
99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
3029
EBAZPENA, 2009ko maiatzaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Errektorearen kabineteko arduradunak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2009ko martxoaren 25eko Ebazpenak (2009ko apirilaren 15eko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita -ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu huts bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2009ko urtarrilaren 26ko Ebazpenez eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2009ko otsailaren 24ko EHAAn argitaratutako erabakia, Unibertsitateko Errektoregoaren egitura eta funtzionamendu atalak zehaztu eta eginkizunak eskuordetzen dituena), honako hau.
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Andoni Mirena Echarri Iguzquiza jauna izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.
- Izena: Errektorearen idazkari atxikia.
- Erref.: F 2.
- Eskala: Administraria / Administrari-laguntzailea.
- Taldea: C / D.
- Zenbatgarrena: 2.
- Maila: 19.
- Hizkuntz eskakizuna: 2; derrigorrezkotasun data: 1998-12-31.
- Langunea: Errektoregoa.
- Campusa: Bizkaia.
Bigarrena.- Izendapena EHAAn argitaratu den egunetik ondorioak izango ditu.
Hirugarrena.- Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, ebazpen hau Errektoregoko iragarki-oholean argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 220. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Leioa, 2009ko maiatzaren 11.
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.
RSS