
78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun Saila
2248
IRAGARKIA. 133/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Erizaintzako SATSE Sindikatuak, prozedura laburtuaren bidez, 133/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, 1/2008 jarraibidearen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren administrazio-isiltasun bitartez ezetsi zela eta. Jarraibide horren bidez, lanpostu funtzionalen Dekretuaren aplikaziorako irizpideak jasotzen dira, goi-mailako teknikari espezialisteei dagozkien eginkizunen alorrean.
Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 11.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS