Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
2240

EDIKTUA, hipoteka-betearazpenari buruzko 989/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Leire Echevarria Zugazagak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona entitateak eskatuta, epaitegi honetan hipoteka betearazteko 989/2008 prozesua bideratu da, Patrick Camet-en aurka. Eta prozesu horretan honakoa erabaki da: hogei egunez enkante publikora ateratzea ondoren aipatzen diren ondasunak, tasazio-prezioa jarrita.

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK ETA BEREN BALORAZIOA:

- Etxeko 1. solairuko ezkerrean dagoen apartamentu etxebizitza (Oion), Primicia kaleko 6an. Tasazioren balorea, enkante ondorioetarako, 81.000 eurokoa da.

Enkantea 2009ko ekainaren 17ko 12:00etan egingo da, epaitegi honen egoitzan (Gasteizko hiribidea 18, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz).

ENKANTEKO BALDINTZAK:

1.- Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

3) Ondasunen tasazio balioaren 100eko 30 epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailu kontuan (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito, 0009000006098908 zenbakia) sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu behar da edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria

Zati batean edo osorik hirugarren batengandik jasotako kopuruarekin egiten bada gordailua, halaxe jaso beharko da ordezkagirian, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko (PZLb) 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.- Betearazleak bakarrik egin ahal izango du eskaintza eta beretzat gordetzen du errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena.

3.- Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke eskaintzak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez.

4.- Ondasuna enkantera ateratzeko balioaren ehuneko 70ekoa edo hortik gorakoa bada eskaintza onena, errematea eskaintza onena egin duenaren aldekoa izango da. Txikiagoa bada, PZLb-ren 670. artikuluan zehaztutakoa bete beharko da.

5.- Epaitegi honetako idazkaritzan dago ikusgai erregistroko ziurtagiria.

6.- Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko karga edo zamak egonez gero indarrean jarraituko dute hipotekaren ostean; eta lehiatzaileak, enkantean parte hartzearekin berarekin, onartu egiten ditu eta horien ondoriozko erantzukizunen subrogazioa onartzen du, baldin eta errematea berari esleitzen bazaio.

4) Prozesuan ez da jasotzen enkantera ateratzen den eraikina betearazitakoaz gain beste batzuk ere okupatzen duten, eta ezin da frogatu aurkeztutako idazkian adierazitako alderdien egiatasuna, izan ere, baiezpen hori ez da ondorioztatzen orain arte egindako eginbideen edukitik.

7.- Ezinbestekoren bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez igande edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean eta ordu berean egingo dela ulertu beharko da (larunbata ez da sartzen egun baliodun horietan).

8.- Zordunak euren bizilekuan aurkitzeko modurik ez badago eta ezin bazaie jakinarazpenik egin, ediktu honek zordunei enkantearen jakinarazpena egiteko balioa izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala