
99. zk., 2009ko maiatzaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
3022
1195/2009 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik geratu diren destinoak txanda ireki bidez esleitzeko agindua ematen da osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian. Aipatutako kategoriak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak ditu destino.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak. 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu ziren, 203. zenbakian.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1103/2006 Ebazpenaren bidez, destinoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan dituen osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko hautaketa probak arautzeko oinarri espezifikoak onartu ziren. Ebazpena 2006ko urriaren 24ko EHAAn argitaratu zen, 203. zenbakian.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko uztailaren 18ko 2512/2008 Ebazpenaren bidez, txanda ireki bidez esleitzen dira osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan hutsik dauden destinoak. Ebazpena 2008ko irailaren 12ko EHAAn argitaratu zen, 174. zenbakian.
Lanpostuaz jabetzeko aipatutako ebazpenean ezarritako epea amaitu ostean, esleitu ez diren destinoak, esleitutako destinoetan jabetzerik izan ez dutenak, eta jabetzarik izanik ere titularra ez bada azaldu destinoan, betiere lortutako destinoa erreserbatzeko eskubiderik ez bada, oinarri orokorretako 10.9.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera berriro esleituko dira.
Hautaketa-prozesua zuzentzen duten oinarri orokorretako 10.9.7 paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, txanda bakoitzari dagozkion destinoak Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpenez esleituko dira, eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.
Adierazitako guztiagatik, eta langileei buruz indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeetan hutsik dauden destinoak txanda irekitik betetzeko esleipena egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera.
Bigarrena.- Esleipendunek hilabeteko epea izango dute destinoko lanpostuaz jabetzeko; esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko da epe hori.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, izangaiak aldez aurretik zita eskatuta, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan:
- NANaren fotokopia konpultsatua, edo pasaportea edo gidatzeko baimenarena edo Europako Batasuneko beste estatu kide batzuen edo Europako Espazio Ekonomiko beste estatu batzuen agiri baliokidearena, eta bai Europako Batasunaren Ituna dela-eta edo legez Espainiak sinaturik dituen hitzarmenetako beste estatu batzuen aipatu agiriena ere, baldin langileei joan-etorriak egiteko eskubide aitortzen bazaie; eta kasua bada, 6.2.a) oinarriko 3. paragrafoan aipatutako dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
- Kolegiatua izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.
- Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako hau jakinarazteko: ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.
- Azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betetzeko gaikuntza psikofisikoa dutela egiaztatzeko.
Esleipendunek, ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, 6.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dutela ikusten bada, ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.
Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.
Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzen direnak egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuen barruan esleitu zaien erakundean.
Hirugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 14. paragrafoan agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 26a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.
ERANSKINA/ANEXO
KATEGORIA: ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA
CATEGORÍA: TÉCNICO RADIODIAGNÓSTICO
LANPOSTU FUNTZIONALA: ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARIA
PUESTO FUNCIONAL: TÉCNICO RADIODIAGNÓSTICO
DESTINOEN ESLEIPENA - TXANDA IREKIA
ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - TURNO LIBRE
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA
ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA
DESTINO HE
PL DERRIG. DATA
FECHA PRECEP.
14554340 Bartolomé Pérez, Luis Basurtuko Ospitalea Basurtuko Ospitalea 2
Hospital Basurto Hospital Basurto
72675092 Fernández Marturet, M.ª Mercedes Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
44331069 Agirre Segurola, Ainara Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
33418896 Lizarraga Garciandía, M. Agustina Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
33428456 Navarro Garde, Javier Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
35777911 Barrena Echavarri, María Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
22745631 De Castro de la Varga, M. Dolores Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
9809301 Fernández Fernández, Laura Txagorritxu Ospitalea Txagorritxuko Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
44139299 Baroja Gil, Alicia Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
22753252 Chomon Simón, Sonia Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao-Usansolo
22739325 Almanza Delgado, Marta Txagorritxu Ospitalea Txagorritxuko Ospitalea 2
Hospital Txagorritxu Hospital Txagorritxu
18199077 Donazar Jaunsaras, Francisco Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
72467579 Ferro Godoy, Olga Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
44151630 Luis Grande, Cristina Santiago Ospitalea Santiago Ospitalea 2
Hospital Santiago Hospital Santiago
RSS