Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
2424

EDIKTUA, kanbio-judizio baten gaineko 855/2008 zenbakiko prozedurarena.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduraren gainean autoa eman zen bi mila eta zortziko urriaren hogeita zazpian. Honela dio epaitzak:

AUTOA

Epailea: Beatriz Hilinger Cuellar andrea.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Eguna: 2008ko urriaren 27a.

AURREKARIAK

Bakarra.- Astigarragan eta Gumiel de Izan-en helbidea duten Tellanorte SL eta Garmsan 2000 SLen aurka eta Corfisaren izenean eta ordez Aranguren Letamendia prokuradoreak kanbio-judiziorako demanda aurkeztu du, ondokoak erreklamatuaz bi pagare baliarazteko: tronkoaren 21.800,90 euro, eta berandutza-interesen, gastuen eta kostuen 6.540,27 euro.

Demandan eskatu da demandatuen jabetzapeko ondasunak eta eskubideak ikertzeko, auzi-jartzaileak ez daki-eta zein ondasunen gainean gauzatu traba.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Aurreko demanda azterturik eta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak kontuan izanik, uste da eze, alderdi demandatzaileak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, beharrezkoak baitira judiziora agertzeko; izan ere, halaxe agintzen da-eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6., 7., 23. eta 31. artikuluetan (PZLb).

Bigarrena.- Demandan aurkeztutako uziak ikusirik, epaitegi honek badu jurisdikzio eta eskumenik uzi horietaz ardurazteko, aipatu prozedura legeko 36., 45. eta 820. artikuluen arabera. Bestalde, lurraldeari dagokionez epaitegi honek badu eskumenik, aipatu azken artikulua aplikatuz gero.

Hirugarrena.- Ordainketak ez egitearen ondoriozko egintzez baliatzeko, aurkeztutako titulua bat dator Kanbio-agiriei eta Txekeei buruzko uztailaren 16ko 19/1985 Legeak ezarritako betekizunekin; beraz, bidezkoa da PZLb-ko 821. artikuluan zehaztu neurriak erabakitzea.

Laugarrena.- Aipatu berri den PZLb-ko 821. artikuluan aurreikusten denez, auzitegiak demanda tramitatzeko onartzen badu hartu beharreko neurrietako bat hauxe izango da: zordunaren ondasunen berehalako aurreneurrizko enbargoa, zordunak ordainketa-errekerimenduari kasurik egiten ez badio.

Bosgarrena.- Betearaziaren ondasunak eta eskubideak ikertzeko neurriak eska ditzake betearazleak demandan (549.1.4 artikulua). Horretarako, dena delako entitate, erakunde, erregistro edo pertsonak betearaziaren ondareari buruzko argibideak dituela zergatik uste duen adierazi beharko du betearazleak, baldin eta bere kabuz edo horretarako behar bezala ahalmendutako prokuradorearen bidez, ezin baditu argibideok lortu. Neurriok berehala gauzatu daitezke ordaintzeko errekerimendurik behar ez denean, Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 554.1 artikuluan jasotako moduan. Bidezkoa da, beraz, eskatutakoa onartzea.

XEDAPENAK

1.- Corfisaren izenean eta ordez, Aranguren Letamendia prokuradoreak eskatuta, Tellanorte SL eta Garjusan 2000 SLren aurka kanbio-judizio bati hasiera ematea erabaki da, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako titulua betearazteko. PZLb-ko 821. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da judizioa.

2.- Prozedura Zibileko Lege berriaren 821.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, honako neurri hauek hartu dira:

Hamar eguneko epean honako hauek ordain ditzala errekeritzea zordunari: 21.800,90 euro, tronkoarenak, eta 6.540,27 euro, berandutze-interesetarako, gastuetarako eta kostuetarako; hala ere, azken zenbateko hori likidatu egin daiteke gerora.

Errekerimendua egiterakoan honako hau ohartaraz bekio zordunari: baldin eta hamar eguneko epean zor duena ordaintzen ez badu edo judizioaren aurka egiten ez badu —gero esango da nola—, betearazpena abiaraziko da bere ondasunen aurka, erreklamatutako zenbatekoak hartzekodunari ordaintzeko.

Auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Hala ere, kanbio-judizioari aurka egiteko demanda aurkez dezake alderdi demandatuak, ordainketa-errekerimendua egiten denetik harako hamar eguneko epean, eta hartarako, Kanbio-agiriei eta Txekeei buruzko Legeko 67. artikuluan aurreikusitako kausa eta zioak baliatu beharko ditu. Aurkapena aurkezteak ez dakar berarekin prebentziozko enbargoa indarrik gabe uztea (824. artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Halaber, bi mila eta zortziko azaroaren hamaikan, honako probidentzia hau eman da:

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen epaile-magistratua: Beatriz Hilinger Cuellar andrea.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Eguna: bi mila eta zortziko azaroaren hamaika.

Idazkia batu bekie dagozkion autoei, eta entrega bekio kopia soila aurkako aldeei.

Intereseko gaiarekin bat etorriz eta 1/2000 PZLb-ean ezarritakoa betez, onartu egiten da betearaztelak egindako eskaria, eta Tellanorte SLen ondasunen aurreneurrizko enbargoa, tronkoaren 21.800,90 euroak, eta berandutze-interes, gastu eta kostuen 6.540,27 euroak estali arte. Horrek ez du esan nahi azken kopuru hori gerora ezin daitekeenik likidatu.

Horretarako, Tellanorte SA demandatukidearen ondorengo ondasunak bahitutakotzat deklaratzen dira:

- Ondorengo finantza-erakundeen saldoak:

* Banco Guipuzcoano, batez ere 0042-0061-21-

0109930289 kontua.

* Caja Cantabria, batez ere 2066-0162-82-

0200002083 kontua.

* Kutxa, batez ere 2101-0004-58-0011718400 kontua.

Eskatutakoarekin bat etorriaz, bidali bekie ofizioa Banco Guipuzcoano, Caja Cantabria eta Kutxa banku-erakundeei, banku-erakundean bere izenean irekitako kontu korrontean Tellanorte SL exekutatuak duen saldoa atxiki eta erreklamatutako erantzukizunei aurre egiteko. Zenbatekoa epaitegi honetako Kontsignazio eta Gordailuen Kontuan sartu beharko da.

Jakinaraz bekei ebazpen hau aipatutako exekutatuei, eta bidal bekizkie Astigarragako eta Gumiel de Izan-eko Auzitegiei dagozkien exhortoak.

Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Tellanorte SL non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Donostia-San Sebastián, 2009ko martxoaren 18a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala