Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2009ko maiatzaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
2422

EDIKTUA, errentak ez ordaintzeagatik desahuzioa egiteko 1194/08 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa. (L2 1194/08).

Demandatzailea: Ana Maria Cereceda Salazar.

Abokatua: Maria Eugenia Garcia Abendaño.

Prokuradorea: Marta Ezkurra Fontan.

Demandatua: Reunificados Industriales SL.

Gaia: desahuzioa ez ordaintzeagatik.

Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Marta Ezkurra Fontan prokuradoreak, Ana Maria Cereceda Salazar andrearen izenean eta ordez, aurkeztutako demanda, Mercantil Reunificados Industriales SLren aurkakoa. Beraz, honako higiezin honen desahuzioa deklaratu behar dut: hiri finka, merkataritzako lokala, helbide honetan dagoena: Bilboko Eretza mendia kalea 11, beheko solairua edo 1. lonja, eskuina. Gainera, alderdi demandatuari ohartarazten zaio lokala libre eta auzi-jartzailearen esku utzi behar duela legezko epean eta, hala egiten ez badu, desahuzioa egingo dela. Eta Mercantil Reunificados Industriales SL alderdi demandatua kondenatu egiten dut auzi-jartzaileari bi mila laurehun eta berrogei euro (2.440) ordaintzera, honako kontzeptu hauek direla-eta: ordaindu gabeko errentak (2009ko martxokoa barne) eta lokala auzi-jartzailearen esku jarri arte sortzen direnak, gehi ebazpen honen zuzenbideko laugarren oinarrian zehazten diren interesak. Prozeduraren kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Reunificados Industriales SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2009ko martxoaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala