Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2244

LEHIAKETA. Iragarkia, biktimari laguntzeko zerbitzua emateko administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/011/2009 espedientea).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzuetako zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/011/2009.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: edozein delituren biktimari laguntzeko zerbitzua ematea, hala badagokio, ekintza lagungarri, orientagarri eta babesgarriak gauzatuz.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba).

d) Gauzatzeko epea: kontratua egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegia beranduenez 2010ko irailaren 30ean.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bederatziehun eta hamar mila ehun eta berrogeita hamabi euro (910.152).

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Erregistroa).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoak: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2009ko maiatzaren 13a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29.2 paragrafoan zehaztutakoak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2009ko maiatzaren 13ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Erregistroa).

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2009ko ekainaren 2a.

e) Ordua: 12:00etan.

10.- Bestelako argibideak.

Hauek dira eskaintzak baloratzeko irizpideak:

- Eskaintza teknikoa (gehienez 55 puntu).

- Lan-egitaraua (gehienez 35 puntu).

- Beste hobekuntza batzuk (gehienez 10 puntu).

11.- Iragarkien gastuak: 398,52 euro, esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko apirilaren 3a.

Idazkaritza Teknikoko burua,

EDURNE SANTOS BENGOA, ondokoa ez baitago,

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala