Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3032

AGINDUA, 2009ko apirilaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakasleentzat egindako espezializazio-ikastaro batzuk gainditu dituztenen zerrenda handitzen duena (sail honek homologatu zituen ikastaro horiek).

2009ko urtarrilaren 12ko Aginduaren eta urtarrilaren 19ko Aginduaren bitartez (2009ko urtarrilaren 30eko eta otsailaren 26ko EHAAk, hurrenez hurren), Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko irakasleentzat egindako bi espezializazio-ikastaroren ezaugarriak eta gainditu zituztenen zerrenda eman ziren.

Geroztik ikastaro horiek gainditu dituztenen zerrenda handitu egin denez, argitara ematen da, parte hartu dutenentzat bidezko ondorioak izan ditzan.

Horregatik guztiagatik, ondokoa

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Argitara ematea Madrilgo Unibertsitate Autonomoari atxikitako La Salle Centro Superior de Estudios Universitarios ikastetxeak deitu eta emandako Pedagogia Terapeutikoko espezializazio-ikastaroa gainditu duten irakasleen zerrenda handitua. Hezkuntza sailburuordearen 2007ko maiatzaren 7ko ebazpenaren bidez homologatua (0768EPT371 homologazio-kodea). Halaxe dago zehaztuta eranskinean.

2. artikulua.- Argitara ematea Madrilgo Unibertsitate Autonomoari atxikitako La Salle Centro Superior de Estudios Universitarios ikastetxeak deitu eta emandako Atzerriko hizkuntzako (ingelesa) espezializazio-ikastaroa gainditu duten irakasleen zerrenda handitua. Kristau Eskolak egin zuen ikastaro horretarako deialdia eta Gasteizko Irakasle Eskolak eman zuen, Hezkuntza sailburuaren 2007ko abenduaren 28ko ebazpenaren bidez (0768EIG001 homologazio-kodea). Halaxe dago zehaztuta eranskinean.

3. artikulua.- Honekin batera doan eranskinean ageri diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langileek dagokien alorrerako gaikuntza izango dute, ikastaro hauen deialdian, sail honen eta ikastaroak emango dituzten unibertsitate-erakundeen artean izenpeturiko hitzarmenetan, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren gaikuntzak eguneratzeko jardunbideari buruzko 1993ko urriaren 14ko Aginduaren 3. eta 10.1 artikuluetan (azaroaren 23ko EHAA) xedatutakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA/ANEXO

GAINDITU DUTENEN ZERRENDA / RELACIÓN DE APTOS

Kodea

Código Ikastaroa

Curso Gaikuntza

Habilitación NAN

DNI Abizenak

Apellidos Izena

Nombre

0768EPT371 Especialización en Educación Especial / Pedagogía Terapéutica Educación Especial 72316008 Borregon Madariaga Amaia

0768EIG001 Especialización en Lengua Extranjera: Inglés Lengua Inglesa 72739035 Echeazarra Escudero Ibon

0768EPT371 Especialización en Educación Especial / Pedagogía Terapéutica Educación Especial 30688262 Elguezua Larrañaga Nerea

0768EIG001 Especialización en Lengua Extranjera: Inglés Lengua Inglesa 33445378 Galdeano Gorriz Iñaki

0768EIG001 Especialización en Lengua Extranjera: Inglés Lengua Inglesa 16280351 Muñoz Andrés Miren Zuriñe

0768EPT371 Especialización en Educación Especial / Pedagogía Terapéutica Educación Especial 45629743 Zearreta Garai Aitziber


Azterketa dokumentala