Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3030

AGINDUA, 2009ko apirilaren 21ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2007ko urtarrilaren 23ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (otsailaren 14ko EHAA, 32. zk.), hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzakoa, 520010 kodea, 165 dotazioa.

Bigarrena.- Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 21a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala