Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
3024

1196/2009 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Laborategiko teknikari espezialisten kategorian. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1105/2006 Ebazpenaren bidez, destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan dituen osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Laborategiko teknikari espezialisten kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko hautaketa probak deitu ziren. Ebazpena 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu zen, 203. zenbakian.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko uztailaren 18ko 2511/2008 Ebazpenaren bidez, txanda ireki bidez esleitzen dira osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Laborategiko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan hutsik dauden destinoak. Ebazpena 2008ko irailaren 12ko EHAAn argitaratu zen, 174. zenbakian.

Lanpostuaz jabetzeko aipatutako ebazpenean eza­rritako epea amaitu ostean, esleitu ez diren destinoak, esleitutako destinoetan jabetzerik izan ez dutenak, eta jabetzarik izanik ere titularra ez bada azaldu destinoan, betiere lortutako destinoa erreserbatzeko eskubiderik ez bada, oinarri orokorretako 10.9.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera berriro esleituko dira.

Hautaketa-prozesua zuzentzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako zuzendari orokorraren ebazpenez esleituko dira, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Adierazitako guztiagatik, eta langileei buruz indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Laborategiko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetan hutsik dauden destinoak txanda irekitik betetzeko esleipena egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.- Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoko lanpostuaz jabetzeko; esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da epe hori.

Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:

- NANaren fotokopia konpultsatua, edo pasaportea edo gidatzeko baimenarena edo Europako Batasuneko beste estatu kide batzuen edo Europako Espazio Ekonomiko beste estatu batzuen agiri baliokidearena, eta bai Europako Batasunaren Ituna dela-eta edo legez Espainiak sinaturik dituen hitzarmenetako beste estatu batzuen aipatu agiriena ere, baldin langileei joan-etorriak egiteko eskubide aitortzen bazaie; eta kasua bada, 6.2.a) oinarriko 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

- Kolegiatua izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.

- Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.

- Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko.

Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 6.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.

Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.

Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.

Hirugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. paragrafoan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 6a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

ERANSKINA / ANEXO

KATEGORIA : LABORATEGIKO TEKNIKARIA

CATEGORÍA: TÉCNICO LABORATORIO

LANPOSTU FUNTZIONALA: LABORATEGIKO TEKNIKARIA

PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO LABORATORIO

TXANDA IREKIA - DESTINOEN ESLEIPENA

ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - TURNO LIBRE

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECEP.

30609658 Bengoetxea Akarregi, Elixabet Mendaroko Ospitalea

Hospital Mendaro Mendaroko Ospitalea

Hospital Mendaro 2

14265339 Chamero Guijarro, Marta Santa Marina Ospitalea

Hospital Santa Marina Santa Marinako Ospitalea

Hospital Santa Marina 2

30564604 Arcos Rodríguez, M. Mercedes Txagorritxu Ospitalea

Hospital Txagorritxu Txagorritxuko Ospitalea

Hospital Txagorritxu 2

14259028 Larizgoitia Martín, Yolanda Santiago Ospitalea

Hospital Santiago Santiago Ospitalea

Hospital Santiago 2

16276543 Aberasturi Rejado, Blanca Esther Mendaroko Ospitalea

Hospital Mendaro Mendaroko Ospitalea

Hospital Mendaro 2

30624832 Andraca Bilbao, Itziar Bidasoako Ospitalea

Hospital Bidasoa Bidasoako Ospitalea

Hospital Bidasoa 2

30563357 Arechavaleta Ordorica, M.ª Salvadora Donostia Ospitalea

Hospital Donostia Donostia Ospitalea

Hospital Donostia 2

72453270 Niño Urdangarin, Sara Zumarragako Ospitalea

Hospital Zumarraga Zumarragako Ospitalea

Hospital Zumarraga 2

16286646 Martinez Diaz, Elisa Olga Zumarragako Ospitalea

Hospital Zumarraga Zumarragako Ospitalea

Hospital Zumarraga 2

16277636 López de Juan Abad Santos, Itziar Donostia Ospitalea

Hospital Donostia Donostia Ospitalea

Hospital Donostia 2

20182616 Barturen Nuño, Kepa Donostia Ospitalea

Hospital Donostia Donostia Ospitalea

Hospital Donostia 2

18207931 Arzuaga Iribarren, Milagros Bidasoako Ospitalea

Hospital Bidasoa Bidasoako Ospitalea

Hospital Bidasoa 2

30609332 Bilbao Ruiz, M.ª Sol Donostia Ospitalea

Hospital Donostia Donostia Ospitalea

Hospital Donostia 2

30635854 Uribasterra Díez de Ulzurrun, Jose Ramón Donostia Ospitalea

Hospital Donostia Donostia Ospitalea

Hospital Donostia 2

22727095 Argote Angulo, Irantzu Donostia Ospitalea

Hospital Donostia Donostia Ospitalea

Hospital Donostia 2


Azterketa dokumentala