gasteiz)

Oiongo euskaltegia (Oyón-Oion)

Udaberria euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Zadorra AEK euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Zaldiaran euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

BIZKAIA:

Aita Villasante udal euskaltegia (Gernika-Lumo)

Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegia (Amorebieta-Etxano)

Arrigorriagako udal euskaltegia (Arrigorriaga)

Aurten Bai Fundazioa (Amorebieta-Etxano))

Bai&By Bilbo (Bilbao)

Bai&By Getxo (Getxo)

Barakaldoko AEK euskaltegia (Barakaldo)

Barakaldoko euskara udal erakundea (Barakaldo)

Basauriko udal euskaltegia (Basauri)

Bilbo Zaharra euskaltegia (Bilbao)

Busturialdeko AEK euskaltegia (Gernika-Lumo)

Durangaldeko AEK euskaltegia (Durango)

Durangoko udal euskaltegia (Durango)

Enkarterriko AEK euskaltegia (Zalla)

Enkarterriko udal euskaltegia (Zalla)

Erandioko udal euskaltegia (Erandio)

Ermuko Kaltxango AEK (Ermua)

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea (Bilbao)

Euskaraz Koop. E. AEK euskaltegia (Bilbao)

Gabriel Aresti euskaltegia (Bilbao)

Galdakaoko udal euskaltegia (Galdakao)

Getxoko udal euskaltegia (Getxo)

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia (Bermeo)

Hego Uribeko AEK euskaltegia (Basauri)

Indautxuko AEK euskaltegia (Bilbao)

J.A. Agirre euskaltegia (Getxo)

Juan Mateo Zabala euskaltegia (Bilbao)

Labayru Ikastegia euskaltegia (Bilbao)

Lea Artibaiko AEK euskaltegia (Ondarroa)

Leizaur-Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa-AEIE.

Lizardi-AEK euskaltegia (Bilbao)

Mastitxu euskaltegia. Leioako udala udal euskaltegia (Leioa)

Matxintxu-Larrako AEK euskaltegia (Bilbao)

Meatzaldeko AEK euskaltegia (Valle de Trápaga-Trapagaran)

Mondragón Lingua Bilbao (Bilbao)

Mungiako udal euskaltegia (Mungia)

Muskizko udal euskaltegia (Muskiz)

Portugaleteko udal euskaltegia (Portugalete)

Santurtziko udal euskaltegia (Santurtzi)

Santutxuko AEK euskaltegia (Bilbao)

Sestaoko AEK euskaltegia (Sestao)

Sestaoko udal euskaltegia (Sestao)

Txorierriko udal euskaltegia (Derio)

Ulibarri euskaltegia (Bilbao)

Uribe Kosta AEK (Getxo)

Urtxintxa Eskola (Bilbao)

Xaribari AEK euskaltegia (Portugalete)

Zenbat Gara Kultur Elkartea (Bilbao)

Zorrotza-Iralako AEK euskaltegia (Bilbao)

GIPUZKOA:

Aitzol udal euskaltegia (Tolosa)

Altza euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Amara Berriko AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Andoaingo AEK euskaltegia (Andoain)

Antiguako AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Arrasateko Erdu AEK euskaltegia (Arrasate/Mondragón)

Arrasateko udal euskaltegia (Arrasate/Mondragón)

Azkoitiko AEK euskaltegia (Azkoitia)

Azpeitiko udal euskaltegia (Azpeitia)

Bai&By Gipuzkoa, S.L. (Donostia-San Sebastián)

Beasaingo AEK euskaltegia (Beasain)

Beasaingo udal euskaltegia (Beasain)

Bedita Larrakoetxea udal euskaltegia (Oñati)

Bergarako udal euskaltegia (Bergara)

Debabe Udal Euskaltegien Mankomunitatea (Elgoibar)

Debabe Udal Euskaltegien Mankomunitatea (Deba)

Debabe Udal Euskaltegien Mankomunitatea (Mutriku)

Eibarko AEK euskaltegia (Eibar)

Eibarko udal euskaltegia (Eibar)

Elgoibarko AEK euskaltegia (Elgoibar)

Emun Koop. E. (Beizama)

Errenteriako udal euskaltegia (Errenteria)

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea (Tolosa)

Hernaniko AEK euskaltegia (Hernani)

Hernaniko udal euskaltegia (Hernani)

Herri Jakintza euskaltegia (Irun)

Hitzez euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Hondarribiko udal euskaltegia (Hondarribia)

Huezi, Koop. E. (Eskoriatza)

Ikasondo Donostia (Mondragon Lingua) (Donostia-San Sebastián)

Ilazki euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Intxaurrondoko Gotzon Aleman AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Irrintzi AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Irungo AEK euskaltegia (Irun)

Irungo udal euskaltegia (Irun)

Kanpandegi S.L. (Donostia-San Sebastián)

Lasarte-Oriako udal euskaltegia (Lasarte-Oria)

Legazpi 6 euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Legazpiko udal euskaltegia (Legazpi)

Leintz udal euskaltegia (Aretxabaleta)

Maizpide euskaltegia (Lazkao)

Monpas Berri euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Muntteri AEK euskaltegia (Lasarte-Oria)

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegia (Oiartzun)

Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegia (Ordizia)

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegia (Errenteria)

Oroitzene AEK euskaltegia (Lezo)

Pasaiako Txirrita AEK euskaltegia (Pasaia)

Pasaiako udal euskaltegia (Pasaia)

Urrats euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Urretxu Zumarragako udal euskaltegia (Urretxu)

Urtxintxa Eskola - Gipuzkoa (Donostia-San Sebastián)

Urumea euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegia (Usurbil)

Zarauzko AEK euskaltegia (Zarautz)

Zarauzko udal euskaltegia (Zarautz)

Zumaiako Txomin Agirre AEK euskaltegia (Zumaia)

2. artikulua.- Irakastordu barnean R300 ikastaroa Eibarren emateko, Eibarko AEK euskaltegia eta Eibarko udal-euskaltegia izendatzen ditu. Konkretuki, eta balioespen-fasean jasotako lehentasun-ordenari eutsiz,

a) bi talde egiten badira guztira (txanda bakoitzean, talde bat), Eibarko AEK euskaltegiari atxikiko zaizkio bi horiek;

b) hiru edo lau talde egiten badira, aldiz, hirugarrena (eta, hala badagokio, laugarrena ere bai) Eibarko udal-euskaltegiari atxikiko zaio/zaizkio.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- EGA edo HE2tik gorako ikastaroetarako berariazko eta jatorrizko materiala prestatu eta banatu behar denean, kasuan kasuko euskaltegi edo ikasketa-elkarteak aldez aurretik adieraziko dio Hezkuntza Sailari, eta hartarako onespena jaso beharko du. Bestelako materialik ez du Hezkuntza Sailak ordainduko.

Bigarrena.- EGA edo HE2tik gorako ikastaroak emateko euskaltegi edo ikasketa-elkarteak bere egoitzatik hamar kilometro baino gehiagora joan behar duenean, Hezkuntza Sailak gastu horiek ordaindu egingo ditu, kilometroko ohiko prezio standarrak aplikatuz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honen aurka interesatuak gorako errekurtsoa jar dezake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bigarrena.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 11.

Hezkuntza sailburuordea,

PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.


Azterketa dokumentala