Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
2427

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren abiarazitako espedienteetan —beherago zehaztutakoetan— Herrizaingo sailburuordeak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Interesdunari aipatutako ebazpena jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan da jakinarazpena egin, eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61. eta 59. artikuluetan xedatutakoa betetzearren, iragarki hau ematen da argitara. Bestalde, honako hau ere jakinarazten zaio interesdunari: administrazio-bidea amaitzen ez duen aipatu ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Herrizaingo sailburuari, iragarki hau argitaratzen den egunetik harako hilabeteko epean hain justu ere.

Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako banku-kontuetariko batean sartu beharko da, zehapen-espedientearen zenbakia adierazita:

2097/0178/13/0010960765, Caja Vital Kutxa, Vitoria-Gasteizko bulego nagusia.

2095/0631/51/9101163091, Bilbao Bizkaia Kutxa, Kale Nagusia 23ko bulego nagusia.

2101/0381/04/0010772283, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Garibai kaleko bulego nagusia.

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten bada ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengora bitartean egin beharko da ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten bada, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunaren bitartean egin beharko da ordainketa.

Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu bidez eta interesdunaren ondaretik jasoko da delako kopurua, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan halaxe xedatzen da-eta.

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Esp. zk.

N.º expte. Arau-haustearen data

Fecha infracción Ebazpenaren data

Fecha resolución Hautsitako art.

Art. infringido Isuna

Sanción

Jouel, Ali M. 2008/84-IR 2008-03-16 2009-04-07 32.g 30.051,00 euro/euros

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 24a.

Herrizaingo sailburuordea,

M.ª DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala