
78. zk., 2009ko apirilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
2239
EDIKTUA, 1089/07 ohiko prozeduraren ondoriozkoa.
Judizioa: 1089/07 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Noelia Gayo De La Fuente.
Abokatua: Andoni Paredes Vazquez.
Prokuradorea: Irene Jiménez Etxebarria.
Demandatua: Kepa Gómez Domínguez.
Gaia: judizio arrunta.
Judizio horretan 2009ko martxoaren 11n epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:
Onetsi egiten dut Irene Jiménez Etxebarriak Kepa Gómez Domínguezen aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten dut demandatua auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: bederatzi mila bederatziehun eta hogeita bederatzi euro eta berrogeita bederatzi zentimo (9.929,49), demanda jarri zen egunetik aurrera epaia eman den egunera arte sortutako legezko interesak eta ebazpen hau ematen denetik zorra erabat ordaindu arte sortzen diren legezko interesak. Gainera, prozesuak sortutako kostuak ordaindu beharko ditu.
Kepa Gomez Dominguez demandatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegian.
Bilbao, 2009ko martxoaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS