
99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
3023
1217/2009 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da Administrazioko teknikari espezialisten lanbide taldeko administrarien kategorian. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1097/2006 Ebazpenaren bidez, destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan dituen Administrazioko teknikari espezialisten lanbide taldeko administrarien kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko hautaketa probak arautzeko oinarri espezifikoak onartu ziren. Ebazpena 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu zen, 203. zenbakian.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko urriaren 2ko 3174/2008 Ebazpenaren bidez, txanda ireki bidez esleitzen dira Administrazioko teknikari espezialisten lanbide taldeko administrarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan hutsik dauden destinoak. Ebazpena 2008ko urriaren 6ko EHAAn argitaratu zen, 190. zenbakian.
Lanpostuaz jabetzeko aipatutako ebazpenean ezarritako epea amaitu ostean, esleitu ez diren destinoak, esleitutako destinoetan jabetzerik izan ez dutenak, eta jabetzarik izanik ere titularra ez bada azaldu destinoan, betiere lortutako destinoa erreserbatzeko eskubiderik ez bada, oinarri orokorretako 10.9.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera berriro esleituko dira.
Hautaketa-prozesua zuzentzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpenez esleituko dira, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.
Adierazitako guztiagatik, eta langileei buruz indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Administrazioko teknikari espezialisten lanbide taldeko administrarien kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetan hutsik dauden destinoak txanda irekitik betetzeko esleipena egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.- Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoko lanpostuaz jabetzeko; esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da epe hori.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:
- NANaren fotokopia konpultsatua, edo pasaportea edo gidatzeko baimenarena edo Europako Batasuneko beste estatu kide batzuen edo Europako Espazio Ekonomiko beste estatu batzuen agiri baliokidearena, eta bai Europako Batasunaren Ituna dela-eta edo legez Espainiak sinaturik dituen hitzarmenetako beste estatu batzuen aipatu agiriena ere, baldin langileei joan-etorriak egiteko eskubide aitortzen bazaie; eta kasua bada, 6.2.a) oinarriko 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
- Kolegiatua izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.
- Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.
- Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko.
Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 6.2. oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.
Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.
Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.
Hirugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. paragrafoan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 31.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
ERANSKINA/ANEXO
KATEGORIA: ADMINISTRARIA
CATEGORÍA: ADMINISTRATIVO
LANPOSTU FUNTZIONALA: ADMINISTRARIA
PUESTO FUNCIONAL: ADMINISTRATIVO
DESTINOEN ESLEIPENA - TXANDA IREKIA
ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - TURNO LIBRE
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA
ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA
DESTINO HE
PL DERRIG. DATA
FECHA PRECEP.
16255588 Gutiérrez Fernández, Elena Erakunde Zentrala Erakunde Zentrala 2
Organización Central Organización Central
22718382 Arribas Carcamo, Ana Isabel Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
22703980 Eiros Abad, Begoña Txagorritxu Ospitalea Txagorritxu Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
15381669 Malbadi Beitia, Nerea Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2 2005-06-01
Hospital Donostia Hospital Donostia 01-06-2005
30593495 Silva Silva, Rocio Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea Gip. Mend. Esk.- Administrazioa 2 2010-06-01
Comarca Gipuzkoa - Oeste C. Gip. Oeste - Administración 01-06-2010
15964135 Arotzena Irastortza, Joxe Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdea Gip. Mend. Esk.- Administrazioa 2 2005-06-01
Comarca Gipuzkoa - Oeste C. Gip. Oeste - Administración 01-06-2005
RSS