Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3025

1218/2009 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateak ditu destino.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 19ko 1115/2006 Ebazpenaren bidez, destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan dituen fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko hautaketa probak deitu ziren. Ebazpena 2006ko azaroaren 9ko EHAAn argitaratu zen, 214. zenbakian.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko maiatzaren 26ko 834/2008 eta urriaren 13ko 3722/2008 Ebazpenen bidez txanda ireki bidez esleitzen dira fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan hutsik dauden destinoak. Ebazpenak 2008ko maiatzaren 29ko EHAAn, 101. zenbakian eta 2008ko urriaren 31ko EHAAn, 209. zenbakian argitaratu ziren.

Lanpostuaz jabetzeko aipatutako ebazpenetan ezarritako epea amaitu ostean, esleitu ez diren destinoak, esleitutako destinoetan jabetzerik izan ez dutenak, eta jabetzarik izanik ere titularra ez bada azaldu destinoan, betiere lortutako destinoa erreserbatzeko eskubiderik ez bada, oinarri orokorretako 10.9.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera berriro esleituko dira.

Hautaketa-prozesua zuzentzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako zuzendari orokorraren ebazpenez esleituko dira, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Adierazitako guztiagatik, eta langileei buruz indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan hutsik dauden destinoak txanda ireki bidez betetzeko esleipena egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.- Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoko lanpostuaz jabetzeko; esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da epe hori.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

- NANaren fotokopia konpultsatua, edo pasaportea edo gidatzeko baimenarena edo Europako Batasuneko beste estatu kide batzuen edo Europako Espazio Ekonomiko beste estatu batzuen agiri baliokidearena, eta bai Europako Batasunaren Ituna dela-eta edo legez Espainiak sinaturik dituen hitzarmenetako beste estatu batzuen aipatu agiriena ere, baldin langileei joan-etorriak egiteko eskubide aitortzen bazaie; eta kasua bada, 6.2.a) oinarriko 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

- Kolegiatua izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.

- Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.

- Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko.

Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 6.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Hirugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. paragrafoan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 6a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

ERANSKINA/ANEXO

KATEGORIA: FAK. ESP. PEDIATRIA-MEDIKUA (LMT)

CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRA - EAP

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. PEDIATRIA-MEDIKUA (LMT)

PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO PEDIATRA - EAP

DESTINOEN ESLEIPENA - TXANDA IREKIA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - TURNO LIBRE

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECEP.

14266878 Benito Cornejo, Ana Maria Bilboko Eskualdea Bilboko Esk.-Santutxu- Solokoetxe (OZ) Arratsaldez 2

Comarca Bilbao C. Bilbao-Santuchu- Solokoetxe (CS) - Tarde

14603227 Luis García, Maria Teresa Bilboko Eskualdea Bilboko Esk.-San Adrian (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Bilbao C. Bilbao-San Adrián (CS) - Tarde

14952912 Alonso Arroniz, Isabel Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Algorta (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Uribe C. Uribe- Algorta (CS) - Tarde

30583839 Angulo Barreras, M. Pilar Arabako Eskualdea Arabako Esk.-San Martin- Ariznabarra (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Araba C. Araba-San Martín-Ariznabarra (CS) - Tarde

11926016 Gastiasoro Cuesta, Lourdes Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Administrazioa - Goizez 2

Comarca Araba C. Araba- Administración - Mañana

13304963 Alonso Del Val, Belinda Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea Gip. Eki. Esk.-Errenteria Beraun (OZ) - Goizez 2 2005-06-01

Comarca Gipuzkoa - Este C. Gip. Este-Renteria Beraun(CS) - Mañana 01-06-2005

15396482 Bilbao Garitagoitia, Amaia Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea Gip. Mend. Esk.-Elgoibar (Konts.), Espezifikoa 2 2005-06-01

Comarca Gipuzkoa - Oeste C. Gip. Oeste-Elgoibar (Cons.), Específica 01-06-2005

44150261 García de Andoin Barandiaran, Nagore Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea Gip. Mend. Esk.-Zumarraga (OZ), Espezifikoa 2 2005-06-01

Comarca Gipuzkoa - Oeste C. Gip. Oeste-Zumarraga (CS), Específica 01-06-2005

30629417 Martínez de la Hidalga Ortiz de Zarate, Gontzal Bilboko Eskualdea Bilboko Esk.-Santutxu- Karmeloa (OZ) - Arratsaldez 2 2005-06-01

Comarca Bilbao C. Bilbao-Santuchu-El Karmelo (CS) - Tarde 01-06-2005

15387016 Sarasua Miranda, Ainhoa Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea Gip. Mend. Esk.-Oñati (OZ) 2 2008-06-01

Comarca Gipuzkoa - Oeste C. Gip. Oeste-Oñate (CS) 01-06-2008

35772245 Andrés Olaizola, Amagoia Barrualdeko Eskualdea Barrualdeko Esk.-Ondarroa (OZ) - Goizez 2 2005-06-01

Comarca Interior C. Interior- Ondarroa (CS) - Mañana 01-06-2005

44682423 Ruiz Manzanal, Iñaki Barrualdeko Eskualdea Barrualdeko Esk.-Galdakao (Anb.) - Zatitua 2 2008-06-01

Comarca Interior C. Interior-Galdakao (Amb.) - Partida 01-06-2008

14563932 Elezcano Olivares, M.ª Ángeles Barrualdeko Eskualdea Barrualdeko Esk.-Arteagako Gautegiz (Konts.) - Goizez 2 2005-06-01

Comarca Interior C. Interior-Gautegiz de Arteaga (Cons.) - Mañana 01-06-2005

72577372 García Sarriugarte, Leire Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Las Arenas (OZ) - Arratsaldez 2 2005-06-01

Comarca Uribe C. Uribe-Las Arenas (CS) - Tarde 01-06-2005

72471675 Vivanco López, Aranzazu Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Leioa (OZ) - Arratsaldez 2 2007-06-01

Comarca Uribe C. Uribe-Leioa (CS) - Tarde 01-06-2007

16064627 Pérez Estévez, Elena Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Derio (OZ) - Arratsaldez 2 2006-07-20

Comarca Uribe C. Uribe-Derio (CS) - Tarde 20-07-2006

15396786 Arostegi Kareaga, Nere Barrualdeko Eskualdea Barrualdeko Esk.-Gernika (OZ) - Arratsaldez 2 2005-06-01

Comarca Interior C. Interior- Gernika (CS) - Tarde 01-06-2005

72449971 Calzada Barrena, Javier Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Mungia (OZ) - Arratsaldez 2 2005-06-01

Comarca Uribe C. Uribe-Mungia (CS) - Tarde 01-06-2005

44151204 Sota Busselo, Itziar Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Astrabudua (OZ) - Arratsaldez 2 2006-07-20

Comarca Uribe C. Uribe- Astrabudua (CS) - Tarde 20-07-2006

30641302 Asla Elorriaga, Izaskun Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea Ezk.-Enk. Esk.-Santurtzi- Kabiezes (OZ) - Arratsaldez 2 2005-06-01

Comarca Ezkerraldea-Enkarterri C. Ezk.-Enk.-Santurtzi- Cabieces (CS) - Tarde 01-06-2005


Azterketa dokumentala