Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 Zenbakiko Epaitegia
2423

EDIKTUA, 1268/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Judizioa: 1268/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Garcia Munte Petroleos SL.

Abokatua:

Prokuradorea: Jose Arzua Azurmendi.

Demandatua: Euskoil Estación de Servicio SL.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, eta ondokoak dira xedapenak / epaitza:

Osorik baiesten dut «García-Munté Petróleos, S.L.» merkataritza-sozietatearen Sindikaturaren prozesu-ordezkaritzak «Euskoil Estación de Servicio, S.L.»ren aurka aurkeztutako demanda. Beraz, auzi-jartzaileari laurogeita hamabost mila bederatziehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita sei zentimo (95.944,66) ordaintzera kondenatzen du demandatua, gehi 2008ko urtarrilaren 3tik ebazpen honen egunera arte printzipalak sortu dituen legezko interesak, eta egun horretatik guztia ordaintzen den arte sortzen diren legezko interesak, bi puntuz gehituta. Prozesuan sortutako kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.»

Euskoil Estación de Servicio SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2009ko apirilaren 6a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala