Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3031

1474/2009 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira medikuen kategorian (Angiologiako eta Hodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautatze-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea, eta bertan zehaztuko dira eskaintzen den destino bakoitzeko ezaugarri bereziak.

Hori dela eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Entitate Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Entitate Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenek ezarritakoarekin, eta arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Oinarri hauen xede diren hautatze-probak deitzea.

Bigarrena.- Medikuen kategorian (Angiologiako eta Hodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena.- Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena.- Merezimenduen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.- Dagokion gai zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 20a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

I. ERANSKINA

MEDIKUEN KATEGORIAN (ANGIOLOGIAKO ETA HODIETAKO KIRURGIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOEN LANPOSTU FUNTZIONALA) OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTATZE-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATU KATEGORIA FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKOA DA ETA DESTINOAK OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN IZANGO DIRA

1.- Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

1.1.- Deialdi honen xede izango dira medikuen kategorian (Angiologiako eta Hodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikoen lanpostu funtzionala) destinoak. Aipatu kategoria fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoa da eta destino horiek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira, II. eranskinean agertzen direnak. Destino horiek lekualdatze-lehiaketan eskaini direnez, horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira lehiaketa hori erabaki ahala.

Era berean, deialdi honen xede izango dira prozesu hau arautzen duten oinarri orokorren 1. oinarrian zehazten diren destinoak.

1.2.- Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

2.- Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulazioa eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den modalitateko espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

3.- Lehiaketa oposizioaren nondik norakoak.

3.1.- Oposizioaldia.

1) Oposizioaldian ariketa hauek egingo dira:

a) Lehenengo ariketa: Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

b) Bigarren ariketa: epaimahaiak zenbait ariketa praktiko jarriko du. Galdetegiak edo beste tankera batekoak izango dira.

Probak zerikusia izango du destinoko eginkizun espezifikoekin eta xedetzat izango du destinoan jarduteko izangaiek izan behar dituzten gaitasun, ezagutza, iaiotasun eta trebetasun profesionalak baloratzea.

3.2.- Oinarri orokorretako 14. atalean ezarrita dagoen moduan oposizioaldia gainditu dutenen puntuazio-ordenaren araberako zerrenda argitaratutakoan, izangaiek 14.2 oinarrian jasotzen den dokumentazioaz gain ondorengo hau ere aurkeztu beharko dute:

- Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu titulazioaren eta lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen den modalitateko espezialista tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.

3.3.- Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak honekin batera doan III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, baldin eta web orrian bete beharreko ereduan alegatu izan badira.

3.4.- Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:

- Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1.1 oinarriaren lehen atalean aurreikusitakoarekin bat, lau destino deitzen dira:

Oinarri horrekin bat, hautatze-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egingo da eskaini daitezkeen destinoen behin betiko zehaztapena.

III. ERANSKINA

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAKO (ANGIOLOGIAKO ETA HODIETAKO KIRURGIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA

1.- Laneko esperientzia: gehienez, 50 puntu.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Dagokion espezialitateko etengabeko atentzioko behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.

Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenen espezialistaren antzinatasuna, abenduaren 23ko 62/2003 Legean, zerga, administrazio eta gizarte neurriei buruzkoan, eta Ordena Sozialari buruzkoan, deialdiak aurrez ikusitako baldintzetan, interesdunak espezialitatearen berezkoa eta espezifikoa den eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Aipatutako deskontua ez zaie egingo espezialista titulua 1497/1999 Errege Dekretuko hirugarren xedapen osagarriak aurrez ikusitakoaren arabera lortu zutenei.

1) Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta komunitate autonomoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dagokion kategorian eta espezialitatean edo medikuntza alorreko kudeaketa-postuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.

2) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan beste espezialitate batzuetan zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan dagokion espezialitatean kupoko eta zonaldeko mediku gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, 0,15 puntu.

3) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako osasun zerbitzuetako erakundeetan edo osasun sistema nazionalari atxikitako ikerketa eta antolakuntzako zentro ofizialetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan atentzio espezializatuko beste zerbitzu batzuetan mediku orokor gisa edo beste espezialitate batzuetan mediku gisa edo pertsonal ikertzaile gisa eskainitako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,075 puntu.

4) Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.

5) Pediatriako espezialitatean, Lehen Mailako Atentzioko Pediatrian egindako zerbitzuak: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

e) A taldean eskainitako zerbitzuak: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko.

f) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2.- Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 20 puntu):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(bikain kopurua X 6) + (0horezko matrikula kopurua X 9)

Irakasgai guztien kopurua

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

b) Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):

- Lizentziaturako gradua (bikain edo ohorezko matrikula): puntu 1.

- Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 2 puntu.

- Unibertsitate-aditua: 2 puntu.

- Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.

- Doktoretzako gradua: 4 puntu.

- Doktorea cum laude: 5 puntu.

- Erlazioa duen goi-mailako beste titulazio bat: 4 puntu.

c) Prestakuntza espezializatua:

1) Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den bestelako legez aitortutako espezialitateren bateko tituluren bat edo batzuk dituzten izangaiak, baldin eta aldez aurretik fakultatiboentzako ofizialki onartutako prestakuntza-programako egoiliar gisa bete badute: puntu 1.

2) Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den bestelako espezialistaren titulu bat edo titulu batzuk dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 0,50 puntu.

d) Etengabeko prestakuntza (gehienez, 12 puntu):

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

- 9 ordura arte: 0,05 puntu.

- 10-19 ordu: 0,1 puntu.

- 20-29 ordu: 0,2 puntu.

- 30-49 ordu: 0,4 puntu.

- 50-99 ordu: 0,6 puntu.

- 100-249 ordu: puntu 1.

- 250-599 ordu: 3 puntu.

- 600 ordu edo gehiago: 4 puntu.

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,15 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

Gutxieneko ordu-kopurua adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen ez dutenetan, edo ordu-kopurua nahiz kreditu-kopurua jasotzen dutenetan, epaimahaiak dagokion puntuazioa emango du, aurkeztutako dokumentazio eta ikastaroaren edukiaren arabera. Puntuazio hori ezin izango da inoiz 0,05 puntutik beherakoa izan.

Hurrengo hauek ematen dituzten ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan: erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, beti ere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaslanak (gehienez 6 puntu):

- Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.

- Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,063 puntu.

- Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.

- Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 8 puntu):

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

- Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.

- Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.

- Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.

- Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.

- Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.

- Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.

- Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.

- Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.

- Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.

- Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.

- Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.

- Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.

- Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.

- Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 0,50 puntu.

- Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,25 puntu.

- Tesina bakoitzeko: puntu 1.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Lanbide garapena (gehienez, 20 puntu):

Izangaiek hautatu ahalko dute oinarri espezifikoetan aitortutako lanbide garapenaren mailari dagokion puntuazioa esleitzea, d) (Etengabeko prestakuntza), e) (Irakaslana) eta f) (Jarduera zientifikoa eta ezagutza hedatzekoa) atalen arabera egokituko litzaiekeenaren ordez:

- IV. maila: 20 puntu.

- III. maila: 17 puntu.

- II. maila: 14 puntu.

- I. maila: 11 puntu.

Aukera hori merituak aurkeztean gauzatuko da.

h) Hizkuntzak (gehienez, 5 puntu):

- Frantsesa: gehienez 3 puntu.

- Ingelesa: gehienez 3 puntu.

- Alemana: gehienez 3 puntu.

i) Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

3.- Euskara.

- 2.HE: 17 puntu.

- 1.HE: 8,5 puntu.

IV. ERANSKINA

MEDIKU FAKULTATIBOEN ETA TEKNIKARIEN LANBIDE TALDEETAKO MEDIKU ESPEZIALISTA ETA FARMAZIALARI KATEGORIAKO GAI ZERRENDA

ESPEZIALITATEA: ANGIOLOGIA ETA KIRURGIA BASKULARRA

1.- Gaixotasun baskularren teknika diagnostiko ez odoltsuak.

2.- Gaixotasun baskularren operazio aurreko azterketa.

3.- Angiografiaren printzipioak.

4.- Injertoen eta protesien portaera biologikoa. Garapena eta bilakaera.

5.- Aterosklerosia: kontuan hartu beharreko ezaugarri biologikoak eta kirurgikoak.

6.- Baskulitia: Etiopatogenia, klinikoa eta tratamendua.

7.- Baskulopatia funtzionalak. Raynouden sindromea eta gaixotasuna.

8.- Tronbogenesia, berreraikitze baskularra, antikoagulatzaileak eta fibrinolitikoak.

9.- Hemodinamikaren printzipioak kirurgia baskularrean.

10.- Iskemia akutuaren sindromea: Etiopatogenia, klinikoa, diagnostikoa, eboluzioa eta tratamendua.

11.- Traumatismo baskularrak: Klinikoa, diagnostikoa eta tratamendua. Zapalketaren sindromea. Estremitateen berrinplantazioa.

12.- Iskemia kronikoaren sindromea: Etipatogenia, diagnostikoa, eboluzioa eta tratamendua.

13.- Beheko gorputz adarretako aterosklerosiaren forma klinikoak. Forma Aorto-Iliakoa. Forma Femoro-Poplitea. Forma Tibio-Peroneala. Klinikoa. Diagnostikoa eta tratamendua. Horrekin lotura duten lesioak.

14.- Anestesia kirurgia baskularrean.

15.- Arterien esposizio metodoak.

16.- Kirurgia arterialeko oinarrizko teknikak: Jostura eta anastomosi baskularrak. Mikrokirurgia baskularra. Partxeko injerto bidezko angioplastia, enbolektomia arteriala. Tronboendarterektomia. Larruazalean zeharreko angioplastia transluminala. Endoprotesia. Pontajeak.

17.- Jatorri extrakranealeko garuneko hodietako iskemia. Klinika, diagnostikoa eta tratamendua.

18.- Goiko gorputz adarretako iskemia kronikoa. Klinika, diagnostikoa eta tratamendua.

19.- Heste iskemia akutua eta kronikoa. Etiopatogenia klinikoa. Diagnostikoa eta tratamendua.

20.- Hipertentsio errenobaskularra: Etiologia, fisiopatologia klinikoa, diagnostikoa. Indikazioak eta tratamendu kirurgikoa.

21.- Sorbaldako konpresio neurobaskularraren sindromea: kontuan hartu beharreko ezaugarri anatomikoak. Forma klinikoak. Diagnostikoa. Tratamendua.

22.- Aneurisma arterialak. Era klinikoak, Diagnostikoa eta Tratamendua.

23.- Angiodisplasien erabilera: Etiopatogenia, diagnostikoa eta tratamendua.

24.- Izozketak: Etiopatogenia klinikoa. Profilaxia eta tratamendua. Murgiltze eta lubaki oina.

25.- Portako hipertentsioaren kirurgia.

26.- Sarbide baskularra hemodialisirako.

27.- Tumore baskularrak: lehen eta bigarren mailakoak. Klinikoa, diagnostikoa eta tratamendua.

28.- Bena eta linfa kirurgia: Esplorazio odolgabea. Flebografia. Linfografia isotopikoa.

29.- Barizedun zainak. Zainen etendurak. Klinika eta tratamendua.

30.- Zainen tronbosi sakona. Erabilera.

31.- Zainen tronbosi iskemikoa: flegmasia zerulea dolens eta benen gangrena.

32.- Sindrome posflebitikoaren fisiopatologia, hankan ultzerarekin.

33.- Zainen gutxiegitasun sakon kronikoa.

34.- Zainen injertoak sindrome posflebitikoaren tratamenduan.

35.- Fasziotomia.

36.- Linfedema.

37.- Beheko gorputz adarraren anputazioa. Berehalako operazio ondoko egokitzea eta deanbulazio goiztiarra.

38.- Beheko gorputz adarra anputatuta dutenentzako protesia.

39.- Kalitatearen kudeaketa kirurgia baskularrean.

40.- Espezialitateak berez dituen prozedura diagnostikoak eta terapeutikoak. Teoria eta praktika.

BIBLIOGRAFIA

1.- Cirugía Vascular. Principios y Técnicas. Haimovici H. Ediciones Salvat Bartzelona. 1986.

2.- Novedades Farmacológicas en las Vasculopatías. Barcelona. Ros E. Ediciones Uriach. Bartzelona. 1998.

3.- Vascular Surgery. 6.ª Edition. Rutherford R. Saunders Company. Philadelphia. 2005.

4.- TASC (TransAtlantic Inter-Society Consensus): Management of Peripheral Arterial Disease (PAD). Eur J Vasc Endovasc Surg 2000; 19 Suplement A.

5.- Vascular Surgery. Princicles and Practice. Veith FJ; Hobson RW, Williams RA, Wilson SE. McGraw-Hill Edition. New York. 1996.

6.- Tratado de las Enfermedades Vasculares. Viguera Editores, S.L. Bartzelona. 2006.


Azterketa dokumentala