Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3033

AGINDUA, 2009ko apirilaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Loiuko (Bizkaia) «Ayalde» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Loiuko (Bizkaia) «Ayalde» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak baimena eskatu du Lehen Hezkuntzako hiru unitate eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau unitate gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2009-2010 ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako 3 unitate eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 unitate gehitzeko:

Kode zenbakia: 48003734.

Izen espezifikoa: «Ayalde».

Titularra: Sopensa. Sociedad Pedagógica del Norte SA.

Helbidea: Aiartza Bidea 5.

Udalerria: Loiu.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

- Lehen Hezkuntzako 3 unitate gehitzea.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 unitate gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostutarako edukiera.

- Batxilergoa: Modalitateak: «Zientziak eta Teknologiak» eta «Humanitateak eta Gizarte-zientziak», 6 unitate eta 210 ikaspostutarako edukierarekin.

2. artikulua.- Agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokienez, indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala