
78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
2242
EDIKTUA, hipoteka-betearazpenari buruzko 121/2009 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Jesus Miguel Incinillas Fernandezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizenak
Jakinarazten dut: Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona -La Caixa- entitateak eskatuta, epaitegi honetan hipoteka betearazteko 121/2009 prozesua bideratu da Altor Rubio Solanoren aurka. Hogei eguneko epean ondoren aipatzen diren ondasunak, tasazio-prezioa jarrita, enkante publikora ateratzea ebatzi da prozesu horren gainean.
ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA BEREN BALORAZIOA:
- Hiri-finka, Xabier kaleko 15eko 3. solairua, A atea. 88,55 m2-ko azalera erabilgarria dauka. Eranskin bat dauka 127 zenbakia, 7,80 m2-koa, eta aparkalekua, 127 zenbakia duena, 24,13 m2-koa.
Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Jabego Erregistroan dago inskribatuta, 4585. liburukian, 573. liburuan, 97. orrian, 22727 zenbakiko finka. Katastroko erreferentzia: 59-1701-762-7-5-7 eta 6-147.
Enkanterako 134.660 eurotan baloratuta.
Epaitegi honen egoitzan burutuko da enkantea: Gasteiz etorbidea 18, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz, 2009-06-01ean, 12:00etan.
Autoen gai den higiezina babes ofizialeko etxebizitza da eta azalera Eusko Jaurlaritzarena da.
Epaitegi honen egoitzan -esandako helbidean- dagoen iragarki-oholean jarritako ediktuan jasotzen dira enkantea egiteko baldintzak, kontsultatu ahal izateko.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 30a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS