Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2241

EDIKTUA, 1038/2008 ohartarazpen-judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1038/2008 ohartarazpenezkoa.

Demandatzailea: Banco Popular Español SA.

Prokuradorea: Frade.

Demandatua: Paulo Cesar Da Silva Souza.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan 230/09 autoa eman da, eta honakoa da bere epaitza:

Amaitu da Banco Popular Español SAk 512,07 euro erreklamatzearren hasitako ohartarazpen-prozedura, Paulo Cesar Da Silva Souzaren aurkakoa. Horiek horrela, eskatzen diren postulazio-betekizunak konplituta, hartzekodunak betearazpena abiarazteko idazkia aurkezten duenean erabakiko da betearazpena.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLbren 451. eta 452. artikuluak).

Paulo Cesar Da Silva Souza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala