Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
2429

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren abiarazitako espedienteetan —beherago zehaztutakoetan— Joko eta Ikuskizun zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Interesdunei aipatu ebazpenak jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan da jakinarazpena egin, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61. eta 59. artikuluetan xedatutakoa betetzearren, iragarki hau ematen da argitara. Bestalde, honako hau ere jakinarazten zaie interesdunei: administrazio-bidea amaitzen ez duten aipatu ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Herrizaingo sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako banku-kontuetariko batean sartu beharko da, zehapen-espedientearen zenbakia adierazita:

2097/0178/13/0010960765, Caja Vital Kutxa, Vitoria-Gasteizko bulego nagusia.

2095/0631/51/9101163091, Bilbao Bizkaia Kutxa, Bilboko Kale Nagusiko 23ko bulego nagusia.

2101/0381/04/0010772283, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Garibai kaleko bulego nagusia.

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten bada ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengora bitartean egin beharko da ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten bada, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunaren bitartean egin beharko da ordainketa.

Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez eta interesdunaren ondaretik jasoko da delako kopurua, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan halaxe xedatzen da eta.

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp. Zk

N.º Expte. Lege-hauste data

Fecha infracción Ebazpen data

Fecha resolución Hautsi araua

Art. Infringido Isuna (euro)

Sanción (euros)

Tejero Muñoz-Torrero, Antonio 2008/59-tg 13-08-2008 07-04-2009 34.k) 400,00

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 24a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

AITOR URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala