Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2425

EDIKTUA, kontratua amaitu dela adierazteko eta diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 228/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 228/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caixarenting SA.

Abokatua: Manuel Silva Garcia.

Prokuradorea: Rafael Stampa Sanchez.

Demandatua: Ignacio Gracenea Sierra eta Construcciones Guanau SL.

Gaia: kontratua amaitu dela adieraztea eta diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horren gainean epaia eman da. Ondokoak dira epaiaren xedapenak/epaitza:

132-2008 EPAIA

Irun, 2008ko urriaren 31.

Nik, Gonzalo Pérez Sanzek, Irungo Instrukzioko 1 zenbakiko epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusiak ditut 228/2008 judizio arrunteko autoak non Caixarenting SA izan den demandatzaile eta Construcciones Guanau SL eta Ignacio Gracenea Sierra jauna demandatu. Judizioa ibilgailu baten renting-kontratuaren amaiera, ibilgailua itzultze eta diru-zenbatekoa erreklamatzeari buruzkoa izan da. Eta Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, ondoko epaia ematen dut:

EPAITZA

Onetsi egiten dut Epaitegietako prokuradore Rafael Stampa Sánchez jaunak Caixarenting SAren izenean eta ordez Construcciones Guanau SLren eta Ignacio Gracenea Sierra jaunaren aurka aurkeztutako demanda, eta:

1) Amaitutzat ematen dut 2006ko abenduaren 13an Caixarenting SA errentatzaileak eta Construcciones Guanau SL errentariak elkarrekin sinatutako renting-kontratua (ibilgailu batena), Ignacio Gracenea Sierra jauna fidatzaile solidarioa zela.

2) Demandatuak kondenatu egiten ditut auzi-jartzaileari errentapeko ibilgailua (Volkswagen Touareg R5 TDI tip 174 Cv 5 P, beltza) itzultzera. Horretarako, 48 ordu izango ditu, epaia modu egiaztagarrian jakinarazten denetik.

3) Demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari elkarrekin eta modu solidarioan 28.733,59 euro ordaintzera. Horri berandutzako interesak erantsi behar zaizkio, alegia kopuru horrek interpelazio judizialetik itundutako interes-tasan sortutakoak.

Demandatuei ezartzen zaizkie kostuak.

Parteei jakinarazi bekie ebazpen hau, eta ohartarazi eze, bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren aurrean, betiere epaitegi honetan aurkezturik eta jakinarazpena egiten denetik harako bost eguneko epearen barruan.

Bidal bedi epai honen testigantza autoetara eta gorde bedi originala Epaien Liburuan.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ignacio Gracenea Sierra jauna eta Construcciones Guanau SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2009ko martxoaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala