Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3034

EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 11koa, Hezkuntza sailburuordearena, 2009ko udan Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza sailburuaren 2009ko martxoaren 18ko Aginduak (EHAA, 2009ko martxoaren 25ekoa) 2009ko udarako eta 2009-2010 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraiek mamitzen parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Horren ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.- Ondoren zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok Irale programaren 2009ko udako klase-emankizunetarako behin betiko onestea, Lurralde Historiko hauetan:

ARABA/ÁLAVA

Aixkiria euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Amurrioko AEK euskaltegia (Amurrio)

Arana AEK euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Aratz-Pinto euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Bai&By Gasteiz (Vitoria-Gasteiz)

Gasteiz-Adur euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Hegoalde euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Laudioko AEK euskaltegia (Laudio/Llodio)

Laudioko udal euskaltegia (Laudio/Llodio)

Mondragon Lingua Gasteiz (Vitoria-Gasteiz)

Udaberria euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Zadorra AEK euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

Zaldiaran euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)

BIZKAIA

Aita Villasante udal euskaltegia (Gernika-Lumo)

Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegia (Amorebieta-Etxano)

Arrigorriagako udal euskaltegia (Arrigorriaga)

Aurten Bai Fundazioa (Amorebieta-Etxano)

Bai&By Bilbo (Bilbao)

Bai&By Getxo (Getxo)

Barakaldoko AEK euskaltegia (Barakaldo)

Barakaldoko udal euskaltegia (Barakaldo)

Basauriko udal euskaltegia (Basauri)

Bilbo Zaharra euskaltegia (Bilbao)

Busturialdeko AEK euskaltegia (Gernika-Lumo)

Durangaldeko AEK euskaltegia (Durango)

Durangoko udal euskaltegia (Durango)

Enkarterriko AEK euskaltegia (Zalla)

Enkarterriko udal euskaltegia (Zalla)

Ermuko Kaltxango AEK (Ermua)

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea (Bilbao)

Euskaraz Koop. E. AEK euskaltegia (Bilbao)

Gabriel Aresti euskaltegia (Bilbao)

Galdakaoko udal euskaltegia (Galdakao)

Getxoko udal euskaltegia (Getxo)

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia (Bermeo)

Hego Uribeko AEK euskaltegia (Basauri)

Indautxuko AEK euskaltegia (Bilbao)

J.A. Agirre euskaltegia (Getxo)

J.M. Zabala euskaltegia (Bilbao)

Labayru Ikastegia euskaltegia (Bilbao)

Lea Artibaiko AEK euskaltegia (Ondarroa)

Lizardi-AEK euskaltegia (Bilbao)

Mastitxu euskaltegia. Leioako udala udal euskaltegia (Leioa)

Matxintxu-Larrako AEK euskaltegia (Bilbao)

Meatzaldeko AEK euskaltegia (Valle de Trápaga-Trapagaran)

Mondragon Lingua Bilbao (Bilbao)

Muskizko udal euskaltegia (Muskiz)

Santurtziko udal euskaltegia (Santurtzi)

Santutxuko AEK euskaltegia (Bilbao)

Sestaoko AEK euskaltegia (Sestao)

Sestaoko udal euskaltegia (Sestao)

Txorierriko udal euskaltegia (Derio)

Ulibarri euskaltegia (Bilbao)

Uribe Kosta AEK (Getxo)

Xaribari AEK euskaltegia (Portugalete)

Zorrotza-Iralako AEK euskaltegia (Bilbao)

GIPUZKOA

Altza euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Amara Berriko AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Andoaingo AEK euskaltegia (Andoain)

Antiguako AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Arrasateko Erdu AEK euskaltegia (Arrasate/Mondragón)

Arrasateko udal euskaltegia (Arrasate/Mondragón)

Azkoitiko AEK euskaltegia (Azkoitia)

Azpeitiko udal euskaltegia (Azpeitia)

Bai&By Gipuzkoa, S.L. (Donostia-San Sebastián)

Beasaingo AEK euskaltegia (Beasain)

Beasaingo udal euskaltegia (Beasain)

Bergarako udal euskaltegia (Bergara)

DEBABE udal euskaltegien Mankomunitatea (Elgoibar)

DEBABE udal euskaltegien Mankomunitatea (Deba)

DEBABE udal euskaltegien Mankomunitatea (Mutriku)

Eibarko AEK euskaltegia (Eibar)

Eibarko udal euskaltegia (Eibar)

Elgoibarko AEK euskaltegia (Elgoibar)

Errenteriako udal euskaltegia (Errenteria)

Hernaniko AEK euskaltegia (Hernani)

Herri Jakintza euskaltegia (Irun)

Hitzez euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Ikasondo Donostia (Mondragon Lingua) (Donostia-San Sebastián)

Ilazki euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Intxaurrondoko Gotzon Aleman AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Irrintzi AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Irungo AEK euskaltegia (Irun)

Irungo udal euskaltegia (Irun)

Kanpandegi S.L. (Donostia-San Sebastián)

Legazpi 6 euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Legazpiko udal euskaltegia (Legazpi)

Maizpide euskaltegia (Lazkao)

Monpas Berri euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Muntteri AEK euskaltegia (Lasarte-Oria)

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegia (Oiartzun)

Ordiziako Goiztiri AEK euskaltegia (Ordizia)

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegia (Errenteria)

Oroitzene AEK euskaltegia (Lezo)

Pasaiako udal euskaltegia (Pasaia)

Pasaiako Txirrita AEK euskaltegia (Pasaia)

Urrats euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Urretxu Zumarragako udal euskaltegia (Urretxu)

Urumea euskaltegia (Donostia-San Sebastián)

Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegia (Usurbil)

Zarauzko AEK euskaltegia (Zarautz)

Zarauzko udal euskaltegia (Zarautz)

Zumaiako Txomin Agirre AEK euskaltegia (Zumaia)

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.- EGA edo HE2tik gorako ikastaroetarako berariazko eta jatorrizko materiala prestatu eta banatu behar denean, kasuan kasuko euskaltegi edo ikasketa-elkarteak aldez aurretik adieraziko dio Hezkuntza Sailari, eta hartarako onespena jaso beharko du. Bestelako materialik ez du Hezkuntza Sailak ordainduko.

Bigarrena.- EGA edo HE2tik gorako ikastaroen emanaldietarako euskaltegi edo ikasketa-elkarteak bere egoitzatik hamar kilometro baino gehiago egin behar dituenean, Hezkuntza Sailak gastu horiek ordaindu egingo ditu kilometroko ohiko prezio estandarrak aplikatuz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Ebazpen honen aurka interesatuak gorako errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Bigarrena.- Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 11.

Hezkuntza sailburuordea,

PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.


Azterketa dokumentala