Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2426

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoan sustapen publikoko etxebizitzak helburu dituen lurralde estrategiari buruzko azterlana erredaktatu eta aukera-lurzoruen analisia egitea» xede duen zerbitzuen administrazio kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (KBN C02/028/2008 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/028/2008.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Helburua: «Euskal Autonomia Erkidegoan sustapen publikoko etxebizitzak helburu dituen lurralde estrategiari buruzko azterlana erredaktatu eta aukera-lurzoruen analisia egitea».

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: iragarkia EBAOra 2008ko azaroaren 11n bidali zen; 2008ko abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 231. zk.; eta 2008ko azaroaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 280. zk.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, hainbat irizpide kontuan hartuta.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurehun mila (400.000) euro, BEZa barne.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2009ko martxoaren 17a.

b) Kontratista: ABEE: Estudio K S. KOOP. / Juan Adrian Bueno Estudio SL / Mikel Eletxigerra.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta hogei mila euro.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 26a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMINGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala