
78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Garraio eta Herri Lan Saila
2250
IRAGARKIA, Hondarribiko portuan (Gipuzkoan) jabari publikoko portu aldeko emakida aldatzeko eskaera jendaurrera ateratzeko dena.
2009ko otsailean, Aitor Kerejeta Cid jaunak, Hondarribiko Udalak portuan jabari publikoko lurzorua okupatzeko Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2005eko irailaren 13ko Ebazpenaren bidez eman zion administrazio-emakida aldatzeko eskatu zuen Udalaren izenean.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek administrazio-espediente hori eta oinarrizko proiektua aztertu ahal izan ditzaten, eta, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egun naturaleko epean, beren eskubideen arabera bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1-Lakua, 1-7. solairua) edo Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan (Donostia-San Sebastiángo kaiko pasealekua, 23).
Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 15a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.
RSS